Urdiaingo San Juango kantaita
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Urdiaingo kantaita, San Juango dantza, Goazen Sanjuanera
Descripción breve:
<p>Herritik San Juan baselizara erromerian jeisten da. Segizioa, berezko jantziarekin jantzita dauden neskak, txistulariengatik jarraitua eta hauen atzetik udaletxea apezarekin batera eta azkenik herriko jendeak osatzen dute. Meza ostean, aurretik herriko gazteek baselizaren zelaiaren ertz batean prestatutako sua pizten da eta neskak suaren ondoan borobilean jartzen dira dantza egiteko prestatuz. Abestutako dantza bukatzen denean, gazta, lukaika, ogia eta ardoa banatzen da eta herriko dantzari gazteenak dantzatzeko ordua izaten da. San Juan sua gutxitzen denean gazteenak suaren gainetik salto egitera jolasten dute.</p>
Pueblo:
Urdiaingo San Juango kantaita
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Ekainak 23 (San Juan bezpera)
Periodicidad:
Urtero
Dónde
Lugar:
San Juan baselizaren zelaian.
Recorrido:
Arratsaldeko 19:00etan herriko elizan jendea biltzen da eta San Juan baselizaruntz erromeria hasten da, ibilbide guztian zehar jendea erromeri honetara gehituz doa.
Descripción
Behin neskak borobilean daudela, eskutik hartzen dira (eskuineko eskuak beste neskaren ezkerreko eskua hartzen du eta ezkerreko eskuak bere ezkerretara dagoen neskaren eskuineko eskua hartzen du). Elkarketa hau mantenduz, eskuak begien altuerara igotzen dira eta dantza besoen mugimendu penduludun batez osatua da. Abestia, hiru zati ezberdinetan bana daiteke eta beso eta eskuen mugimenduez lagundua da, hauek begietaraino igo eta abestiaren erritmoa jarraituz eskuak galdakaraino jeisten dira. Abestia, besoak igota mantentzen direlarik, konjuru batekin bukatzen da. Hasierako zatiak erritmo geldo bat du (3/8 konpasa) eta 6 estrofez osatua dago; bigarren zatiak erritmo alaiagoa du eta estruktura ezberdin bat duten 3 estrofez osatua dago; hirugarren zatia estrofa bakarra da eta bigarren zatiaren hasierako erritmo berdina du, baina gainerako kanta baino zortzigarren bat altuago abesten da. Behin zati hau bukatuta, besoak altxaturik daudela, konjurua botatzen da.
Documentación asociada
Informantes:
Urtero
Bibliografía:
Gure Herria. Tradiciones y Costumbres del País Vasco de Alfredo Feliu Corcuera. Tomo II. Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco de Kepa Fernández de Larriona. El folklore del día de San Juan (revista Príncipe de Viana. III, nº 7), La Estación del Amor de Julio Caro Baroja (Madrid 1979, parte II. Las Fiestas del Solsticio de Verano), Cancionero Popular Vasco de R. M Azkue, II. 975. Canción nº 839. Guazen Sanjuanera, de Urdiain, Historias y Costumbres de J. M. Iribarren. Pamplona 1955, Folklore del Día de San Juan, Mitos y Creencias. J. M. Satrustegi. San Sebastián 1980. (Solsticio de Verano, pag 51-96). Danzas y Bailes de Navarra de Mikel Aranburu Urtasun. Pamplona Príncipe de Viana 2000 (pag. 94-95).
Galería de videos
Urdiaingo san juango kantaita.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Urdiaingo san juango kantaita.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Urdiaingo san juango kantaita.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Jantzia herriko jantzi tradizionala da. Herriko goiko ganbara batean aurkitu zen eta Jose Mª Satrustegik dantza honetarako berreskuratu zuen. Ertz berde bat duten urdin ilun koloreko bi gona tolesdunak osatzen dute jantziaren beheko aldea. Gaineko gona, bizkarra eta sorbaldak estaliz, buru gainean jartzen da ertz berdea agerian geratzen delarik. Artaburu bat zapi batean jarrita, buruan kokatzen da eta gona buru gainetik jartzerakoan, orratz batzuen laguntzarekin artaburuan lotzen da. Nesken egoera zibilen arabera, gaineko jantzi atalean ezberdintasunak zeuden: Bazterki beltz edo zilardunez apaindutako koloretako kasakak ezkondutako emakumeentzat eta lore apaingarriz osatutako bordadun txalekoak atorra txuriarekin emakume ezkongabeentzat. Aintzinean, oinetan zapata beltza eta galtza beltzak janzten zituzten, baina gaur egun zapata, ezpartina beltzagatik aldatua izan da.
Música
Músicos:
A kapella kantatzen den abestia da, beraz ez du musikoan beharrik.
Instrumentos:
Ez dira behar.
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Bere berreskurapenetik berdin jarraitzen du.
Descripción histórica
Beste adierazpen batzuek bezala, dantza hau Gerrate Zibilean egitez utzi zen. Ondoren, hirurogeiko hamarkada hasieran, Resurrección Mª de Azkuek, Mª Martina Goikoetxea herritarrarengatik 11 bertso bildu zituen eta bere euskal abesti herrikoietan txertatu zituen. 1966an Jose Mª Satrustegik Lucia Zufiaurrerengatik 28 bertsotako bertsio osatuago bat, bildu zuen eta bost urte beranduago argitaratu zituen P.Ondarra eta Francisco Arrarasen transkripzio musikala egin zutelarik.
Participantes-dantzaris:
Gaur egun, 14-19 urte bitarteko herriko neska gazteak dira. Ez dago dantzatzeko kopuru zehatzik ezta adin zehatzik ere. Beti sei neska baino gutxiago ez izaten saiatzen da, parte hartzea librea da eta nahi duenak dantzatu dezake.
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Ahozkoa.
,Herriko nesken arteko aho igorpena.
Procedencia de la información:
Ortzadar Elkartea
Diagnóstico:
Gaur egun osasun ona du.