Ortzadar eta Nafarroako Dantzen Atlasa

Ondare Inmaterialari buruzko Folklore Jardunaldiak (Ortzadar, 2002) izan ziren kontzeptu berri honekin lehen kontaktua eta 2008an dagoeneko gaur begien aurrean duzun proiektuan lanean ari ginen: "Nafarroako Dantza Tradizionalaren Atlasa". Atlasa proiektu handinahiago baten parte da, "Nafarroako Dantza Tradizionalaren Behatokia" deiturikoa. Bere helburu nagusia agerpen koreografikoen aldizkako monitorizazioa da, haien bilakaera eta kontserbatzeko arazoak erregistratu eta identifikatzeko.


Atlasaren helburuak honako hauek dira:
* Inbentario bat sortzea eta agerpen koreografikoak identifikatzea. Horretarako ikerketa bibliografiko eta dokumental zabala egin da, eta egiten jarraituko da.
* Dantza tradizionalaren azterketa eta hedapena. Atlasak gune erabilgarria izan nahi du, bai dantzaren ikertzaileentzat eta zehazki irakaskuntzan aritzen direnentzat, bai arrazoi ezberdinengatik bertaratu daitekeen publiko orokorrarentzat.
* Elkarlanerako eta parte-hartzerako gune bat sortzea. Ortzadarrek proiektu ireki gisa jartzen du abian Atlas hau, dantzaren munduarekin lotura duten beste eragile sozial batzuk (partikularrak, taldeak edo erakundeak) batu daitezen, haien ekarpenik gabe ezinezkoa izango baita dokumentazio-zentro garrantzitsu hau sortu eta mantentzea. Nafarroako Unibertsitate Publikoan kokatutako Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboarekin izandako lankidetza lankidetza-borondate horren erakusgarri da, baita biziraupenaren eta potentzialtasunaren berme ere.