ZALDABAI DANTZAK

ZALDABAI DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Zaldabaia-dantzak
Descripción breve: <p>Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Sin datos
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Arrarás, F. (1987). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, I. Institución Príncipe de Viana
Beltran, Juan Mari (2016). Larraungo herri-dantzak. Soinuenea.
Donostia, J.A. de (1994). Cancionero Vasco. IV Danzas. Obras Completas, IX liburukia. Eusko Ikaskuntza
Olazaran, H. (1934). Nuevos detalles sobre viejas danzas baskas. Zaldabai-dantza. Yakintza, nº 11. Donostia
Ormaetxea “Orixe”, N. (1980): Euskaldunak (jatorrizko edizioa: 1950). Klasikoen gordailua. Armiarma.eus
Riezu, Jorge de (1973). Nafarroa-ko euskal-kantu zaharrak. Ed. Gómez, Pamplona.

Galería de videos
Zaldabai dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Zaldabai dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Zaldabai dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Emakumeak izaten ziren zaldabaia jotzen zutenak
Instrumentos: Zaldabaia edo panderoa
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Oso albiste gutxi daukagu dantza hauei buruz. Ditugun datu gehienak Larraun ibarrean jasoak dira. Asko Nikolas Ormaetxeak, «Orixek», 1950ean argitaratutako Euskaldunak liburuan emanak:

Gorritxo'k ez du Mikel ikusi bi gautan; neskarenean dala sar zaio gogotan. Bizkai-dantza an ba dute urtean askotan, ikazkin, basa-gizon, zaldabai-joketan.(28. Or.)
«Dantza gaitezen —dio—; ekarri zaldabe» (30 or.)
Zaldabean ari da Goldaraz'ko Otxana... bizkai-dantzaz ba daki jakiteko dana. (30 or.)
Marimil Danbolin'ena, zaldabai-jotzen onena. Amalau txintxil, txirrikaz jantzi du dena. Igandero joz, larruak ez du lizun-usai apurrena. Gerritik bekokiraiño zaldabea eltzen zaio (142 or.)
Sagarraren ta Tipularen ta lan-dantza denen pausoan, danbolin-andreek, zaldabaia artuz, zion betiko leloan (320 or.).
Danboliña atertu da, zaldabaiak ekin; Teresa Kaskazuri'k jotzen ongi zekin. «Amalau kaskabillo lau bara zintekin; ederki dantzatzen da gustokoarekin». (342 or.)

Bainan tokian tokian lehendabiziko ikerketak aita kaputxinoek hasi zituzten. Aita Modesto de Lekunberrik Larraun, Ziordia eta Imotzen jaso zituen dantza hauen melodiak eta letrak. Aita Donostia eta aita Jorge de Riezu izan ziren argitaratu zituztenak. Datuak 1919 eta 1920koak dira.
Aita Jorge de Riezuk 1973an argitaratu zituen Aita Donostiaren artxibotik jasotako kantu zaharren bilduma (Riezu, 1973) eta hor ere agertzen zaigu Zaldabai dantzaren bat. Kantaren letraren zati bat Etxarri-Larraungoa bada, gainontzeko ahapaldiak Ultzamakoak dira:

las dos primeras estrofas proceden del mismo pueblo Echarri; pero se oyen más o menos por todas las regiones vascófonas de Navarra [Lehen bi ahapaldiak Etxarritik datoz, baina Nafarroako euskal eskualde gehienetan entzuten dira] (Riezu, 1973, 168)

Beranduago, Juan Mari Beltran musikologoak Larraungo dantzak eta soinuak ikertu zituen. Bere argitalpenean “Pandereta-pandero jotzaileei” eskeini zien atal bat (Beltran, 2016, 29). Orixeren liburuan bezalaxe, hemen emakumeak dira nagusi.
Bai Orixeren kasuan, bai Donostiarenean porrusalda edo “bizkai-dantza” aipatzen dira. Donostiak partiturak jaso zituen eta 2/4 erritmoan idatzi zituen, porrusaldarenean. Beltranen lanean, aldiz, jota eta bizkaikoa aipatzen dira.

Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos