LESAKAKO SOKA DANTZA

LESAKAKO SOKA DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Lesakako Soka dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko arratsaldean egiten diren dantzez ari gara. Lesakan, egun horretako dantzak Lesakako dantzak bezala dira ezagunak. Soka dantza deitzen badiogu ere, dantza bat bakarrik egiten da sokan. Lesakako Soka dantzaren dantzak bortz dira: Zantza Monona edo Mutil Dantza, Esku Dantza edo Neska Dantza, Agurra, Fandangoa eta Arin-arina. Herriko Plaza Zaharrean dantzatzen dira.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Uztailak 7, 17.00etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Plaza Zaharra
Recorrido: Sin datos
Descripción

Lehenik eta behin erran Zantza mononaren dantzariei ezpata dantzariak deituko diegula. Goizeko dantzari berberak izaten dira eta makilarik gabe dantzatu arren, goizeko jantziekin jarraitzen dute.
Arratsaldean ezpata dantzariek udala laguntzen dute, berriz ere, bezperetara eta hauek bukatuta, Plaza Zaharrera jeisten dira. Plaza honetan egiten dira Soka dantzaren dantzak, nolabait, dantza sozialak direnak. Erran bezala, bortz dantza osatzen dute Soka dantza. Zantza monona da lehendabizikoa. Ezpata dantzariek soilik egiten dute plazaren inguruan ilara batean. Dantzaren une batean, ilarako bigarrena eta azken aurrekoa atera eta beraien dantza bikoteen bila joaten dira, zeinak udaletxeko atarian zain egoten diren.
Gero denen artean soka osatu eta Esku Dantzaren bidez  plaza inguratu ondotik, plaza barrenera sartzen dira dantzan. Bertan, sokako "Aitzineskuak" bere dantza bikoteari Agurra dantzatu ondoren, denak batera fandangoa eta arin-arina dantzatu eta Esku Dantzaren bidez plazatik ateratzen dira, Soka Dantzaren zikloari amaiera emanez. Ziklo honetan txistulari taldeak jotzen du soilik.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:
  • Aranburu Urtasun, Mikel (2000): Danzas y bailes de Navarra. Pamplona. Gobierno de Navarra.
  • Arrarás Soto, Francisco (1987): Danzas e Indumentaria de Navarra. Pamplona. Gobierno de Navarra.
  • Euskal Dantzarien Biltzarra Nafarroa: "Danzas de Lesaka", Dantzariak n.º 22.
  • Fernandez de Larrinoa (2003): Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritza.
Galería de videos
Lesakako soka dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Lesakako soka dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Lesakako soka dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Mutilena "Ezpata dantzaren" fitxan agertzen dena da, berdina janzten baitira.

Neskak: Oinetan espartin beltzak (oinetako beltzak ere erabili izan dira) eta galtzerdi zuriak; atorra zuria, kolore desberdinetako gona eta korpiñoa. Buruan zapi zuria. Osagarri gisa, Sokan mutilen lotzeko zapi gorriak.

Garapena: Nesken jantziaren eboluzioari buruz, EDBko Nafarroako ordezkariek 1982an argitaratutako lanak hainbat albiste ematen digu. Egile hauen arabera, Santiago Irigoienek (Lesakako txistularia eta ezpata dantzariekin aritutakoa) erran omen zien “ikusi zituela neskak bakoitzak bere festa eguneko jantziarekin” (EDB-Na, 1982, 45), hau da, kale jantziarekin. Baina elkarrizketa egiten den momentuan erraten du “gutxienez, azken berrogeita hamar urteetan” (hau da, 1930tik, gutti goitti beheitti) jantzi zuria eraman izan dute neskek: “ Lesakan oroitzen den jantzirik zaharrena gona zuria eta gerruntze edo korpiño gorria. Belaun azpiraino ailegatzen zen gona tolesdunak bi banda gorri zeramatzan behekoaldean (8 cm-koak, g.g.b.). Mediarik ez zuten eramaten. Blusa zuria zen, sorbaldan lotua eta itxia. Gerruntzea, eskotatua, lokarriekin lotzen zen aurrekaldean. “Kapitaina” zapi ikusgarri bat eramaten zuen lepoan” (EDB-Na, 1982, 45).

