LEKAROZKO SAGAR DANTZA

LEKAROZKO SAGAR DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Sagar dantza inauterietan egiten zen dantza zen, baina egun Lekarozen, herriko bestetan egiten da. Sagar dantza lau dantzarik dantzatzen dute elizaren barnean eta mezaren ondoren herriko plazan ere egin daiteke. Sagar dantza izena dantzariek eskuetan daramaten sagarretatik datorkio. Izan ere eskuetan sagar bana daramate dantzatzen diren bitartean.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 24, 12'30etan
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Herriko Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Lekarozko Sagar Dantza Baztango gainontzeko Sagar dantzen koreografia eta musika sistematik abiatuta birsortu den dantza da, San Bartolome egunean (Lekarozko patroia, abuztuak 24) herriko neskek dantzatzen dutena. Dantzariek ilara batean jarrita egiten dute dantza eskuetan sagar bana daramatelarik. Lekarozko karriketatik landa, Erratzu eta Arizkun artean ospatzen den Gizakunde egunean ere dantzatu egin da eta dantza daiteke

Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Azkue, R. M. (1921). Cancionero popular vasco. A. Boileau & Bernasconi. Barcelona

Donostia, Aita (1994). Obras Completas, Vol IX, Cancionero Vasco, IV Danzas.

Fernández de Larrinoa, Kepa (2003): Calendario de Fiestas y Danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz.

Larralde Elizalde, Patxi (2017): Las Sagar dantzak del Valle de Baztan. Txistulari, nº248-249. Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Donostia. Pp.16-48.

Galería de videos
Lekarozko sagar dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Lekarozko sagar dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Lekarozko sagar dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

San Bartolometan egiten denean "poxpolin" jantziarekin dantzatzen dira neskak: atorra zuria, gona gorria bi marra beltzekin azpikaldean, korpinoa. Buruan zapi zuria eta hanketan media zuriak eta abarkak.
Gizakundean egiten denean Arizkungo sagar dantzarien antzera janzten dira. Atorra eta praka zuriz, gerrian gerriko gorria eta lepoan zapi koloredun handi bat. Bularraldea zeharkatuz kolore urdin edo gorridun banda bat eta buruan, koloretako zintekin apaindutako txano konikoa. Oinetakoak eguraldiaren araberakoak: zapatila zuriak, kirolezkoak, botak...

Música
Músicos: Jo ala Jo Elkarteko txistulariak (Baztango Xulubitariak)
Instrumentos: Txistu taldea eta danborra
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución:

Lekarozko Sagar Dantzaren doinua 1914an jaso zuen Aita Donostiak eta 1922an argitaratu zuen bere Euskal Eres Sortan. Doinuaren izenburua Sagar dantza da eta berarekin batera doan abestiaren lehen hitzengatik ere ezaguna da: Mantelina buruko. R.M. de Azkuek doinu bera jaso zion pertsona berari, Cancionero Popular Vasco delakoan argitaratu zuena, Gan nintzen baratzera izenburupean (hauek ere abestiaren lehen hitzak dira), baina Zurrume dantzaren melodia dela esanez, Larralderentzat (2017, 45) akats bat dena.

Berreraikitze melodikoa Jo ala Jok egiten du. Larralderen ustez (2017, 46), gainontzeko Sagar dantzen luzerarekin konparatuz "Mantelina buruko zein Gan nintzen baratzera dantza handiago baten zatia dira”. Horregatik, Sagar dantza berri honetarako "hiru zati melodiko berri" sortu ziren.

Descripción histórica

Sagar dantza galdu zen XX. mendearen hasieran Lekarozen eta bere koreografia berreskuratzeko testigantzarik ez da aurkitu (Larralde, 2017, 45). Aita Donostiak eta R.M. Azkuek jasotako doinuak aztertuta, Patxi Larraldek ondorioztatu du "sagar dantza zabalago baten bigarren erdia" izango liratekeela (2017, 46). Horregatik, doinu horiek  aztertu ziren beste sagar dantzen doinuen argitara eta 2014rako Lekarozko Sagar dantza berreraiki zen. Gainera, eta eskura zeuden doinuak Sagar dantzaren zati bati zegozkiola dioen tesiari jarraituz, koreografiak sortu ziren balizko hasiera hura osatzeko, beti ere Sagar dantzetan oinarrituz.

Lekarozko Sagar dantza berreskuratu-birsortu aurretik, joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan emakumezkoen Sagar dantza bat irakatsi zen herrian. Larraldek uste du Baztango Sagar dantza dela, 1928an Saski Naski ikuskizunerako sortutako izen bereko dantzan duela jatorria. Sagar dantza hau, bere bertsio femeninoan, Lekarozen irakatsi zen, non "San Bartolome egunean, abuztuaren hogeita lauan, Meza Nagusiaren ondoren eta baita bertan ere, bertako elizaren barruan" dantzatzen zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititu da gaur egun arte "(Larralde, 2017, 21).

Sortu zenetik, Lekarozko Sagar dantza Gizakunde egunean dantzatu izan da, Arizkun eta Erratzu herrien arteko ospakizunean. Gainera, Lekarozen aurkeztu zenetik, zaindariaren egunean (San Bartolome) dantzatzen dute, abuztuaren 24an, meza nagusiaren ondoren.

Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Ortzadar-Karlos Irujo
Diagnóstico: Sin datos