URDIAINGO GIZA DANTZA

URDIAINGO GIZA DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Urdiaingo Zortzikoa
Descripción breve: <p>Giza Dantza zirkulu ireki batean dantzatzen den dantza bat da, jai giro batean dantzatzen da, San Pedro baselizako zelaian ospatzen da, herriko festetan nola herriko plazan dantzatzen da kintoen festa egunean. Dantza misto bat da eta ezberdindutako hiru partez osatua da, Zortziko, Jota eta Porrusalda, aipatutako ordenean dantzatzen delarik.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Jai nagusietako igandean eta Kintoen asteburuko igandean.
Periodicidad: Urtekoa
Dónde
Lugar: San Pedroko kanpan eta herriko plazan (eguraldiak laguntzen baldin badu, bestela herriko frontoian).
Recorrido: Ez
Descripción

Jaietako egun nagusia, San Pedro eguna, ekainaren 29aren ondorengo igandea izaten da. Egun honetan festa, Altsasu eta Urdiaingo mugan dagoen San Pedro baselizako zelaietan ospatzen da. Meza eta gero 12:30etan udaletxeak otamena (ardoa eta gazta) banatzen du eta zelaietan bazkaltzera geldituko diren guztientzako ardoa jartzen du. Udaletxeak, bazkari ofiziala egiten du eta inguruko herriko alkateak gonbidatzen ditu. 17:00etan mahaietatik puro banaketa egiten da eta ondoren suziria botatzen da giza dantzarako deia eginez.
Jendea biltzen den bitartean, txistulariek beren doinuekin momentua alaitzen dute. Alkateak lehen dantza ofiziala egiten du eta ondoren nahi duten guztiek dantzatzen dute.
Kintoen festa Santa Ageda egunetik (otsailak 5) gertuen asteburuan ospatzen da. 17 eta 19 urte bitarteko gazteen festa da. Larunbatean herriko baserrietatik doaz puxka bilketan eta bertan eskatzen duten baserri bakoitzean zortziko bat dantzatzen da jasotakoaren truke. Igandean, berriz, meza ondoren, 12:30etan herriko plazan kintoek dantzatzen dute. Dauden mutil kinto kopuruaren arabera dantzatzen da. Dantza ondoren bildotsa zozketatzen da eta jarraian herri buelta egiten dute etxez-etxe dirua jasoz, diru horrekin Kintoetako festa ordaintzen dute.

Giza Dantza hiru dantzek osatzen dute, baina Urdiainen dantza bakar bat bezala ikusia dago:
    Giza Dantza  edo zortziko
    Jota
    Porrusalda

Documentación asociada
Informantes: Urtekoa
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Urdiaingo giza dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Urdiaingo giza dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Urdiaingo giza dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

San Pedroko zelaietan kalez jantzita dantzatzen da eta Kintoen egunean baserritarrez jantzita dantzatzen da:

    Mutilak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak eta txuriak. Galtzerdiekin praketako beheko aldeak jasotzen dituzte. Prakak, mahoi prakak dira, urdin kolorekoak. Kolore txuriko atorra eta kaikua edo festetako atorra. Buruan txapela daramate eta lepoan urdin-karratodun zapia.

    Neskak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak edo panty-ak. Kolore iluneko jantzia, atorra eta gona kolore berdinekoak, orokorrean kolore beltza puntudun txuriekin. Gona gerritik bildua eta gona gainean mandarra bat eramaten da kolore eta tamaina ezberdinetakoak. Lepoan, gonaren arabera, zapi zuria edo zuri puntuduna eramaten dute. Azken urteotan nesken jantzietan bestelako koloreak sartzen ari dira, oraingo modaren araberakoak.

Música
Músicos: Txistulariak eta danbolariak
Instrumentos: Txistu eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Gutxi gora behera berdin mantendu da. Arautu gabeko dantza batek izan ditzakeen aldaketa txikiak jasan izanen ditu. Dantzariaren arabera, batzuk ezkerreko hanka goratzen dute eta beste batzuk eskuineko hanka.

Azken boladan, dantzaren eraketa mistoa izaten ari da.

Participantes-dantzaris:

San Pedro baselizako zelaietan: Nahi diren mutil bikote guztiak, baina gutxienez 4 bikote egon behar dira. Giza dantzako azken zatian, jotan eta porrusaldan neskek eta mutilek dantzatzen dute eta bertan nahi duten neska guztiek parte hartu dezakete.  
Kintoen egunean: festa ospatzen duten gazteak.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Javier Zelaiak irakasten ditu dantza hauek kintoen eskaerari erantzunez.

Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico:

Gazteek konpromezua erakusten dute dantza hau dantzatzearen garrantzia barneratuta dutelako.