ERRONKARI IBAXAKO TTUN-TTUNAK

ERRONKARI IBAXAKO TTUN-TTUNAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:
Ttun-ttuna bikoteka eta biribil irekian egiten den dantza mistoa da. Partaideak bikoteka jartzen dira erlojuaren orratzen kontrako norabidean dantzatzeko. Hainbat zatik eta melodia ezberdinek osatzen dute dantza. Tokiaren arabera Erronkiko jantzi tradizionalarekin egiten da dantza.

Gaur egun Erronkariko Ibaxan dantzatzen diren Ttun-ttunak honako hauek dira:

Izabako Ttun-Ttuna

Uztarrozeko Ttun-Ttuna

Gardeko Ttun-Ttuna

Erronkariko Ttun-ttuna

Erronkariko Ibaxako Ttun-ttunak XIX-XX mendeen bueltan hasi ziren galtzen, prozesua 1920 inguruan Uztarrozen amaituz. Aurreko mendeko 30etako hamarkadatik aurrera, berreskuratze-prozesua hasi zen Uztarrozeko (desagertzen azkena) eta Izabako Ttun-ttunak lehenak izan zirelarik. Garai hartako testigantza haiengatik dakigu bikotekako dantzak zirela, biribilean dantzatzen zirenak, bikote batzuk besteen atzetik jarrita. Ez dakiguna da aurretik aberastasun koreografiko handiagoa izan zuten.

Ttun-ttuna Erronkari Ibaxako herri guztietan dantzatu zen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankozen (Otermin, 1979, 451) zeuden. Galdu zen azken Ttun-ttuna Uztarrozekoa izan zen eta hau 1920 baino lehen gertatu zen (Otermin, 1979, 451). Desagertzeko arrazoietako bat orkestinak sartzea izan zen:

En Uztárroz sin ir más lejos, un vecino nos comentaba que junto con otros mozos se cansó de bailar «aquello» y dejaron de hacerlo, pues preferían la música de orquestinas [Uztarrozen, urrutira joan gabe, bizilagun batek esan zigun beste mutil batzuekin batera "hura" dantzatzeaz nekatu zela eta utzi egin ziotela, orkestinen musika nahiago baitzuten] (Otermin, 1979, 451).

Badirudi Ttun-ttun berreskuratzeko prozesua II. Errepublikaren garaian hasi zela (1931-1939) (Hualde, 2011, 42). Joan den mendeko laugarren hamarkadan Oberena Dantza Taldea (Aranburu, 2021) izan zen Teodoro Marcoren eskutik Uztarrozeko Ttun-ttuna ikasi zuena. 1942an herri bereko plazan aurkeztu zen herriko zazpi nesken laguntzarekin (Ídem). Hurrengo saiakera Izaban izan zen, Estornes Lasa anaien eskutik, 50etako hamarkadan. 1956an Gaizka Barandiaranek Uztarrozeko Ttun-ttun-ari buruzko lana argitaratu zuen (Barandiaran, 1956). Litekeena da lotura egotea urte horietan Barandiaranek Uztarroze berreskuratu zuenaren eta Estornes Lasarenaren artean. Nolanahi ere, bai Oberenak eta bai Barandiaranek Uztarrozeko Ttun-ttuna izan zuten ikerketaren ardatz, Izabakoa bazterrean utziz (agian ez dute horren berririk), Estornes Lasa anaiek arreta berezia eskaintzen diotena. 1978an, Urzainkin ospatu zen Erronkariko Ibaxaren II. Egunean dantzatu zutela egiaztatu da. Ondoren ez da dantzatzen. 1979an, Marisol Oterminek (1979) ikerketa lan batean bildu zituen Izaba eta Uztarrozeko Ttun-ttuneen deskribapenak, argitalpenaren aurreko urtean ikertu zirenak. Berreskuratzeko saiakerak hurrengo hamarkadetan gertatzen dira. Izaba da horretan herririk setatsuena: 80etako hamarkadan berriro berreskuratu zen (Hualde, 2011, 43), baina dantzatzeari utzi zioten. Berriz ere 90etako hamarkadaren amaieran ikusiko dugu, harik eta 2005ean, Kurruskla Elkartearen eskutik, behin betiko berreskuratu zen arte  (Hualde, 2011, 34). Lehenago Gardek berreskuratu zuen (2003) eta urte berean Erronkarik (2005). Uztarrozek 2004an berreskuratu zuen baina urte berean utzi zion dantzatzeari (Hualde, 2011, 44).

Oraindik orain, Ttun ttun dantza Erronkari Ibaxan mantentzen da eta ez bakarrik berreskuratu duten herrietako jai tradizionalak direla eta. Beste ospakizun batzuetan ere, Uskara Egunean edo Almadia Egunean, besteak beste, dantza egiten da.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Sin datos
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Aranburu, Mikel (2021): Ttun-ttun. En Auñamendi Eusko Entziklopedia. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/ttun-ttun/ar-132379/

Araolaza, Oier (2011): Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen. Dantzan.eus. Jasota: 2011/06/16. https://dantzan.eus/albisteak/erronkariko-ttun-ttunaren-historia-osatzen

Hualde, Fernando (2011): El baile del ttun-ttun en Isaba. En Boletín de la Cofradía de los Danzantes de San Lorenzo, nº 1, p. 32-48. Eskuragarria: http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html

Otermin, Marisol (1979): Folklore roncalés. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Nº33, p. 435-470.

Galería de videos
Erronkari ibaxako ttun-ttunak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Erronkari ibaxako ttun-ttunak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Erronkari ibaxako ttun-ttunak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Sin datos
Instrumentos: Sin datos
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Sin datos
Diagnóstico: Sin datos