Doneztebeko Mutil dantza
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Sin datos
Descripción breve:

Oraindik mutilek soilik egiten duten dantza da. Bere barnean bi edo hiru atal ezberdinak ditu (idazleen arabera), baina dantzaren berriak ditugunetik ez dira dantza bereizi gisa ezagutu.

Dantzariak plazan sartzen dira errenkada batean ibiltzen eta txapela eskuineko eskuan dutela. Horrekin jendea agurtzen dute Aunitz urtez! erraten. Plazari buelta bat eman diotenean Mutil dantza hasten da. Dantzariek, lehendabizikotik hasita, bere atzean dagoenari agur egiten dio txapelarekin, zeinak aurrekoaren agurra bere txapelarekin jasotzen duen. Agurrak bukatu eta gero lehendabiziko dantzariak dantzatzen du soilik eta, eskuarekin egiten duen seinal bati segituz, gainontzekoak hasten dira dantzan.

Erran bezala, dantzari «Mutil dantza» deitzen diote. Francisco Erasok (1990, 16) ez du barneko bi atal horiek bereizten izen baten bidez. Berarentzat dantzak bi atal ditu: dantzagarria eta dantzagarria ez dena. Hasmentakoa azken hau litzateke eta bere partituretan «Preludio» izenarekin dator. Dantzagarria dena Mutil dantza da.

Francisco Arrarasek (1984, 114), aldiz, bai ematen diela izena atalei. Ibiltzen eta ikuslegoari agurtuz egiten den atala «Soka dantza» litzateke bere hitzetan. Arrarasek bertze atal bat izendatzen du: «Aunitz urtez» izenekoa (Ibidem). Izen hau argitaratzen duen partituran dago eta dantzariek elkarren artean agur egiten dioten zatiari dagokio. Erasok ez dio, azken zati honi, izenik ematen eta argitalpenean «Preludioren» barnean kokatzen du. Izan ere, ez da dantzatzen.

Azkenik, Mutil dantza letorke. Musikalki Malerreka eta Bortzirietako dantzen soinuekin du harremana. Koreografikoki, Baztango eta Lanzko zortzikoarekin eta Malerrekako zortziko edo Dantza luzeekin.

Pueblo:
Doneztebeko Mutil dantza
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Sin datos
Periodicidad:
Sin datos
Dónde
Lugar:
Sin datos
Recorrido:
Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes:
Sin datos
Bibliografía:
Ikus «DONEZTEBEKO TRAPATAN»
Galería de videos
Doneztebeko mutil dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Doneztebeko mutil dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Doneztebeko mutil dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos:
Sin datos
Instrumentos:
Sin datos
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris:
Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Sin datos
Procedencia de la información:
Sin datos
Diagnóstico:
Sin datos