UHARTE ARAKILGO ZORTZIKOA

UHARTE ARAKILGO ZORTZIKOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Dantzakia
Descripción breve: <p dir="ltr">Uharteko zortzikoa herriko jaietan herriko plazan San Joan egunean dantzatzen den dantza berreskuratua da. Dantza maiordomoek hasten dute, eta ondoren, dantzarekin bat egin nahi duenak parte har dezake, bikoteka jarriz maiordomo bikotearen atzean. Dantza zortzikoak, fandangoak, porrusaldak eta kalejirak osatzen dute. Dantza irekia da, eta nahi duen orok har dezake parte.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Ekainaren 24a, 13'00 h. aldera
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Udaletxe Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Uharteko zortzikoa San Joan egunean (herriko jaiak) dantzatzen da eguerdian, meza nagusiaren ondoren. Parte-hartzea librea da, edonork parte har dezake dantzan.

Zortzikoa melodiagatik bereizten diren bi zatik osatzen dute, erritmo musikal ezberdina dutena nahiz eta koreografikoa antzekoa izan.

Dantzariak biribilketa baten erritmoan sartzen dira plazan, ibiltzen, aurrez aurre bi ilaratan jarrita eta zapi batez elkartuta. Biribilketa hori amaitzen denean hasten da Zortzikoa.

Dantzaren buruan maiordomoa eta bere laguna egoten dira, eta gainerako parte-hartzaileak haien atzean daude, bikoteka, bi ilara osatuz. Mutilak barruko aldean jartzen dira, eta neskak kanpokoan.

Zortzikoak, esan bezala, bi zati ditu. Lehenengoa maiordomoak dantzatzen du. Bere lagunak eta gainerako dantzariek bere dantzarekin batera, pausoa markatzen dute maiordomoaren erritmo berean. Kanpotarrei denek dantzatzen dutela iruditu arren, Uharteko biztanleentzat maiordomoa da Zortzikoaren lehen zati hau dantzatzen duena.

Zortzikoa hiru musika deirekin hasten da. Lehenengo bietan maiordomoak jauzi bat egiten du lekuan, eta hirugarrenean guraize bat egiten du ezkerreko hankarekin. Ondoren, Zortzikoa hasten da, tokian bertan dantzatzen dena. Lehenengo zatia hasierakoa bezalako dei berri batekin amaitzen da.

Azken guraize horren ondoren, eta atabalak erredoblea eten gabe joz, bikote guztiek batzen dituzten zapiak altxatzen dute zubi bat eginez. Azken bikotetik hasita, bikote guziak pasatzen dira zubiren azpitik, lehenengo neska pasatuz eta ondoren mutila. Zubitik igarotzen diren azkenak maiordomoak dira, eta berriz ere lehenak jartzen dira bigarren zatiari hasiera emateko.

Ohartarazi dugun bezala, melodia aldatu egiten da eta musika erritmoa ere bai (orain 3/8 da, lehen zatiaren 2/4 izan beharrean). Bigarren zati hau parte-hartzaile guztiek dantzatzen dute urrats berarekin (lehen zatian maiordomoak dantzatzen duenaren berdina). Zati hau maiordomoaren jauzi eta guraize berriekin amaitzen da. 

Zortzikoa bi edo hiru aldiz errepikatzen da, eta bai bi aldeen artean bai errepikapen bakoitzaren aurretik, zubi berri bat egiten da. Zortzikoa maiordomoaren jauzi eta guraizeekin amaitzen da, ondorengo zubirik gabe.

Maiordomo gisa Iñaki Retegi aritzen da, Uharteko dantza maisua. Berak aukeratzen du ber laguna, eta hori plazan dantzatzera bildu diren pertsonetako bat izan ohi da.

Zortzikoa amaitu ondoren fandangoa eta porrusalda dantzatzen dira. Dantzaldia kalejira batekin amaitzen da.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Fernandez de Larrinoa, K. (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Gasteiz: Gobierno Vasco

Galería de videos
Uharte arakilgo zortzikoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Uharte arakilgo zortzikoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Uharte arakilgo zortzikoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Ohiko janzkera jaiegun bati zegokiona zen. Berreskurapenaren ondoren, parte-hartzaileek «baserritar» jantziarekin dantzatzen dute, modalitate ezberdinetan, edo kaleko jantziarekin.

Música
Músicos: Gaitariak
Instrumentos: Gaita taldea eta atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Dantzan.eus
Evolución:

Esan bezala, dantza 1936ko gerra baino lehen galdu zen. Garai hartan Arruazuko txuntxuneroa joaten zen. Aurretik dantzatu edo entzundako pertsonen oroitzapenetatik abiatuta berreskuratu zen doinua. Ondoren, Iruñeko Gaiteroak (Javier Lacunza, Jose Luis Fraile eta Elena Fraile) arduratu ziren oroitzapen horiek partitura bihurtzeaz. Ondoren, Etxarri Aranazko gaitariek eta beste batzuk ere mantendu dute tradizioa (Fernandez de Larriona, 2003, 193)

Descripción histórica

Zortzikoa 1936ko gerra baino lehen galdu zen (Fernández de Larrinoa, 2003, 193); 1987 eta 1988 urteetan ikerketa-lana egin zen eta, azkenik, 1989an berreskuratu zen. Mikaela Aldazek, Urdiaindik zetorrenak (dantzak berreskuratzeko prozesua bizi izan zen bertan), Jose Mari Betelu, Jose Maria Echavarri, Juan Miguel Echávarri eta Jose Angel Bakaikua animatu zituen Uharte-Arakilgo zortzikoa jaso eta berreskuratzera.

Astero elkartzen ziren Uharteko elkartean Paquita (ez dute abizenik gogoratzen), Candida Bikondo eta Petra Forteisekin. Pedro Arratibelek ere lagundu zuen. Melodia transkribatu egin zen informatzaileek abestutakotik abiatuta, eta Pedro Arratibelek eman zion bildutako guztiari forma.

Behin betiko bertsio musikala Javier Lacunzak, Jose Luis Frailek eta Elena Frailek egin zuten, eta melodia gaitara egokitu zuten.

Koreografia berreskuratu ondoren, neska eta mutil talde bat sortu zen koreografia erakusteko. Jose Mari Beteluk eta Mikaela Aldazek irakatsi zieten gazteei berreskuratutakoa.

Larunbatero elkartzen ziren entseatzera eta 1988ko San Joan jaietan dantzatu zen lehen aldiz, bereskuratu ondoren. Harrezkero, urtero dantzatu izan da.

Hasieran, neska-mutil talde horrek dantzatzen zuen, dantza taldeak, baina gero nahi zuenari ireki zitzaion partaidetza.

Maiordomo karguak zekartzan betebeharrek herriko familia dirudunetako gazteek beregain hartzea eragiten zuten.

Antzina, bi errepikapenen artean, maiordomoak ardoa banatzen zien dantzari guztiei, gaur egun egiten ez den ohitura. Sakana osoan «auzatea» ohitura izan da, ardoa eta gazta banatzen zaie bertaratutakoei, udalak ordainduta. Maiordomen ohituren testuinguruan, herri askotan ohitura izan da dantzariek bolaudun txokolatea eskaintzea ere.

Participantes-dantzaris:

Parte  hartzea librea da.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Modu naturalean transmititzen da, belaunaldi batetik bestera, urtez urte plazan dantzatzean.

Procedencia de la información: Amaia Zubiria - Ortzadar
Diagnóstico:

Gaur egun dantzak oso harrera ona du eta ez dago arriskurik dantza amaitzeko.