ITURENGO DANTZA LUZEA

ITURENGO DANTZA LUZEA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:
Iturengo Dantza Luzea haibat dantzez osatutako dantza da. Malerreka, Bortziri, Bertizaran eta Baztanekin partekatzen diren dantzek osatzen dute Dantza Luzea: Agurra, Mutil dantza eta Soka dantza. Lehendabizikoan dantzariek ikusleak agurtzen dituzte. Bigarrena mutilek dantzatzen dute eta hirugarrena mistoa da. Bukatzeko, dantzariek fandango eta porrusalda dantzatzen dituzte.

Dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Agurra

Zortziko edo Mutil dantza

Soka dantza

Fandangoa

Porrusalda

Kalejira

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Bestaberri egunean (ekaineko festa aldakorra): azaroaren 11an, Aurtizen.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Herriko Pilotalekua
Recorrido: Sin datos
Descripción

Dantzariak ostatuaren inguruetatik plazara ateratzen dira lerro bakarrean eta ikuslegoari agurtuz eskuan daramaten txapelarekin. Agur honen ondoren eta jarraian, Mutil dantza egiten dute. Hau bukatuta, neskak ateratzen dira plazara inongo protokolorik gabe eta mutilen artean tartekatzen dira, eskuetan daramatzaten zapiak mutilei emanez eta modu horretan soka bat osatuz. Musikarekin batera hasten dira denak ibiltzen, plazan inguruka. Lehendabizikoak hola deliberatzen duenean bigarrenari lotzen duen zapia altxatzen du zubi bat osatuz. Bere azpitik pasatu behar dira gainontzeko dantzariak, azkenekotik hasita. Honen segidan bertze zubi bat egingo du orain lehendabiziko denak, hasierako  postuetara itzuliz. Orduan hasiko da Dantza luzea. Honek bi parte diferenteak ditu, ez koreografiari dagokionez baina bai hau egiten den abiadurari dagokionez. Bigarren partea era azkarrago batean egiten da. Bi zati hauen artean bertze zubi bat egiten da, baina orain azkenengo bikotea dantzari guztien gainetik pasatzen du bere zapia.

Dantza Luzea bukatzeko dantzariek, bi lerrotan jarrita, fandango eta porrusalda dantzatzen dute.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Arrarás, F. (1987). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II). p. 110. Pamplona.

Goya, A. (1990). Dantzas navarras. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 56, pp. 387-389. Pamplona-Iruñea.

Galería de videos
Iturengo dantza luzea.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Iturengo dantza luzea.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Iturengo dantza luzea.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Mutil/gizon: alkandora zuria, «urdin Bergarakozko» galtza urdinak, txapela beltza, zapi koadroduna lepoan eta espartin beltzak. Soka dantzarako zapi zuri bat, poltsikoan daramatena.

Neskak: «Baserritar» jantzia: ator zuria, gona beltza edo urdin iluna puntuduna, espartin beltzak eta lepoan zapia koadroduna. Soka dantzarako, gerritik zintzilik zapi zuri bat.

Bilakaera: Tradizioa erabat bizirik zegoelarik, kaleko arroparekin dantzatzen zen.

Música
Músicos: Maribel Makuso, Garbiñe Leiza, Josu Alzuri eta Mikel Petrirena
Instrumentos: Txistuak, danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución:

Dantza Luzearen musika Iturengo txistularia zen Migel Makusok mantendu zuen bizirik. Berak jotzen zuen eta bere alabari irakatsi zizkion melodiak.

Descripción histórica

Dantza Luzea Malerreka osoan dantzatu egin da. Antonio Goiak horrela azaltzen zuen:

más exacto era y es llamarlo «Mutil Dantza de Malderreka», pues este baile se ejecutaba y se baila en todos los lugares que comprenden los pueblos de las cuencas de los ríos Ezpelura o Galbalagarre y  Ezcurra, que confluyen en Santesteban [Zehatzagoa zen eta da «Malerrekako Mutil Dantza» deitzea. Izan ere, dantza hau Ezpelura edo Galbalagarre eta Ezkurra ibaien arroetako herri guztietan egiten eta dantzatzen zen, Donezteben elkartzen diren horietan]. (Antonio Goya, 1990, 387)

Orain Besta Berri egunean egiten bada ere, aspaldian bertze data garrantzitsuetan ere dantzatzen zen:

Se baila en la plaza o por las calles caminando en «fila india» con ocasión de las fiestas patronales, carnavales, despedidas de soltero... y en cuantas oportunidades la mocina se ponía a tono [...] Un amigo Labaindarra me indica que donde mejor se baila es en Ituren [Plazan dantzatzen da edo «ilara indiarrean» karriketan zehar, herriko jaiak, inauteriak, ezkondu aurreko despedidak... direla eta , eta gazteriak aukera ikusten zuen zuen guztietan[...] Lagun labaindar batek esan dit Iturenen dantzatzen dela hobekien] (Antonio Goya, 1990, 387).

Baina une batean galdu zen, utzi zitzaion dantzatzeari. Lekukoek oso oroitzapen garbia daukate herriko apez batek bere lehendabiziko meza egin eta gero dantzatu zela. Hori 1951ean izan zen eta seguruenik ordurako  ohitura oso ahulduta zegoen.

Bere 1987ko liburuan F. Arrarasek ere toki bat eskeini zien Iturengo Mutil dantza eta Soka dantzari. Biak ongi bereizita daude. Mutil dantzari buruz zera dio:

Al conjunto de dos bailes le llaman en Ituren Zortziko, pero en realidad se trata de una mutildantza con los ritos de saludo con la boina y del desearse “aunitz urtez”, por muchos años, y a continuación una Soka dantza en la que sí hay ritmos de zortziko [Bi dantza multzoari Iturenen zortzikoa deitzen diote, baina, egia erran, mutildantza bat da, txapelarekin agurtzeko errituak dituena eta "aunitz urtez" desiratzekoa duena eta, ondoren, Soka dantza bat, zortziko erritmoak dituena]. (Arraras, 1987, 110)

Soka dantzari buruz esaten zigun aurrekoen ondoren dantzatzen zela «batzuetan» (Arraras, 1987, 111). Arrarasek, behingoz, bere iturria aipatzen du. Bai dantzei buruzko informazioa, bai partiturak Aurelio Sagaseta Ariztegik eman zizkion.

Erran bezala, Dantza luzea XX. mendean zehar ahulduz joan zen erabat desagertu arte. Hala ere, bere ezagutza ez zen galdu eta Iturengo txistulariari Migel Makusori esker eta iturendar batzuen ekimenez,  XXI. mende hasieran berreskuratu zuen. Ordudanik urtero egiten da, baina jada ez dantza herrikoi gisa.

Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Iturengo Kultur Elkartearen barruan irakasten da.

Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos