RIBAFORADAKO JOTA
Ficha técnica
Cuándo
Dónde
Descripción
Ribaforadako jota San Bartolome eguneko goizean dantzatzen da. Herriko festen egun nagusia izanda, prozesio egiten da eta hau bukatzear dagoenean, elizaren ondoan («cuatro esquinas» deitzen den tokian) dantzatzen dute. Prozesioan zortzi bikote dantzarik parte hartzen dute, neskak eta mutilak, eta haiek dantzatzen dute jota. Jota erraldoien konpartsarekin batera dantzatzen da.
San Blas egunean (otsailaren 3an) ere dantzatzen da jota egiten den prozesioa bukatzean (prozesioa goizeko 11’30etan hasten da) erraldoien konpartsarekin batera.
Documentación asociada
Fernandez de Larrinoa, K. (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Gobierno Vasco, 313. orr.
Galería de videos
Indumentaria
Mutilak: Alkandora zuria; belaunaren azpian lotzen diren galtza beltzak; txaleko beltza gerrikoa bezala; galtzerdi zuriak eta espartin «aragoitarrak».
Neskak: Brusa zuria eta gona luzea granate kolorekoa; gonaren gainean mandarra granate kolorekoa baina gonakoa baina argiagoa; lepoan zapi haundi bat granate kolorekoa; galtzerdi zuriak eta espartin «aragoitarrak».
Jantziak Dantza Taldekoak dira. Lehendabiziko urteetan mutilak paloteadoaren jantziekin dantzatzen ziren.
Música
Descripción histórica
Jota hau 1998 dantzatu zen lehendabiziko aldiz (Fernandez de Larrinoa, 2003, 314)
Prozesioan parte hartzen duten dantzariak, zortzi bikote
Transmisión y salvaguarda
Jota irakasten da Dantza Taldean.