OLAGUEKO ESKU DANTZA

OLAGUEKO ESKU DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Olagueko dantza
Descripción breve: <p>Olagueko Esku dantzak porrusalda oinarria duen dantza bat da, bere ezaugarri nagusiena eskuekin egiten den jokoa delarik. Hortik datorkio oraingo izena, baina aspaldian (aurreko mendearen 60ko hamarraldi arte) Olagueko dantza izenarekin ezagutzen zen herrian.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: San Joango festetan, ekainaren 23an
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

Olagueko Esku dantza edo Olagueko dantza, porrusalda baten oinarri hartuta eta doinuarekin egiten del esku dantza da. Izena dantzaren bigarren aldean egiten den esku jokoari zor dio. Dantzak porrusaldaren egitura koreografikoa gordetzen du: zeharkako pausoa eta aurrera-atzerakoa mantentzen dira, baina beraien artean berezko esku jokoa tartekatzen da.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Arraras, Francisco (1987): Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, I. Pp. 31-35. Gobierno de Navarra. Pamplona 

Barandiaran, Gaizka de (1968): “Esku-dantza”, de Olagüe, en Dantzariak, nº 9. Revue de l’Association des danseurs du Pays Basque, pp. 21-23. Baiona.

Goya, Antonio (1990): Danzas navarras. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº56, pp. 377-380. Institución “Príncipe de Viana”. Pamplona

Galería de videos
Olagueko esku dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Olagueko esku dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Olagueko esku dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Baserritarrez jantzita dantzatzen dira, lepoan festetako zapi urdin bat daramatela.

Música
Músicos: Sin datos
Instrumentos: Akordeoia
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Adinez nagusiko jendeak dantzatzen zuen bertan “Olagueko dantza” izenarekin gaur Olagueko Esku dantza bezala ezagutzen dugun dantza. Gure informatzaileak DIk (1955) honela deskribatzen du desagertze prozesua: “Ni 15 urte edo nituenean esku dantza dantzatzen zen Olaguen, izen horrekin ezagutzen ez ba zen: Olagueko dantza zen bere izena. Herriko festetan dantzatzen zen. Niri etxean irakatsi zidaten (nire gurasoek), baina normalki soilik adineko jendeak dantzatzen zuen.  Adineko jendearekin dantzatzen nuela oroitzen dut, gazteek ez zekitelako. Baina gero inork ez zuen dantzatzen eta jendeak bai galdetzen zietela herrira etortzen ziren orkestrei, jo dezaten eskatzen zitzaien baina inork ez zekien jotzen eta horrela, utzi zitzaion dantzatzeari”.

Duela gutxi telebista bateko grabazio baterako neskato batzuei irakatsi zitzaien programan dantzan agertzeko, baina ez zen momentu horretan berreskuratu.

2017an ibarreko udalaren sostenguarekin “Euskal dantzei” buruzko ikastaroak antolatzen hasi ziren. Ikastaro horietako baten barruan Iruñean egiten den Olagueko Esku dantza irakatsi zen. Hortik etorri zen dantzaren berreskurapenarekiko grina eta helburua. Iruñean egiten den Olagueko Esku dantza oinarri hartuta eta DI informatzailearen oroitzapenak ere, azken bi urte hauetan dantzatu egin da Olagueko Esku dantza. Berreskuratu zenetik urtero dantzatu egin da herriko festetan, ikastaro horren partaideak direlarik Esku dantza dantzatzen direnak.

Olagueko Esku dantza 2018an berreskuratu zen.

Participantes-dantzaris:

Tradizioaren une honetan "Euskal dantzak" ikastaroaren partaideak dantzatzen dira soilik

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Ortzadar- Karlos Irujo-Iñaki Azketa-Karlos Azketa
Diagnóstico: Sin datos