LAKUNTZAKO ALKATE DANTZA

LAKUNTZAKO ALKATE DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Lakuntzako Zortzikoa, Lakuntzako Ezpata Dantza
Descripción breve: Lakuntzako udalak lakuntzarrak eta herrira bertaratuak ogia, gazta eta ardoa jan-edatera gonbidatzen du eta momentu horietan dantzariak plazan biltzen dira eta ziklo hau osatzen duten zortzi dantzak dantzatzen dituzte: Ezpata dantza, Alkate dantza, Zubia, bi Ingurutxoak, Jota, Arin-arin eta amaierako Biribilketa.
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Urtarrilaren 20an; Bestaberri egunean; eta Abuztuaren 15aren hurrengo igandean (Feriak)
Periodicidad: Urterokoa
Dónde
Lugar: Herriko Plaza
Recorrido: Ez
Descripción

“Alkate dantza” izenaren azpian zortzi dantzek osatutako talde bat dago, nahiz eta dantzak eredu koreografiko ezberdinetakoak izan: ingurutxoak, soka dantzak, ezpata dantzak… Lakuntzako zikloak biltzen dituen zortzi dantza horiek, gaur egun une eta toki berean dantzatzen dira:

  1. Ezpata dantza
  2. Alkate dantza
  3. Zubia
  4. Ingurutxo (1)
  5. Ingurutxo (2)
  6. Jota
  7. Arin-arin
  8. Biribilketa

Dantzak aipatutako hurrenkeran dantzatzen dira. Mutil gazteak plazan sartzen dira ezpata dantza izenekoa dantzatzen dutelarik. Behin amaitua, dantzatzeko erabiltzen dituzten gaztainondo, lizar edo zumezko makilak biltzen dituzte (ezpata dantza izan arren, ez da ezpatekin dantzatzen) eta berez alkate dantza hasten dute. Hasieran mutilek bakarrik dantzatzen dute eta gero neskekin ere bai, kate bakarrean. Kate horietan bakarrik lehendabiziko bikoteak dantzatuko ditu zortzikoak. Alkate dantza bukatzen denean bi ingurutxoak dantzatuko dira. Bukatzeko, jota, arin-arin eta biribilketa.

Documentación asociada
Informantes: Urterokoa
Bibliografía:

Bihotz Alai Folklore Taldea (1983): Lakuntzako Alkate Dantza. Dantzariak, nº 24. Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo.

Larrinaga Zugadi, Josu (2003): Sakanako Folklorea. Folklore de la Sakana.“Lankidetza” bilduma. Eusko Ikaskuntza, Donostia.

Galería de videos
Lakuntzako alkate dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Lakuntzako alkate dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Lakuntzako alkate dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Mutilak: “baserritar” jantzia daramate soinean. Zangoetan kautxuzko abarka beltzak eta kotoi edo artilezko galtzerdiak eta, haienen azpitik sartuta, galtzen beheko aldea eramaten dutelarik. Kotoizko galtza urdinak dira eta atorra zuria eta edozein materialezkoa (sintetikoa normalean). Gerrian gerriko beltza eta lepoan “belarretan” erabiltzen zen zapi bat. Buruan txapela beltza. Ezpata dantza egiteko gazteek gutxi gora beherako metro eta erdiko hurritz edo lizarrezko bi makil eramaten dituzte. Makil hauek labanaz egindako ebakiekin apaintzen ziren.

Neskak: “baserritar” jantziarekin dantzatzen dira: Kautxuzko abarka beltzak; kotoi edo artilezko galtzerdi motzak edo luzeak ala pantyak. Jantzia kolore ilunekoa izaten da (beltza, urdina; brusa eta gona material berekoak) estanpatu fin batez alaitua (normalena, puntu txuri txikiak). Gona gerrian tolestua bolumena lortzeko eta bere gainetik mandarra bat. Mandarra honen kolorea eta tamaina aldagarria da. Batzuk mandarra handiak, beste batzuk txiki-txikiak, beltzak, txuriak… Orokorki apaingarri gisa eramaten da. Mandarraren gainetik zintzilik eta mandarraren bi aldetara, alkate dantzan erabiliko dituzten bi zapiak eramaten dituzte. Ilea zapi txuri baten azpian bilduta eramaten dute.

Garapen historikoa: Ezpata dantza bakarrik Bestaberri egunean dantzatzen zenean, honako janzkera eramaten zuten mutilek: Oinetan ezpartin txuriak gorriz txirikordatuak; soinean galtza eta atorra txuria. Buruan txapel gorria, eta gerrian gerriko gorria (edo berdea). Emilio Anduezak zioen azkenengo urteetan ez zegoela jantzi berezirik, horretarako dirurik ez zegoelako. Honen arabera ere, neskek Korpus egunean gona gorriak “dibujo beltzekin” zeramaten.

Música
Músicos: Bi txistulari
Instrumentos: Txistua eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: ORTZADARko TXISTULARIAK. Arion Estudioak. Iruñea, 2004
Partituras:
Evolución:

Emilio Anduezak ezagutu zuen Ihabarko ttunttuneroa Alkate dantza jotzen. Gero Etxarri Aranazko gaitariak etorri ziren. Nahiz eta azkenengo urteetan musikariak txistulariak izan, akordeolariak ere izan dira.

Descripción histórica

Eskualdeko dantzaren beste adierazpen asko bezala, Lakuntzako dantzak 1936ko gerraren ondoko urteetan galdu egin ziren. XX mendeko 70ko hamarkadaren hondarretan bai Deustuko Bihotz Alai dantza taldeak, baita Iruñeko Ortzadar Elkarteak ere, Lakuntzako dantzei buruz espreski eta orokorrean Arakil eta Sakanako folkloreari buruzko ikerketa abiatu zuten bakoitzak bere aldetik eta biek ala biek lortzen dute Lakuntzako zikloa berreskuratzea, batez ere Emilio Andueza zenaren informazioek lagunduta. Dantzak, berez, Bihotz Alai taldearen bidez berreskuratzen dira. Elkarte honek irakatsiko dizkie herriko gazteei eta ordutik mantendu izan dira. Garai batean ezpata dantza bakarrik Bestaberri egunean egiten bazen ere, gaur egun dantza guztiak egun guztietan dantzatzen dira, ziklo bakar bat osatuz. Gainera, Lakuntzako Pertzaren egunera ere zabaldu da ohitura. Besta hau Lakuntzako Pertza Elkarteak ospatzen du 1967tik eta dantza Aralarko San Mielen egiten den erromeriatik bueltan egiten da. Bere izenak dioen bezala, alkate dantza alkatearen ohorean dantzatzen zen. San Sebastian egunean (urtarrilaren 20) dantzaren testuingurua errituala zen. Agintariak udaletxetik jeisten ziren eta aurreko espaloian propio horretarako paratuta zeuden aulkietan esertzen ziren, udaletxearen aurrean. Aulkien ondoan mahai bat pitxer eta barkilloekin. Horra eramaten zuen algoazilak ardoa eta joaten zelarik, txistularia bere atzetik joaten zen biribilketa baten soinua joz. Dantzak behin amaituta, udalak gonbidatzen zituen dantzariak eta bildutako ikusleak ardoa barkillotan edatera eta gazta eta ogia jatera.

Participantes-dantzaris:

Alkate dantzaren zikloan nahasten dira bi motatako dantzak. Batzuk erritozko ezaugarri nabarmena dute eta beste batzuk sozialagoak dira, irekiagoak. Ezpata dantza delakoan, herriko mutilek hartzen dute parte soilik. Partaidetza librea da, teorikoki bederen, hala nola Alkate dantzan. Neskek Alkate dantzan hartzen dute parte une batetik aurrera eta beti ere, mutilek parte hartzen duten kopuru berean. Ingurutxoak, jota eta arin-arin, azkenik, dantza mistoak dira.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

"Elai Alai" Dantza Taldearen barruan egiten da transmisioa. Dakitenek ez dakitenei irakasten dizkiete dantzak

,

"Elai Alai" dantza taldearen barruan irakasten dira Lakuntzako dantzak

Procedencia de la información: Karlos Irujo
Diagnóstico:

Dantza mantentzen da eta sortutako egitura (Dantza Taldea) horretan laguntzen du. Lakuntzatik bertatik zein kanpotik dantzak ikustera joaten den jendea nahikoa da. Horrek balioesten ditu herritarren aurrean. Subjektiboa izan arren, dantzatzeko eran egin daitezke hobekuntza nagusienak: Dantzatzerakoan ematen du ziurtasun eza dagoela, pausoak ez dituzte denek menperatzen, ez eta dantza batzuk ere. Horretan lan egin dezakete dantza taldearen barruan.