LUZAIDEKO JOSTETA DANTZAK

LUZAIDEKO JOSTETA DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Jostaketa ddantzak, Kalapita ddantzak
Descripción breve: <p dir="ltr">Jadanik egiten ez diren dantzak.</p> <p dir="ltr">Luzaideko jostaketa edo josteta dantzak ez dute osatzen dantza-talde bat, <a href="https://www.dantzatlas.navarchivo.com/es/node/2119">Baztango Irri dantzek</a> osatzen duten bezala. Seguruenik, azken kasu honetan hein haundi batean bizirik mantendu izanak eta egin diren grabaketek eta argitalpenek, zerikusirik izango dute.</p> <p>&nbsp;</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Sin datos
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

Luzaideko josteta dantzen kasuan, M.A. Sagasetak biltzen ditu bere lehenbiziko argitalpenean (1971) «Kalapita iantzak» izenburupean. Bere azken argitalpenean izen honen zioa argitzen digu:

Nire lehenengo liburuan Kalapita-ddantzak erabili nuen izenburutzat, kalapita izenak dantza hauekin ibiltzen zuten besta eta zalaparta edo zarata erran nahi duelako (Sagaseta, 2011, 295)

Euskaraz emandako testua 1971ean (Sagaseta, 1971, 143) eta 1977an (Sagaseta, 1977, 109) argitaratutakoaren euskarazko bertsioa besterik ez da. Hala ere, testu beraren azken edizioan (2011) izena aldatzen du eta ematen digu honen arrazoia:

Kalapita izenak badu liskar edo erronkaren erranahirik ere, eta erranahi horrek ez du ezer ikustekorik dantza hauekin. Horrengatik orain egokiago iduritu zait Josteta-ddantzak erabiltzea (Sagaseta, 2011, 295).

Sagasetak jasotakoaren arabera, dantza hauek ez ziren kalean egiten, etxean eta tabernan baizik:

Jostatzeko dantzatzen zituzten, edota neguko gau luzetan ematen zituzten artoxuritzean, etxe berean auzoko neskatxa eta mutil, haur eta agure, artoak xuritzeko biltzen zirenean, edo xerrihiltzetan edo beste hainbat bilkuratan. Gogoan izan garai batean anitz lan klase elkarlanean egiten zirela, hala nola ogi-jotzeak, iratze-epaiteak, arto-jorrak, gisu-labeak, belar-egiteak, belarketak eta hainbat auzolan. Pedro Juan Etxamendik honela idazten du: «Lehen, zonbait laborari etxetan arto xuritzea egiten zuten. Gau bakar batez, ibiakoitz arrats batez, zuritzen zuzten etxeko arto guziak. Herriko eta berdin herriz kanpoko neska eta mutil galdatzen zuzten lanerat. Gaitzeko gazteria muntatzen zen eta anitzek laneko baino gehiago ideia yostetan artzeko. Lan artetik zonbiat koplaka eta kantuz artzen ziren. Gero lana finita, beti bazen ahamen bat hartzeko bidia, baita dantzarako trenpia ere. Anitz gazte Kadera-ddantzetan, Xarmantian eta hola, kalapitan yostatzen ziren». Ardura gertatzen zen ere, ilun-zeinuak edo Ama-ezkilak jo ondoren, gazteak ostatura erretiratu eta, han bertan modu honetako dantzekin besta egiten jarraitzen zutela (Sagaseta, 2011, 296).

Baztanen bezala, bereziki lanari edo, hobeki esanda lanare amaitzeari lotutako dantzak izan dira.

Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Sagaseta, M.A. (1971). Estudio de los bailes de Valcarlos. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 20. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana»

Sagaseta, M.A. (1977). Danzas de Valcarlos. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana»

Sagaseta, M.A. (2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar berri-Astero/Baigorri-Gara

Galería de videos
Luzaideko josteta dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Luzaideko josteta dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Luzaideko josteta dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Sin datos
Instrumentos: Sin datos
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos