LEITZAKO INGURUTXOA

LEITZAKO INGURUTXOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Leitzako ingurutxoa mantendu den ingurutxorik osatuena da eta hainbat dantzek osatzen dute. Soka dantza da egiten den lehendabiziko dantza. Bertan mutilek soilik, edota neskekin, <em>belauntziko</em> izeneko dantza egiten dute. Bigarren dantza sorta <em>Ingurutxoa</em> da berez. Sorta honetan erritmo eta koreografia ezberdineko dantzak egiten dira: <em>inguru handiak</em> eta <em>inguru txikiak</em>. Neska-mutilek bikoteka dantzatzen dira korroan erlojuaren orratzen mugimenduaren kontrako norabidean. Bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa egiten dira. Dantza hau, batez ere, herriko festetan dantzatzen da.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 12. 12'30etan
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Euskal Herria Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Abuztuaren 12an, San Tiburtzio egunean eta meza nagusiaren ondoren,  Aurrera Dantza Taldeko dantzariek Leitzako ingurutxoa plazaratzen dute. Leitzako ingurutxoa orain arte heldu den osatuena da. Hainbat atal edo dantza ezberdinak ditu eta horrek ematen dio duen aberastasuna: soka dantza eta belauntzikoak, Inguru haundiak eta txikiak eta, bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa. Mutilak soka dantza egiten sartzen dira plazan, eskutik helduta. Momentu batean geratzen dira eta sokaren aurreskuak eta atzeskuak belauntziko izeneko dantza egiten dute elkarri begira. Ondoren zubi bat eta aurresku eta atzeskuen lagunak (sokan bigarrena eta azkenaurrekoa) nesken bila joaten dira, gainontzeko mutilak sokan segitzen duten bitartean. Lagunek, lehendabizi aurreskuaren neska ateratzen dute eta honen aurrera eraman. Aurreskuak belauntzikoa dantzatzen dio eta neska kokatzen da sokaren barruan. Gauza bera errepikatuko dute atzeskuaren neskarekin. Ondoren, gainontzeko neska guztiak sartuko dituzte sokan, bakoitza bere tokian. Guztiek osatutako sokan, berriz ere lehenak eta azkenak Belauntzikoa egingo dute aurrez aurre, sokaren muturretan. Ondoren zubi berri bat eta sokarekin bukatzeko, mutil guztiek egingo dute Belauntzikoa bere nesken aurrean.

Inguru haundia da segidan egiten den hurrengo dantza eta hainbat alditan egiten da: Hasiera batean gazteen talde osoak, bikoteka jarrita eta zapiez elkartuta; gero aurreneko bikoteak eta azkenak soilik, eta ondoren,berriz ere, talde osoak. Segidan zubi berri bat egiten da, atzeko dantzarietatik hasita. Mugimendu honen bukaeran azkeneko bikotea lehendabizikoa geratzen da eta horrela ekingo diote, berriro, Inguru haundia dantzatzeari. Beste zubi batek utziko ditu dantzariak hasierako moduan eta hurrengo dantza hasteko prest: Inguru txikia. Inguru txiki izeneko dantza bikoteka dantzatzen da ere, baina honetan bikoteak askatuta daude. Bi aldiz dantzatzen da Inguru txikia. Ondoren, jota, porrusalda eta biribilketa bukatzeko.

Ingurutxoa ez da herriko festetan soilik egiten. Ondoko data hauetan ere egiten da: San Juan bezpera (VI-23);  abuztuaren lehen asteburuan (festen aurreko igandea); eta urriaren lehen larunbatean Aurrera Elkartearen egunean. Herriko festetan (VIII-11/15) beste aldetik, beste ordu eta egun batzuetan egiten da ere bai: Abuztuaren 11ean, 21:00etan, eta gaueko berbenak bukatzean; eta azkenik, abuztuaren 15an, arratsaldeko 19:00etan, ezkondu eta bikoteendako saioa.

Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Beltran, Joan Mari (2006): Larraungo ingurutxoak edo ingurutxoak Larraunen. Dantzariak, 53, 50-81 o. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo.

Sanchez Ekiza, Karlos (2009): Entrada “Ingurutxo” en Auñamendi Eusko Entziklopedia: 

Galería de videos
Leitzako ingurutxoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Leitzako ingurutxoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Leitzako ingurutxoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Ingurutxoa berez gizarte dantza denez ez du jantzi berezirik eskatzen. Leitzako Aurrera Dantza Taldea ingurutxoa ateratzearen ardura hartzen hasi zenean honako jantziak zeramaten dantzariek:   

Neskek oinetako beltzak (zapatak), media zuriak, gonazpikoa, modelo ezberdinetako txorkatilerainoko gona urdina eta alkandora zuria (eta zuri gorriz- sanferminetako jantzia- ere) eta mantal aurreko beltza. Buruan gehienak zapirik gabe eta adatsa txirikordatua. Dantzarako zapiak koloretakoak ziren eta tamaina ertainekoak.

Mutilek alpargata zuriak, galtzerdi zuriak, mahoizko praka urdinak edo “mil rayas” direlakoak, gerriko beltza, atorra zuria, zapi koadroduna lepoan eta zapela beltza..  Egoera horretan 2004 arte egon ziren. Hortik aurrera 1900 inguruko Leitzeko argazkietan oinarritutako jantzia daramate.

Música
Músicos: Txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea (bi txistu eta atabala)
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Leitzako Aurrera Dantza Taldea
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Ingurutxoak oso esparru zabala hartzen zuen Nafarroan: Basaburuak, Larraun, Arakil, Ultzama… Baina 1936ko gerra bukatu zenerako desagerturik zegoen toki guztietan, Leitzan izan ezik. Egile batzuentzat bi dantza multzo ezberdinek osatzen dute ingurutxoa: soka dantza eta berez ingurutxoa dena. Aurreko mendearen 60ko hamarkadan berreskuratzen hasi ziren Larraungo ingurutxoen kasuan, soka dantza ez da egiten, baina bertan egiten diren zortzikoak edo belauntzikoak mantendu dira ingurutxoaren dantzetan txertatuta.

Ingurutxoa dantza soziala zenez, edozein aitzakiarekin egin zitekeen. Gehien bat herriko festeetan dantzatzen zen. Baina Leitzaren kasuan betidanik izan dira txistulariak eta hauek igandero egiten zuten musika eta dantza saioa. Duela gutxi arte, egiten zuten saio hori bukatzeko Ingurutxoa jotzen zuten.

Participantes-dantzaris:

Abuztuaren 12ko eguerdiko emanaldian Aurrera Dantza Taldeko dantzariek hartzen dute parte. Gainontzeko dantzaldietan partaidetza librea da

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Aurrera Dantza Taldearen barruan irakasten da ingurutxoa

,

Transmisioa Aurrera Dantza Taldearen barruan egiten da

Procedencia de la información: Joseba Sagastibeltza. Aurrera Dantza Taldea. Mikel Lasarte
Diagnóstico: Sin datos