Jantzi hau 1945aren bueltan aldatu zen Iruñean emanaldi bat egitearen harira. Antolatzaileei ez omen zitzaien asko gustatu eta jantzi berri bat egin zen: “ Gonak tolesdunak ziren, zuriak baina banda gorririk gabekoak. Gona horren gainean beste bat eramaten zen. Bere azpiko aldea gorria edo urdina zena. Gaineko gona hau gerriraino altxatxen zen eta gibeletik lotzen zen aldaken altueran azpiko kolore gorria edo urdina agerian utziz. Gerruntzeak gaineko gonaren azpialdeko kolorekoa zen, hala nola espartinen xingola. “Neska-dantzarako” tartekatzen ziren kolore gorriak eta urdinak” (Idem, 45). Baina moda honek ez zuen luze iraun eta aurrekora itzuli zen.

Orain erabiltzen den jantzia Francisco Arraras folkloristak 1972-73an sortutakoa da. Berak sortutako jantzian oinetan zapata beltzak janzten zituzten eta sokarako gerrian eramaten dituzten zapiak zuriak ziren. Bazuen, gainera, sekulan erabili ez den bertze osagai bat: oihalezko jakatxoa.

 
Música
Músicos: Lesakako Txistulariak
Instrumentos: Txistua, danbolina eta atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. 

Lesakako soka dantza deitzen diogunak, erritualtasuna eta partaidetza soziala nahasten dituen dantza-ziklo konplexuago baten hondarrak dituela iruditzen zaigu. Antzeko beste koreografia-ziklo batzuk bezala (Doneztebe, Arantza, etab.), Lesakan Mutil dantza bat eta Neska dantza bat daude, baina horietan sartzeko aparteko protokolorik gabe. Hauetaz aparte, Agurra edo Aurresku bat ere badago. Azken dantza honetan izan ezik, erritualtasuna desagertu egin da bere orokortasunean. Esan den moduan, ziurrenik antzinean arratsaldean egiten ziren dantzak erabat sozialak izango ziren, hau da, herriko edozein gaztek parte har zezakeen dantzetan. Une ezezagun batean ezpata dantzariek hartuko zuten lekukoa eta horregatik mantentzen dira dantzak goizeko jantziekin.

Hala ere, azken urteetan eta Ezpata dantzan gertatu den moduan, hainbat aspektuen errebisioa egon da.

Garai batean "esku dantza" izendatzen zena "neska dantza" deitzera pasa zen. Gaur egun gehiengoak "neska dantza" deitzen jarraitzen du.

Neskek ere "ezpata dantzari" moduan parte hartzeko gogoa eta interesa azaldu dutenetik, "esku dantza" izena berreskuratzeko joera agertu da.

Participantes-dantzaris:

Hamabortz ezpata dantzari eta bertze hainbertze neska.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Maiatza aldean entsaiatzen hasten dira. Inoiz parte hartzeko asmoa duten gazteak ere entsaioetara agertzen dira, ikasten joateko. Entsaioetan ikasten dute beraz. Herrian dagoen Dantza Taldeak umeei ere erakusten dienez, zenbaitek umetatik dakizkite dantzak.

Behin San Fermin eguneko taldean "sartu" denak, nahi arte parte hartzeko eskubidea bereganatzen du. Hutsuneak,entsaioetako taldekideekin "betetzen" dira, entsaiatzen daraman denbora eta dantzarako abilezia kontuan hartuta normalean. Taldeak erabakitzen du batzarrean.

Aitzin eskua beti berdina da. Ez da urtez urte aldatzen. Aitzin eskuak taldea uztea erabakitzen duenean aukeratzen da hurrengo Aitzin eskua. Orain artean, uzten duenak proposatu izan du bere iritzirako zein den taldean hurrengo Aitzin eskua izateko lagunik egokiena; eta normalean  aurreko Aitzin eskuaren proposamena ontzat hartzen da.

Procedencia de la información: Gaizka Sarasola. Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos