TUTERAKO JOTA

TUTERAKO JOTA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Viva la Pepa
Descripción breve: <p>Tuterako Jota edo “Viva la Pepa” Jota herriko festetan gauero Foru Enparantzan egiten den dantzaldia bukatzen denean dantzatzen den jota da. Dantza herrikoia izanda, bikoteka edo taldeka dantza daiteke. Jota musika-bandarekin edota gaiteroekin dantza daiteke.</p>
Pueblo: TUTERAKO JOTA
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Herriko festak (uztailaren 24tik 30 arte, gaueko 23'30etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Plaza de los Fueros
Recorrido: Sin datos
Descripción

Tudelako festetarako Udalak egunero antolatzen ditu dantzaldi bat Foruen Plazan. Dantzaldi honen musika Tuterako Gaiteroak edota Udal Musika Bandak jotzen dute. Dantzaldi osoa eta Tuterako Jota bera Plazan dagoen kioskoaren inguruan dantzatzen da. Baina herri festetako egun horietaz aparte, Tuterako Jota beste egun berezi batzuetan ere dantzatzen du Tuterako Udal Dantza Taldeak.

Tuterako Jota 1979. urtean berreskuratu zen eta ordutik herrikoitu egin da. Jota normalean taldeka dantzatzen da, edozein tamainako korro itxietan, baina bikoteka ere dantza daiteke.

Jotak kopladuna da eta hiru urrats ezberdin ditu.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Bidador, Joxemiel (2000): Danza tradicional y norte espiritual. Los grupos de la Ribera tudelana aportan cinco actos coreográficos a lo largo del año. En Diario de Noticias, 17-09-2000. Iruñea. Consultable en https://dantzan.eus/hemeroteka/danza-tradicional-y-norte-espiritual

Grupo Municipal de Danzas de Tudela (2015): La Jota de Tudela. Consultable en http://www.grupodedanzasdetudela.com/repertorio-ver.php?iditem=25&tipo=1

Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003): Calendario de fiestas y dantzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Bilbo

Galería de videos
Tuterako jota.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Tuterako jota.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Tuterako jota.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Herriko festetan egiten diren dantzaldietan, jantzia festetakoa izaten da, hau da, zuria apaingarriekin (zapi gorria, gerrikoa…).

Tuterako Udal Dantza Taldeak bestelako jantziak erabiltzen ditu bere emanaldietan. Jantzi horien deskribapena bere weborrian kontsulta daiteke.

Música
Músicos: Tuterako Jota Musika banda eta gaiteroekin jotzen da.
Instrumentos: Musika banda, gaitak, atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución:

Tuterako Jotaren melodia Mariano San Miguel Urzelaik, musikari-konpositore oinatiarrak sortu zuen eta bere laguna zen  Tuterako Musika Bandaren zuzendariaren emazteari eskeini omen zion, Josefa Martinez izenekoa eta hortik izena “Viva la Pepa”. Dokumentazioan, aldiz, “Viva la Pepa” jota Mariano San Miguel musikari oinatiarrak (ez tuterarra, zabaltzen ohi den bezala) egin zuen eta eskaini, bere “lagun maitia Gumersindo Garateri” eskeini zion.

Descripción histórica

Tuterako Udal Bandaren joten errepertorioren barruan, “Viva la Pepa” jota 1915-16tik zegoen eta, beste melodiekin gertatu bezala, izen horrekin zabaldu zen. Baina 1936-39ko gerra gertatu zenean jotzeari utzi zioten, agian bere izena Cadizko Konstituzioarekin, La Pepa izenaz ezagutua, lotu zatekeelako.

Gorago esan dugun bezala, Tuterako Jota 1979an berreskuratu egin zen. Dantzaldiak bukatzeko edota bestelako eginkizunak bukatzeko jota bat dantzatzeko ohitura oso zabalduta egon zen bere garaian (adibidez, Iruñeko sanferminetako zezenketak bukatzeko jota bat dantzatzen zen zezen-plazako zezentokian; edo hurbilago, diskoteketan amaiera jota batek markatzen zuen). 1979 hartako hasieran Tuterako Erribera Taldeak jota ikertu zuen eta lekukotza batzuetatik abiatuta orain Tuterako jota bezala ezagutzen duguna berreskuratu zuen. Jota urte hartako ekainean aurkeztu zen eta ordudanik dantzatu egin da etengabe Erriberako hiriburuan.

Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Plazan egiten da, baina uztailaren hasieratik Muga Elkarteak ikastaro bat antolatzen du.

Procedencia de la información: Karlos Irujo-Ortzadar
Diagnóstico:

Osasun onean dago une honetan tradizioa