ERRIBERRIKO JOTA DE LOS TOROS

ERRIBERRIKO JOTA DE LOS TOROS
Ficha técnica
Otras denominaciones: JOTA DE LA NOVIA FEA, JOTA DE LOS TOROS DE ZARAGOZA
Descripción breve: <p>Erriberriko zaindariaren festetan plazan zirkulutan egiten den jota da. Erraldoiekin ere egiten da, edo/eta erraldoiak bakarrik.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Irailaren 13-19
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Carlos III el Noble Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Jota de los toros (Zezenketaren jota) delakoa musika dagoen edozein alditan dantza daiteke, dela bandarena, dela gaitarena, dela txistuena ere. Jota Erriberriko jaietan, 21: 00etan gaita musikarekin programatzen den dantzaldian dantzatzen ohi da. Jota zirkuluan dantzatzen da, parte hartze librearekin. Hiru pauso ditu, eta horietako bat kopla da, korroan dantzatzen dena, bikoterik gabe.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza. p. 364

Molina, J. M. (2014). Toques y música en los festejos taurinos del coso de la Misericordia. La plaza de toros de Zaragoza desde su construcción en 1764-1765 hasta su reforma en 1916-1918. El Coso De La Misericordia De Zaragoza (1764-2014), pp. 247-265.

Galería de videos
Erriberriko jota de los toros.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Erriberriko jota de los toros.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Erriberriko jota de los toros.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Kaleko, festetako jantziak. Nahieran.

Música
Músicos: Lizarrako Gaiteroak. Erriberriko Banda
Instrumentos: Gaitak eta atabala / Musika bandaren tresnak
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Lizarrako Gaiteroak
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

1906an, Ramón Borobia banda zuzendariak Zaragozako zezenketetan azken zezena atera aurretik jotzen zen jota bat moldatu zuen musika bandarako. Moldatu edo ex novo konposatu, ez baitago garbi (González, 2014, 260). Ohitura 1881ean dokumentatuta dago, nahiz eta lehenagokoa izan daitekeen (Ídem, 259).

Zezenketa jota batekin amaitzeko ohitura ere izan da Iruñean, non, gaur egun, La Pamplonesak jotzen duen azken pieza jota bat izaten jarraitzen duen. Antzina, mutilek plazan dantzatzen zuten.

Ez dakigu Erriberrin nondik etorri den eta noiztik jo eta dantzatu izan den jota bat zezenketaren amaieran edo zezenketa edo bigantxen giroan. Baliteke Aragoitik etortzea. Izan ere, Zaragozako Zezen Plazako ohitura Aragoiko beste Plaza batzuetara hedatu zen eta litekeena da Nafarroara pasatzea (eta baita ere Errioxara, Bizkaiara…). Musika Erriberrikoa ez bada, koreografia, aldiz, bai. Hala ere, jota dantzatzeari XX. mendeko 30eko hamarkadan utzi zitzaion. 1987. urtean Erriberriko Txibiri dantza taldeak landa-lana egin zuen jota hura berreskuratzeko. Urte horretan bertan, abuztuaren 26an, Kolerako Ama Birjinaren eguna zela eta, Jota de los toros edo «emaztegai itsusiaren jota» (Erriberrin ere izen horrekin ezagutzen da), berriz dantzatu zuten herrian.

Emaztegai itsusiaren Jota izenak kantatzeko erabili daitekeen letrari egiten dio erreferentzia.

Participantes-dantzaris:

Parte hartze librea da

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Plazan ikasten da. Txibiri dantza taldearen barruan ere ikas daiteke.

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos