IGANTZIKO BANDERA ARBOLA

IGANTZIKO BANDERA ARBOLA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Bandera dantza
Descripción breve: <p>Igantziko Bandera Arbola dantza Bestaberri egunean eta herriko festaren egun nagusian (irailaren 29an, San Migel egunean) dantzatzen da. Bandera, herriaren ikur, agintarien aurrean dantzatzen du banderariak bere alboetatik eta bere gainetik mugituz, edo Bestaberrin kaleetan jartzen diren aldareen aitzinean.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Irailaren 29, eguerdiko 12ak aldera
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Recorrido: Karrika Nagusia, Latsaga karrika, Karrika Nagusia
Descripción

Bandera Arbola San Migel egunean, ekainaren 29an, mezaren ondoren, plazan dantzatzen da. Bestaberri egunean prozesioaren barnean dantzatzen da, herrian jartzen diren aldareen aitzinean. Bandera dantzatzeko errituala hura Udaletxeko balkoitik jeistearekin hasten da. Txistulariek jotzen dute horretarako doinu bat eta goiko balkoitik bi zinegotzik jeisten dute bandera udaletxearen aurrealdetik. Behean, bandera dantzatu behar duena itxoiten ari da eta hartzen du bandera. Dantzariak bitartean, taldean formaturik itxoiten ari dira ere bai, eta udala banderaren atzean prest dagoenean mezara joateko, dantza bat egiten dute bandera eta agintariak mezetara lagundu aitzin. Elizaren atarian bi lerrotan kokatzen dira eta jendea haien artetik pasatzen da. Azkenik dantzariak elizara sartzen dira dantzatzen erdiko pasabidetik aldarearen parera iritsi arte. Dantza bukatuta elizatik ateratzen dira.

Meza bukatzen delarik, dantzariak berriz bi lerrotan itxoiten dute. Banderaria eta agintariak plazan kokaturik daudenean, dantzariak sartzen dira plazan 5. kalejirarekin eta haien aurrean dantzatzen dute. Ondoren makil-gurutze bat egiten dute plazan Bandera dantzaren tokia zedarritzeko. Orduan hasten da Bandera Arbola. Honek bi zati ditu. Lehendabizikoan banderaria plazatxoaren erdira ateratzen da eta agur egiten du lau aldeetara. Bigarren zatia hasten da orduan: banderaren dantza. Banderariak, eskuin-ezker dantzatzen du bandera, bere buruaren gainetik baina lurretik hurbil eta hau ukitu gabe. 

Bandera dantzaren ondoren Igantziko gainontzeko dantzak dantzatzen dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Igantziko bandera arbola.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Igantziko bandera arbola.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Igantziko bandera arbola.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Banderaria: beltzez doa, gerriko gorri batekin. Lepoan, zapi berdea.

Dantzariak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zintaz eta kaxkabilez apainduta. Mutilak bi lerrotan banatzen dira eta lerro bakoitzeko zetazko zintak kolore batekoak dira: urdinak eskuinaldeko dantzarienak eta gorriak ezkerraldekoak. Besoetan zinta gorri ala urdin mehe bat.

Osagarri gisa, zinta zuri eta bertze kolore batez (urdina ala gorria) apaindutako makila.

Kapitainak, zapel gorriaren ordez, zapel txuria darama eta bularraldea zeharkatzen duten zintak, bat kolore gorrikoa da eta bertzea urdina.

Música
Músicos: Igantziko Txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea eta eskusoinua
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Bandera balkoitik jautsi ondoren, dantzariek Ikurriñari Agurra dantza egiten dute bere aurrean. Dantza hau Igantziko dantzak berreskuratu zirenetik egiten da.

Participantes-dantzaris:

Ezpata dantzariak eta Banderaria

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo
Diagnóstico: Sin datos