LEITZAKO EZPATA DANTZA

LEITZAKO EZPATA DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:

Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 11an
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Euskal Herria Plaza
Recorrido: Dantzariak udala laguntzen dute udaletxetik elizaraino eta meza eta gero itzultzen dira udaletxera
Descripción

Abuztuaren 11an, San Tiburtzio egunean, Aurrera Elkarteko dantzariek Leitzako Ezpata dantza egiten dute herriko plazan, frontoian. Aurretik, goizeko 10etan udala laguntzen dute elizaraino eta 10'30etako meza bukatuta udaletxera itzultzen dira 12etan-edo dantzatzeko. Ezpata dantzaren dantzak zortzikote bat edo bik egiten dituzte. 2015etik aurrera dantzak neska-mutilek egiten dituzte. Hauexek dira Ezpata dantzaren dantzak: Saludoa, Zortzikoa lekuan, Zortzikoa kruzeekin, Banakoa, Binakoa, Launakoa, Makil dantza, Ezpata dantza eta Txakarrankua. Ezpata dantza egin eta gero, dantzariak Udaletxeko arkupetara joaten dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Leitzako ezpata dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Leitzako ezpata dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Leitzako ezpata dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Dantzari guztiak, neskak ala mutilak izan, zuriz janzten dira: Oinetan espartin zuriak zinta gorriz txirikordatuak, galtzak (mutilek) ala belaun arterainoko gonak (neskek), atorra zuriak eta gerriko eta zapel gorriak.

Belaunen azpitik denek daramatzate txintxarriak josita, mutilen kasuan prakeei eta nesken kasuan galtzerdiei. Denetara sei txintxarri dira, bi lerrotan paratuta. Eskuetan altzairu erdoilgaitzezko ezpata egurrezko kirtenarekin eta egurrezko makila bat.

Garapena: Gaur egun, dantzarien jantziak lihozkoak dira baina ez da beti horrela izan. Izan ere, orain arte inportanteena ez zen jantziaren materiala, kolorea baizik eta horrela, bakoitzak bere etxetik zekarren jantzia.

2015 arte, mutilek zapi gorria eramaten zuten lepoan.

Música
Músicos: Aurrera Dantza Taldeko Txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Aurrera Dantza Taldea
Evolución:

Udal txistulariak jo izan dute Ezpata dantza, baina ez beti. Hasieran Anjel Alduntzin izan zen txistularia eta gero ere Fermin “Tolatxenekoak”jo izan zuen. Azken hogeita bost urteetan (1980tik) “Aurrera” Elkarteko txistulariak izan dira dantzan aritu direnak, noiz behinka Udalekoekin tartekatuz. Beti ere, Leitzako txistulariak.

Descripción histórica

1932an dantzatu zuten lehendabiziko aldiz EAJ-PNVren batzokiaren inaugurazioaren karira. Urte horietan Ramón Olazaran egon zen apez Leitzan (Hilario Olazaranen anaia). Olazaran nazionalista zen eta litekeena da ezpata dantzaren soinua berak irakastea eta Patxi Ripa iruindarrak dantzak. Leitzan egiten den ezpata dantzak Euzko Gaztedik bere garaian zabaldu zuen Durangaldeko ezpata dantza du oinarri. Dakigunez ez da ordudanik etenik izan (gerra urteak izan ezik).

Ezpata dantza beti frontoian dantzatu izan da. Hasierako denbora horietan frontisari ematen zioten bizkarra dantzariek. Gero, 60ko hamarkadan, hasi zen Baleztena etxeari begira eta udaletxeari bizkarra ematen dantzatzen; azkenik, eta 1992-94tik aurrera, udaletxeari begira egiten ohi da.

Lehengo urteetan izenik gabeko dantza talde batek egiten zuen eta Aurrera taldeko dantzariek gero.

2015etik aurrera dantzak neska-mutilek egiten dituzte bi talde misto sortuz.

Leitzako Ezpata Dantza bertako folklorean sartu baino lehen, izan ziren dantza berriak sartzeko bestelako saiakerak: 1914. urtean Gipuzkoako Dantzak irakatsi ziren Leitzan. Urte hartako argazki zahar batean, Ordiziako Joselontxo Pujana dantza maisu famatua agertzen zaigu, ondoan 16 dantzari txiki dituela, beren arkuekin. Txistulariak Tolosako Txistulari Bandako Leandro Zabala, J. Txintxilla eta Baleriano Mokoroa dira.

Participantes-dantzaris:

Aurrera Dantza Taldeko dantzariak izaten dira parte hartzen dutenak. Ezpata dantzan zortzi dantzari izaten dira talde bakoitzean. 2015tik bi neska-mutil dantzari talde ateratzen dira, beraz, hamasei dantzari denetara.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Aurrera dantza taldeko arduradunek irakasten dituzte dantzak.

Aurrera dantza taldeko arduradunek irakasten dituzte dantzak. Bertan, entsegu eta irakastearen arduraduna Joseba Sagastibeltza da, egun. Baina denboran zehar beste arduradunak izan dira ere bai: Patxi Ripa, Anjel Alduntzin, Luis Erbiti, Jose Mari Etxeberria “Etxebe”. Gerora talde osoaren lana da transmisioarena, irakastearena.

Dantza taldeko entseguetan ikasten da, astean behin eta urtean zehar. Herriko bestak (San Tiburtzio) izateko hilabete falta denean egunero egiten dira entseguak Aurrera Taldearen baitan.

Procedencia de la información: Leitzako Aurrera Elkartea
Diagnóstico: Sin datos