LIZARRAGA-ERGOIENAKO ZORTZIKO DANTZA

LIZARRAGA-ERGOIENAKO ZORTZIKO DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Lizarragako Zortziko dantza Sakanako zortzikoen esparruan kokatzen da. Hala ere, galdu egin zen eta bere berreskurapenean zortzikoaren eta ingurutxoaren aztarnak aurkitzen ditugu orain egiten diren dantzetan. Ohiko den bezala, Zortziko dantza fandango, porrusalda eta kalejirarekin bukatzen da.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: San Adriango Festak (ekainaren 16): ekainaren 3. asteburuko larunbatean, 20’00etan g.g.b.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Plaza Nausiye
Recorrido: Sin datos
Descripción

Lizarragako Zortziko dantza herriko festetan dantzatzen da. Dantza berria da. Eguna mendian, San Adrian baselizan pasa ondoren, arratsaldeko seiak aldera herrira, alkatearen etxera jeisten dira eta hor Udalak auzatea ematen du (gazta eta ardoa). Bitartean, dantzatu behar direnak arropaz aldatzen dira eta herriko eskolatik ateratzen dira desfilean plazara abiatzeko eta bertan Zortziko dantza dantzatzeko.

Dantza ezberdinez osatua dago Zortzikoa, batzuk soka dantzan egiten direnak eta besteak bikoteka. Bukatzeko fandango eta porrusalda egiten dira. Sokan egiten diren dantzak batez ere sokan aitzindariak edo aurreskua denak dantzatzen ditu. Hainbat zortziko dantzatzen dira eta bakoitzean dantzari ezberdin bat dantzatzen da. Zortzikoak bukatuta zubi bat egiten da eta ingurutxoaren «Belauntziko» edo zortzikoaren antza duten dantzak egiten dira, dantzariak binaka jarrita. Bikotekide batek besteari dantzatzen dio eta horretarako hasierako zortzikoak erabiltzen dira, bai musikak, bai koreografiak ere. Fandango eta porrusalda dantzatu aurretik beste zubi bat egiten da eta dantzariak korroan jarrita geratzen dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Lizarraga-ergoienako zortziko dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Lizarraga-ergoienako zortziko dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Lizarraga-ergoienako zortziko dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Neskak: baserritarrez

Mutilak: praka urdinak, alkandora zuria, herriko zapia eta txapela. Oinetan espartin zuriak.

Música
Músicos: Bautista Lasa, Pello Mikelez
Instrumentos: Txistua eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Etxarri Aranazko Txistu Taldea
Evolución:

Aspaldi, Ihabarko ttunttuneroa. Horren ondoren Etxarri Aranazko Karasatorre gaiteroa eta Lizarrako Elizaga gaiteroak ere. Azken musikaria Etxarri Aranazko soinularia zen Josetxo Itsua izan zen.

Erabiltzen diren melodiak Sakanako gainontzeko herrietan aurki daitezkeenak dira, adibidez, Etxarri Aranazko Dantzakian

Descripción histórica

Lizarragako Zortziko dantza, 1960-70. hamarkadan galdu zen. Berreskurapena 2006an gauzatu zen eta Migel Navarro eta Jone Agirreren eskutik heldu zen. Haiek jaso zituzten Zortziko dantzaren soinuak herriko aitonamonengandik. Etxarri Aranazko gaiteroa izan zen Karasatorreren semearengana jo zuten gero eta horrek aitak jotzen zituen partiturak eman zizkien. Herriko zaharrengandik dantzakera jasotzeko modurik ez zegoen eta Karasatorrek emandako partiturak ikusita, hor Ingurutxo eta zortzikoen melodiak aurkitzen ziren. Dantza hauek izan ziren Lizarragako Zortziko dantza zaharberrituaren oinarria. 

Bere azken agerpenetan, Zortziko dantza festetako dantzaldia hasteko dantzatzen zen.

Participantes-dantzaris:

Edonork parte har lezake dantzan

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Entseguak hasten dira festak izan baino bi hilabete lehenago.

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos