GARDEKO TTUN-TTUNA

GARDEKO TTUN-TTUNA
Ficha técnica
Otras denominaciones: TXUN-TXUN, THUN THUN
Descripción breve: <p>Ttun-ttuna bikoteka eta biribil irekian egiten den dantza mistoa da. Dantzariek Gardeko udaletxearen aurrean dagoen plazatxon egiten dute dantza herriko xeien lehenbiziko egunean eta herriko jantzi tradizionala janzten dutelarik.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren hirugarren asteburuan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Udaletxe Plazan
Recorrido: Sin datos
Descripción

Abuztuko festen lehendabiziko egunean, jantzi tradizionalarekin jantzitako dantzariek udala laguntzen dute mezarako bidean. Meza egin eta gero, Udaletxe Plazan Bandera dantza eta Ttun-ttuna dantzatzen dira. Ondoren Ttun-ttuneko dantzariak sartzen dira plazan dantzaren lehendabiziko mugimenduak dantzatzen dutelarik. Ttun-ttunak bi zati ditu eta dantzariek bien arteko etena baliatzen dute bikoteak zapi baten bidez lotzeko. Lehendabiziko zati hori (Uztarrozeko ttun-ttunari dagokiona) plazaren inguruan dantzatzen da eta bigarren zatia (Izabakoa) bi ilaratan jarrita egiten dute.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Araolaza, Oier (2011): Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen. Dantzan.eus. Jasota: 2011/06/16. https://dantzan.eus/albisteak/erronkariko-ttun-ttunaren-historia-osatzen

Arraras, Francisco (1983): Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Institución Príncipe de Viana.

Hualde, Fernando (2019): Indumentaria roncalesa. Lamiñarra

Otermin, Marisol (1979): Folklore roncalés. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Nº33, p. 435-470. Eskuragarria: http://www.culturanavarra.es/uploads/files/02_CEEN33_0435-0470.pdf

Galería de videos
Gardeko ttun-ttuna.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Gardeko ttun-ttuna.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Gardeko ttun-ttuna.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Bere momentuan Argia Dantza Taldeak ikertutako jantzia da. Jantziak egiteko eredua Gardeko Surio etxeko Urzainki ahizpek utzitako arropa izan zen.

Errokariko janzkerari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus Otermin (1979, 442-451) eta Hualde (2019).

Jantzi guztiak udalarenak dira eta zazpi bikoteendako dira. Gehiago behar izanez gero, Erronkari Ibaxako Juntetxean gordetzen direnak erabiliko ziren.

Música
Músicos: Leire Sanz (Akordeoia), Fernando Aznarez (Bandurria), Maite Mauleon (Bibolina)
Instrumentos: Akordeoia, Bibolina, Bandurria
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución:

Gardeko Ttun-ttuna Donostiako Argia Dantza Taldeak egin zuenaren berdina da. Arlo musikalean ere. Gardeko kasuan, hala ere, ezberdina da instrumentazioa. Hemen akordeoia, bandurria eta bibolina dira erabiltzen direnak.

Descripción histórica

Ttun-ttuna Erronkariko Ibaxako herri guztietan egiten zen dantza da, eta, zenbait urtez dantzatzeari utzi ondoren, hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen berreskuratzen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankoze (Otermin, 1979, 451) herrietan zeuden.

Galdu ondoren, ttun-ttuna berriz dantzatu zen Garden 1983an, Argia talde donostiarraren eskutik, musika eta dantza biltzen zituen jaialdi batean. Argia-k 1971n «Erronkariko Ttun-ttun» izeneko dantza aurkeztu zuen, Uztarroz eta Izabako ttun-ttunak bata bestearen ondoren dantzatzen direlarik, dantza bakarra bailitzan. Aurreko urteetan J.A. Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Lizartza, Argiako partaideak biak, Erronkaribar aldean ibili ziren ttun-ttunak ikertzen. Haien berri jaso zuten Uztarrozen (Sastre etxeko Ricarda Perez eta Leonides Mayorengandik) eta Izaban  (Justa Labairurengandik). Aurretik Maxi Aramburuk egin zuen gisan, bi ttun-ttun horiek batean lotu eta eskenatokira eraman zuten aipatu datan. 

2000. urtean, Josema Mendiolak, Garden ttun-ttuna berreskuratu nahian, Añorgako bere taldea Gardera eraman zuen Ttun-ttuna dantza dezan. Hurrengo urtean Gardeko Ttun-ttuna berreskuratzen hasi zen. Josema Mendiola Donostiako Argia taldeko dantzaria izan zen eta talde horretako dantzaria zen bitartean Añorgako Arkaitz taldeko dantza maisuaren lana ere egin zuen. Argia-n ikasi zuen ttun-ttuna, Añorgan lehendabizi eta gero Garden ere irakatsi zuen.

Garden lekukotasunik jaso ez den arren, Fco. Arrarasek (1983, 56-58) «Gardeko Thun thuna» deskribatzen du. Bere lanetan ohikoa den gisan, Arrarasek ez du iturririk aipatzen, beraz, datuak kontuz hartuko dira. Deskribapenen sinesgarritasuna kolokan jartzekoa da. Ingurutxo baten aurrean gaudela deritzo eta, beste ttun-ttunetan (Izaba eta Uztarroz) egiten duen gisan, hiru zati identifikatzen ditu: Soka dantza, Pañuelo dantza eta Inguru dantza. Orrialdetan ematen dituen deskribapenak geroago ematen dituen partiturekin (165-167 o.) alderatuz gero, ohartzen gara ez datozela bat. Berak aipatzen duen soka dantza beste inork ez du jaso; Pañuelo dantzarako ematen dituen  urratsak eta dantzaren deskribapen orokorra ere ez dator bat melodiarekin. Soilik Inguru dantzaren deskribapena dator bat melodiarekin.

Participantes-dantzaris:
Zazpi-zortzi bikote
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Dantzarien taldean. Oier Mendiola da irakasle lanetan aritzen dena.

Procedencia de la información: Karlos Irujo-Ortzadar, Josema Mendiola, Iñaki Azketa
Diagnóstico: Sin datos