IGANTZIKO MAKIL DANTZAK

IGANTZIKO MAKIL DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:
Dantza berriak eta mistoak dira. Bandera Arbola egin ondoren, dantzariak plazatik ateratzen dira geroxeago berriz sartzeko, orain Makil dantzak dantzatzeko. Hiru dira egiten dituzten makil dantzak:

Sartzearena

Izarrarena

Gurutzearena

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: IX-29, meza nagusiaren ondoren (g.g.b. 12’30etan)
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Igantziko udaletxearen ondoan
Recorrido: Sin datos
Descripción

Bandera Arbola bukatzen delarik, dantzariak plazatik ateratzen dira eta bi lerrotan jartzen dira berriz ere plazan dantzatzen sartzeko. Bi talde misto osatzen dituzte eta bakoitza plazatik izkin batetik sartzen da plazan. Behin bere plazako tokian jarrita, makil dantzak hasten dira, bata bestean atzetik. Bukatzen dutelarik, sartzeko erabili diren musika eta koreografiarekin ateratzen dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Igantziko makil dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Igantziko makil dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Igantziko makil dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zintaz eta kaxkabilez apainduta. Mutilak bi lerrotan banatzen dira eta lerro bakoitzeko zetazko zintak kolore batekoak dira: urdinak eskuinaldeko dantzarienak eta gorriak ezkerraldekoak. Besoetan zinta gorri mehe bat.

Osagarri gisa, zinta zuri eta bertze kolore batez apaindutako makila.

Aitzineskuak, zapel gorriaren ordez, zapel txuria darama eta bularraldea zeharkatzen duten zintak, bat kolore gorrikoa da eta bertzea urdina.

Neskak: Brusa eta gona zuria. Gonaren beheko ertzan josita hegal plisatu bat. Gonak, plisatuaren gainetik koloreko zinta bat darama eta azken honen erdian bertze bat, hau zuria eta txikiagoa. Zinta zabal horren kolorea neskak, mutilen antzera, lepoetatik zintzilik daramatzan bietako baten kolore bera dauka.

Erran bezala, bularraldea bi zintek zeharkatzen dute aldaken parean lotzeko.Gainetik doanaren kolorea gonaren apaintzen duenarena da. Bertzea eramailearen nahiaren araberakoa. Ilea bilduta daramate. Oinetan espartin zuriak. Kalejirak dantzatzeko kriskitinak erabiltzen dituzte.

Garapena: Hauxe da Amadeo Arretxek 2017an eman zuen deskribapena:

EZPATA-DANTZARIAK:

Argazki zaharrek eta Mª Paz Trantxek lagundurik berreskuratu genuen janzkera. Beheko zatiari dagokionez, argazkietan galtza luzeak agertzen diren arren, Igantzin, galtzoiak erabiltzen dira galtzerdi zuriekin, oinarrizko janzkera horrela zelako. Horrez gain, aztaletan txintxarridun polainak eta espartzin zuri-gorriak janzten dira. Goiko zatia harizko atorra zuriz, bularrean gurutzaturiko zinta urdin edo gorriz eta gerriko paxa gorriz osatuta dago eta buruan boneta gorria jartzen dute. Hala ere, aintzineskuak bularrean bi koloreetako zintak eta txintxarridun boneta zuria erabiltzen ditu.

NESKEN JANZKERA:

Neskek herriko dantza taldearen janzkera erabiltzen dute: atorra zuria, koloretako korpinoa eta kolore bakarreko edo marradun gona. Horrez gain, guztiek gonazpikoa, pololoak, media beltzak eta espartzin zuriak izaten dituzte.

Aintzina, Dantza Luzian bakarrik parte hartzen zutenez, Lesakan bezala, bi marra gorridun gona zuria eta korpino gorriarekin janzten ziren edo Igandeetan erabiltzen zen janzkera zibilarekin

Aspaldin polainak, espartinak eta makilak Herriko Etxean gordetzen ziren. XX. mendeko argazkietan ikus daitekeenez bertze tankerakoak dira jantziak. Lesakakoak oroitarazten dute. Garai hartan praka luzeak zeramatzaten eta polainak, Lesakakoen antzera, josita zeuden galtzen beheko aldean. Sorbaldetatik zintzilik lau zinta zeuden, sorbalda bakoitzetik bi kolore ezberdinetakoak. Lepoan, zapi bat. Txapelak ez zeuden apainduta. Makilek, Lesakakoen antzera hauek ere, bi helduleku zuten, apaindu gabeak.

Berreskuratu zenetik ere aldaketak izan dira janzkeran. Izan dira urteak zeinetan mutilen belarraldea soilik zinta batek gurutzatzen zuela, eskuineko sorbaldatik zintzilik kolore batekoek eta bertzetik kolore bertzekoek.

Nesken jantzia, bere aldetik, aldaketa nabariagoak izan ditu. Kolore bakarreko gona zeramaten (gorria, urdina, morea…), brusa zuria eta gerrutzea (hau ere koloretakoa). Galtzerdi beltzak eta ezpartin zuriak.

Música
Músicos: Igantziko Txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea eta eskusoinua
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Hauxe da igantziko Makil dantzei buruz bere sortzaileak, Amadeo Arretxek erraten duena:

Makil dantzak Igantzin ez ziren egiten, dantza berriak dira. Berako Makil dantzak oinarri hartuta bi makil dantza sortu ziren goizeko dantza emanaldia osatzeko asmoz. Hasiera batean, mutilek bakarrik dantzatzen zuten arren, gaur egun, neskek ere parte hartzen dute.

Beraz, Igantziko Makil dantzak Ezpata dantzako dantzak sortu ondoren sortu ziren. Makil dantzen tradizioa Beran mantendu da Bortzirietan. Berako Makil dantzekin gertatzen den kontrara, Igantzin makil dantzak dantzatuak dira, eta ez ibiliak.

Participantes-dantzaris:

16 ezpata dantzari eta aitzineskua

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Dantzak Igantziko gazteek sortzen duten dantzan taldean irakasten dira. Entseguak uda hasieran hasten dira.

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos