Orbaizetako Irri dantza
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Eriño batez
Descripción breve:

Jadanik egiten ez den dantza da.

Bere esparru naturalak plaza, taberna edo/eta etxebarnea ziren. Denborarekin dantzatzeari utzi zitzaion. Dantza kantatua omen zen eta giro informal horietan dantzatzen zen.
Dantza lerro bateko korro irekian egiten zen eta, normalean, dantzaren koreografia egiteko, bikoteka egiten zen. Dantzak duen jokua gorputzaren atal batzuk (kantak agintzen dituenak) bikotekidearenarekin ukitzean datza. Gibelean ezkutatzen dena memoria ariketa da.
Gaur egun, dantza talde batzuen errepertorioaren barnean aurki daiteke dantza hau.

Dantza honen lehengo albistea A. Donostiak eman zigun. Obras Completas-ko liburukian (Donostia, 1994, 1861) azaltzen da ezen, Donostiaren eskuizkribuan «Orain besua, gero bestia» izenburuarekin agertzen den, baina hurrengo zerrendetan ez. Bildumarako hautatu den izenburua «Eriño batez» izan zen. Donostiak 1944an jaso zuen Orbaiztar batengandik. Partiturarekin batera musikarekin kantatzen zena ere jaso zuen fraide kaputxinoak:

Orain besua, gero bestia
Eriño batez, gero bestiaz
Orai eskua, gero bestiaz
Orai ukondoa, gero bestiaz
Orain matelaz, gero bestiaz
Orai belarriaz, gero bestiaz
Orai kopeta, gero bestiaz
Orai sudurra, gero bestiaz
Orai ahoa, gero bestiaz
Orai hankak, gero bestiaz
Orai belaunez, gero bestiaz
Orai ipurdiz, gero bestiaz

Lehengo bertsoa partituran dago eta, hasiera batean eta esan bezala, izena eman zion kantari.
Donostiako Argia Taldeak ere ikertu zuen dantza hau 1960ko hamarraldian. Ondoren Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak ere ikertu zuen eta bere iturria ere aipatzen dute:
Orbaizetako Goikoa Baserriko Almirantearena jaunak eta bere emazteak, dantzariak izaki, 1977. urtean, beraiek 76 urte inguru zutelarik, dantza-joko bat erakutzi ziguten (Orbaizetako dantza-jokoa, hain zuzen ere) (Galdakaoko Andra Mari, 2009)
Ordurako galduta zegoen dantza, Andra Marik 1977an eskenatokira eraman zuen. Orduan ikertutakoa bideoz grabatu zuten eta fitxa honetan ikus daiteke. Ikus daitekeenez, Andra Mari Taldeak hitzez-hitz hartu zuen A. Donostiaren bertsioa, «orain besuaz» bertsotik hasita. Bideoan dantzaren oinarrian dagoen jokua eta koreografia ikus daiteke.
Iturri bera aipatzen du Patxi Arraras bere liburuan (Arraras, 1987, 18) eta beste bat gehitzen dio: Francisca Legaz anderea, Orbaizetako Armaolakoa. Arrarasek dantza deskribatzen du bere liburuan, baina ez du aipatzen kantatzeko letra zuenik. Bestaldetik ere, egiten duen deskribapena ez dagokio Andra Mari Taldeak grabatu zuenari. Arrarasek dio Elizondon egiten den eta izen bera duen dantza baten antza osoa duela (Arraras, 1987, 18). Funtsean hala da, baina Arrarasek agintzen du gorputz-atalekin egin behar den jokua lurraren kontra egin behar dela (Baztanen bezala) eta ez bikoteen artean.

Pueblo:
Orbaizetako Irri dantza
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Sin datos
Periodicidad:
Sin datos
Dónde
Lugar:
Sin datos
Recorrido:
Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes:
Sin datos
Bibliografía:
Arrarás, F. (1987): Irri dantza de Orbaiceta. Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana».
Donostia, J.A. (1994). Eriño batez. Obras Completas del P. Donostia. Vol IX, Cancionero Vasco IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza
Galería de videos
Orbaizetako irri dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Orbaizetako irri dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Orbaizetako irri dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos:
Sin datos
Instrumentos:
Sin datos
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris:
Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Sin datos
Procedencia de la información:
Sin datos
Diagnóstico:
Sin datos