ETXARRIKO ALKI DANTZA

ETXARRIKO ALKI DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sille dantza, Axuri beltxa
Descripción breve: <p>Jadanik dantzatzen ez den dantza.</p> <p>Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.</p> <p><strong>Ikusi Iribasko Silla dantza</strong></p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Ez da jadanik egiten
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

Jadanik dantzatzen ez den dantza. Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru alkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe. Dantza hau txistuaren soinuarekin egiten zen txistularirik bazegoen; “Danbolinterorik ez bazen, “ezpainetakoa” edo aho-soinua jotzen zekien norbaitek joko zuen, eta soinularirik ez zegoenean, aulki-dantzarako musika denen artean kantatuz ematen zuten” (Beltran, 2016, 50)

Dantza honek bi zati ditu jarraian egiten direnak. Lehendabiziko zatian dantzari bakoitzak dagokion aulkiaren parean jartzen da (bere ezkerrean duela).  Musikarekin batera dantzariek inguratzen dituzte aulkiak aulki-multzoari buelta erdia emanez. Melodiaren errepikapenarekin hasierako postura hurbiltzen dira berriz. Zati honi Beltranek “dantza” deitzen dio (Beltran, 2016, 13). Behin “dantza” bukatuta, “jokoa” hasten da: dantzariak aulkien artean birak emanez egiten da. Bigarren zati honetan lasai eta motelki hasten da, baina musika gero eta azkarrago jotzen da. Horrek ongi egitea zailtzen du. “Jokoaren” dinamika hauxe da: hiru dantzariak lehendabizikoari segituz doaz. Hori aulkien artean mugitzen da melodiaren erritmoan, eskuinean edo ezkerretan utziz, “zortziak” eginez. Azken postuan dagoen dantzaria erdiko aulkira heltzen denean, buelta osoa eman behar dio, lehendabiziko postuan jartzeko eta zetozen kontrako norabidean ateraz. Dantzariek beraien arteko distantziak mantendu behar dituzte. Batak beste bat harrapatzen badu, sorbaldan bizkarreko bat emateko eskubidea du.

Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Arrarás Soto, Francisco (1987): Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, I. Colección Breve Ilustrada, nº 7, p. 114. Institución "Príncipe de Viana". Gobierno de Navarra. Pamplona.

Azkue, Resurrección Mª de (1990-3ª edición): Cancionero Popular Vasco. Partitura nº 331, p. 426. Euskaltzaindia, Bilbao

Beltran Argiñena, Juan Mari (2016): "Larraungo herri-dantzak. Larraungo herrietan XX. mende hasieratik erdialdera arte egiten ziren dantzak". Soinuenea Fundazioa, Oiartzun.

Donostia, Aita (1994): Cancionero Vasco. En Obras Completas del P. Donostia, Vol. IX (Danzas), partitura nº1564, p. 2117. Eusko Ikaskuntza. Donostia.

Galería de videos
Etxarriko alki dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Etxarriko alki dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Etxarriko alki dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Txistularia (ala aho-soinularia, ala kantatua)
Instrumentos: Txistua, aho-soinua
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Juan Mari Beltran (txistu y danbolina), Ander Barrenetxea (atabal) eta Errege Belda (acordeón)
Evolución:

Dantza hau txistuaren soinuarekin egiten zen txistularirik bazegoen; “Danbolinterorik ez bazen, “ezpainetakoa” edo aho-soinua jotzen zekien norbaitek joko zuen, eta soinularirik ez zegoenean, aulki-dantzarako musika denen artean kantatuz ematen zuten” (Beltran, 2016, 50).

Etxarriko Alki dantza Aita Donostiak eta Patxi Arrarasek ere jaso zuten. Ñabardunak ñabardura, melodia bereko partiturak dira.

 

Descripción histórica

Dantza-joku hau  aurreko mendearen laugarren hamarkadan galtzen da baina bere oroitzapena oso garbia da zazpigarrenean eta zortzigarrenean ere.

Participantes-dantzaris:

Dantzariak hiru izaten dira. Jende nahikorik baldin badago hirunako bi hilera jar daitezke ere bai. Ohikoa zen aulkietan norbait eserita egotea, batez ere aulkiak iraul ez zitezen.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo, Mikel Lasarte - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos