IRUÑEKO SAN FERMIN ALDAPAKOAREN EZPATA DANTZA

IRUÑEKO SAN FERMIN ALDAPAKOAREN EZPATA DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Iruñeko Ezpata dantza
Descripción breve: <p>Iruñeko San Fermin Aldapakoaren Ezpata dantza dantza-multzo bat da eta egurrezko ezpata luzeekin egiten da, nahiz eta beren artean&nbsp; Bandera dantza eta sastakaiez dantzaturiko zortzikoa dauden. Ezpata dantzak, bere osotasunean, Arrotxapeako zubia –Arga ibaiko bazterretan- eta San Ferminen kapera lotzen duen dantza da. Bere barne egituran, dantzaz gain, pertsonaia ezberdinak daude: Kapitainak, Tropelako dantzariak, Zerbitzaria, Buruzagia eta Boboa.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Irailaren 25tik gertuen dagoen igandean: 11:30etan (Arrotxapean),12:15etan (San Fermin Aldapakoan); 13:15etan Udaletxe Plazan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Iruñeko Alde zaharrean zehar
Recorrido: Arrotxapeako zubia (Larruginen Zubia)-Sto Domingo-Udal plaza-Merkaderes-Mañueta-Maiatzaren 2a. Prozesioa: Maiatzaren 2a, Carmen, Aldapa, Mañueta, Mercaderes, Curia, Nabarreria, Carmen-Maiatzaren 2a. Hortik: Calceteros-Udaletxe plaza-Maiatzaren 2a
Descripción

San Fermin Aldapakoaren Ezpata Dantza Arrotxapea eta alde zaharra lotzen dituen zubian hasten da. Hor, Arrotxapeako aldean kokatzen dira dantzariak. Banderazainak, Iruñeko bandera eramaten duena, zubiaren erdian kokatzen da Iruñeko bandera dantzarazteko. Bukatzen duenean, Iruñe aldera joaten da eta ezpata dantzariak, lau lerroak lerro bakarrean loturik, zubiaren pretilaren albotik, hasten dira Iruñeruntz, korrika. Kontrako norabidean eta pretilaren ondoan dagoen espaloitik, banderazainak ere korrika egiten du, bandera horizontalki eta dantzarien buruen gainetik daramala. Horrela ezpata dantzariak banderaren azpitik pasatzen dira. Dantzariak ber tokira itzultzen dira eta Arrotxapeako aldean lau lerrotan jartzen dira, ezpatek lotuta eta Buruzagiari lotuta ere bai. Denak formazioan, hasten dute Iruñeko karriketara eramango dituen Biribilketa. Biribilketa hasteko dantzari guztiek batera Tropelaren zortziko izeneko dantza egiten dute. Jarraian,  aldapan gora egiten dute hiri barnerantz. Udaletxe plazara heldu baino lehen, Santo Domingo kalean lau Kapitainek Zortziko edo Billantzikoa dantzatzen dute Buruzagiarekin batera.
Ezpata dantzarien segizioa San Fermin Aldapakoaren elizaraino joaten da eta hor, San Ferminen irudia ateratzen dutelarik, Billantzikoa errepikatzen da sainduaren aurrean. Ondoren prozesioa hasten da, non ezpata dantzariek parte hartzen duten. Elizara bueltan, atearen aurrean ezpatekin osatutako arkuaren azpitik sartzen da saindua elizara berriz.
Elizatik Udal Plazara joaten dira. Plazan sartzeko Tropelaren zortziko egiten dute berriz eta Udaletxe plazaren beheko aldean kokatzen dira Ezpata dantza egiteko.
Behin Ezpata dantzaren dantza guztiak eginda, berriz ere Nabarreria aldera jotzen dute, auzoan Duguna dantza taldeak duen egotzaraino, hain zuzen. Han Buruzagiaren eta Zerbitzariaren arteko zortzikoa dantzatzen da eta, bukatzeko, Kaperaren atariaren aurrean dagoen plazatxoan Irradaka edo Soka dantza egiten dute.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Iruñeko san fermin aldapakoaren ezpata dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Iruñeko san fermin aldapakoaren ezpata dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Iruñeko san fermin aldapakoaren ezpata dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Tropeleko ezpata dantzariak: Alkandora eta galtza motz zuriak eta, hauen gainetik gonatxo zuria ere. Hanketan galtzerdi kalatu txuriak, zangoetan zintzarriak eta oinetan ezpartin zuriak txirikordatu gorriarekin. Lepoetatik zintzilik bi zinta gorri, bularraren eta sorbaldaren erdian gurutzatzen direnak. Hauek bere tokiari eusteko eta, bide batez, galtzak eta gonatxoa eusteko ere, gerriko gorri bat. Bularrean zintzilik, eskapularioa ere. Buruan, azkenik, ispiluz eta lore zuri-gorriekin apaindutako kaska gorria . Eskuetan egurrezko ezpata haundia.
Zerbitzaria: Tropeleko ezpata dantzarien jantzi bera darama
Banderazaina: Tropeleko ezpata dantzarien jantzi bera eta Iruñeko Bandera darama
Buruzagi eta Kapitainak: Tropeleko ezpata dantzarien jantzia daramate, baina ez dute zintzilikariorik bularrean eramaten. Honen ordez, zintzarriekin apaindutako petxera gorria eta honen beheko aldean atxikitutako bi eskapulario. Eskuetan, ezpata luzearen ordez, metalezko ezpata txikiak daramatzate (bana esku bakoitzean). Buruzagiak soilik «arrosa» izeneko figura egiterakoan eramaten ditu sastakaiak, Udaletxe Plazan egiten den Ezpata dantzan, alegia.
Boboak: Espartin txuriak gorriz txirikordatuak, galtzerdiak bat txuria eta bestea beltza. Zangoetan lotuta zintzarriak. Azpiko gona eta gona koloreduna. Jaka galoiez apainduta dago erronboak osatuz. Erronbo horien barnealdeak oihal urdinez eta gorriz egina dagoelarik. Gerrian larruzko gerriko bat joare txikiz apainduta. Buruan, azkenik, kapeltxo txikia, Iruñeko zaldikoena gogorarazten duena. Eskuan makil luzea darama eta bere puntatik, sokatxo luze batetik zintzilik, larruzko puxika bat darama.

