IPURDI DANTZAK
Ficha técnica
Cuándo
Dónde
Descripción
Aurkitu dugun lehenengo deskripzioa eta partitura Aita Donostiari zor diogu. Berak 1919. urtean jaso zuen Amaiurren eta 1930 argitaratu ohar batekin:
On accroche à l’épaule d’un danseur un papier assez long, de façon qu’il touche la ceinture. Ce danseur se tient accroupi et marche ainsi, dansant et faisant des tours. Les autres danseurs doivent faire brûler le papier. Opération difficile à cause des mouvements du danseur porte-papier [Dantzari baten sorbaldan paper luze bat zintzilikatzen da, gerrikoa ukitzeko modukoa. Dantzari hori kokoriko jarri eta horrela ibiltzen da, dantzan eta bueltaka. Beste dantzariek papera erre behar dute. Operazio zaila da, paper-eramaile dantzariaren mugimenduengatik] (Donostia, 1930, 6)
Ondoren egin diren deskripzioak antzeratsuak dira. Doinuan, hala ere, ezberdintasunak aurkitzen ditugu baina beti biribilketa baten erritmoan.
Koreografia berak, baina aldatuz zintzilik dagoen papera lasto edo belar sorta batez, Bizkar dantza du izena. Seguruenik dantza bera da eta erre behar den gauzakia alda daiteke. Alda daitekeena ere, doinua da. Gauza bera gertatzen da Zozuarena eta Xoriarena mutil dantzekin. Bi kasuetan, koreografia bera daukate, doinua aldatzen delarik.
Documentación asociada
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, II. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana».
Donostia, J.A. (1930). Ipurdi dantza. Gure Herria, 6zk. Ustaritz: Association Gure-Herria.
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
Fernandez de Larrinoa, K. (2006). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. Donostia: IZ Estudioa.
Galería de videos
Indumentaria
Música