Música
Músicos: Duguna Dantza Taldeko txistulariak eta atabalariak. Normalean musikari gonbidatuak izaten dira.
Instrumentos: Txistuak, danbolinak, atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Duguna Dantza Taldeko Txistulariak
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

2006-2007 urteetan Dugunako Iruñeko dantza taldearen barruan taldearen eginkizunei buruzko hausnarketa egin zen eta Euskal Herriko beste hainbat tokitan eta taldeek egiten ari zirenaren antzera, Iruñerako dantza berri bat sortzea erabaki zuten. Hori izan zen Duguna dantza taldearen abiapuntua.
Dantza sortzeko Ikerfolk, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jesús Larrea eta Fernando Ariztizabalekin ideia partekatu eta haiekin elkarlanean hasi ziren dantza montatzen. Euskal Herrian eta atzerrian egiten diren beste ezpata dantzen eredua oinarrian izanik, nafar ezaugarriak erantsi zaizkio jantzietan, urratsetan, koreografietan, doinuetan... Oinarri hauekin, 2008an hasi zen ezpata dantza montatzen eta 2009an plazan atera zen lehengo aldiz.
Hasierako dantza multzoari, 2011an beste dantza bat gehitu zitzaion: Irradaka izenekoa (Duguna, 2011). Hau ere Donostiako Argia Dantza Taldearekin izandako elkarlanean du oinarria.

Participantes-dantzaris:

Ezpata dantzariak Duguna taldeko dantzariak izaten dira.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Duguna Dantza Taldearen barruan egiten da transmisioa eta, horretarako, talde horren kide izan behar da.

,

Talde barruan dantza erakusteko entsegu bereziak egiten dira.

Procedencia de la información: Karlos Irujo-Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos