DEIKAZTELUKO PASTORELA

DEIKAZTELUKO PASTORELA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p><strong>Gaboneko Oilar-mezaren ondoren, artzainak elizan sartzen dira eta hor daudenak dantzak ikustera gonbidatu eta gero, honako dantza hauek dantzatzen dituzte: Bolerak eta Itzurun. Ondoren, Elizaren barruan dantzatzearen debekuari buruzko antzezpen bat egiten da eta bukatzen denean, parrokiako koruak “Ro, mi niño, ro” gabon-kanta abesten du. Bukatzeko, artzainek Bolerak dantzatzen dute eta horrekin elizatik ateratzen dira.</strong></p> <p><strong>&nbsp;</strong></p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abenduaren 24. Arratsaldeko 19'30etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: San Emeterio eta San Zeledonio Parrokia
Recorrido: Sin datos
Descripción

Arratsaldeko 7’30etan egiten da Deikaztelun Oilar-meza. Hori bukatuta, artzainetako bi elizan sartzen dira ate nagusitik artzainen segizioaren aitzindari eta aldarera hurbilduz, elizan daudeneigonbitea luzatzen diete artzainek eginen dituzten dantzak ikusteko. Artzainak bi aitzindari hauen atzetik sartzen dira elizan Bolerak dantzatuz pasabide nagusian. Segidan Itzurun dantzatzen dute. Gero, antzesleek duela 100 urte elizen barruan dantza egiteko debekuaren gaineko antzespen txiki bat egiten dute; eta bukatzeko, parrokiako koruak “Ro, mi niño, ro” gabon-kanta kantatzen du. Kanta bukatzen dutelarik artzainak elizatik ateratzen dira Bolerak dantzatuz.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Arrarás Soto, Francisco (1971): Danzas de Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Año III, nº 8, 1971, pp. 174. Institución “Príncipe de Viana”, DFN, Pamplona.

Cebamanos Conde, Joaquín(2005): El dance de Tauste. Historia y evolución. Ed. Fundación Bartibás Herrero.

Cebamanos Conde, Joaquín(2012): El dance de Tauste y los dulzaineros de Estella en las fiestas del Pilar de Zaragoza de 1887. Ed. Joaquín Cebamanos, Zaragoza.

Gaiteros de Pamplona (1976): Aportaciones para un repertorio de música de gaita navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº22, 1976, p. 168. Institución “Príncipe de Viana”. D.F.N., Pamplona

Iribarren, José María (1946): De Pascuas a Ramos. Ed. Gómez, Pamplona.

Jimeno Jurío, José María (1998): Calendario Festivo. Invierno. Colección Panorama, nº 10. Gobierno de Navarra, Pamplona

Galería de videos
Deikazteluko pastorela.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Deikazteluko pastorela.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Deikazteluko pastorela.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Koadrodun atorra kotoitua; “Bergarako urdin” koloreko mahoizko galtzak edo pana ilunezkoak. Belarretako zapia (urdina eta zuria) lepoan eta gerrian gerriko beltz bat. Artilezko galtzerdiak eta goma beltzezko edo larruzko abarkak. Buruan txapela daramate. Honen guztiaren gainetik ahuntz larruzko “espalderoak” eta “delanteroak”

Artzainaren batek turutatxoa eramaten du ere bai. Turuta horrekin  egiten zuten ahuntzak biltzeko abisua, mendira eramateko. Artzain-zakua eta zahatoa ere eramaten dute.

Garapena: Ortzadar Elkarteak elkarrizketatutako T andereak honako deskripzioa ematen zuen (Ortzadar, 1986): “Ardi larruzko espalderoa janzten zuten, “zagon” (zangosagarretaraino heltzen zitzaien ardi larruzko mandarra) eta bizkar-zorro bat. Eskuan zoruan kolpatzeko makila eramaten zuten; eta oinetan larruzko abarkak eta etxean egindako artilezko galtzerdiak; artilezkorik ez bazegoen, kotoizkoak egiten zituzten (kolore anitzezko kotoizkoak ziren). Abarketan lastoa sartzen zuten oinak berotzeko. Praka normalak eramaten zituzten. Buruan larruzko txano bat eramaten zuten, borobila eta bil zitekeen belarri-babesekin; orduan teilaren antza hartzen zuen txanoak”. (Ortzadar, 1986, Informe 080/1)

Oraingo jantzi berrirako joare handiak eta txikiak eramatea pentsatuta zegoen (handiak artzainaren alboetan jartzekoak), baina ez dira oraino jantzian jarri.

Música
Músicos: Lizarrako "Ruiz-Echeverria" gaitariak, Deikazteluko "Bizkarra" Banda eta Parrokiako abesbatza
Instrumentos: Gaitak, Banda. Dantzariek kriskitinak erabiltzen dituzte laguntzeko (aintzinean, harriak edota teilak erabiltzen zituzten).
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Joan Mari Beltran
Evolución:

1917. urte aldera artzainek dantzatzen zuten gabon-kanta kitarra, “guerrillos” (pandereta), danborra eta bandurriaz lagunduta egiten zuten.

Bolerak dantzatzeko soinua Deikazteluko gaitariak izan ziren Aniceto Echeverria Alonso eta bere semeen Lucas Echeverrria eta Teófanes Echeverriarena da. “Boleras” izeneko obra hau Francisco Beruete bildutako soinuen bilduman agertzen da eta Iruñeko Gaiteroek argitaratu zuten (1976). Silvestre Peñas jaunaren arabera, Aniceto eta Teófanes Echeverria Deikazteluko aspaldiko gaitarien obra litzateke. Lan hau Txanbela musika taldeak argitaratu zuen izen bereko diskoan 1984. urtean, IZ diskoetxean.

“Bolera” hauen jatorriari buruz ez dago asko esaterik eta zaila da jatorri hori ezartzea. Baliteke gaitari hauen ekoizpena izatea, baina ezin da baztertu haiek bisitatutako tokietatik hartzea ere. Izan ere, Deikazteluko gaitariek herritik kanpoko beste toki askotan jo zuten, bakarrik ala bandekin. Hori da, adibidez, Bilboren kasua. Toki hauetan abesta ahal izan zuten beren errepertorioa. Zehazki, bolera hauek Aragoiko Tauste herrian jotzen eta dantzatzen dira aspalditik. Han “Tausteko Boleroa” deitzen diote eta Tausteko Danceren parte ez bada ere, beti egiten da berarekin batera eta era herrikoian dantzatzen da. Tauste eta Lizarrako gaitarien arteko harremana oso zaharra da (Cebamanos, 2012) eta hor egon daiteke gure Boleren jatorria. “Bolero taustano” eta “bolero navarroren” partiturak Cebamanosek argitaratu zuen Tausteko Danceari buruzko monografian aurki daitezke (Cebamanos, 2005).

Pastorelako beste soinua “Itzurun” da. Joan Mari Beltranek “Orhiko Xoria” (Elkar, 2006) diskoan argitaratu zu. Beltranek Lizarrako gaitariak ziren Perez de Lizarragatarrengan (“Zapatericos””, goitizenez) pentsatuz sortu zuen. Hasiera batean "Lizarratik Donostiara” deitzea pentsatu bazuen ere (gaitarien bizipenetan pentsatuz), gero Gipuzkoaldeko erraldoi-konparsa bati eman zion Itzurun izenarekin.

Tailerrean erabaki zen Itzurun hartzea gaitari ematen zion protagonismoarengatik.

“Ro, mi niño, ro” gabon-kanta Silvestre Peñas Echeverria konpositore, organo-jolea eta zuzendariaren obra da (Deikaztelu, 1896 - Iruñea,1985).

 

Descripción histórica

Eguberrietan egiten diren mezen artean, bada “artzainen meza” deitzen dena, artzainek Jesukristori egindako gurtza oroitarazten duena. Meza horietan artzainak dantzatzen ziren, bainan elizen barnean egiten ziren ospakizunak Eliza katolikoak ez-egokitzat hartu zituen eta debekatu egin zituen ospakizunak eta dantzak desagerraraziz.

Deikaztelun ospatutako dantzaz eta ospakizunaz José María Iribarren mintzatu zitzaigun bere “De Pascuas a Ramos” liburuan (1946, 163):

Duela hirurogei bat urte, Deikaztelun eta Oilar-mezan, elizaren pasabide nagusitik herriko etxe nagusietako sei-zortzi artzai ateratzen ziren dantzatzera, beren lanbidearen jantzia eramaten zutela. Dantza hauen bitartean gabon-kanta hau kantatzen zuten:

Entre pajas nace

el niño Manuel

y a su lado tiene

la mula y el buey

Jimeno Juríok ere bere “Folklore de invierno” lanean, lerro batzuk eskeintzen dizkie honelako dantzei:

“Gure mendearen (XX.mendea) hasiera arte egin ziren gure elizetan Artzainen dantzak; guk dakigula Lizarraldeko hegoaldean (Aguilar, Deikaztelu, Cárcar, Andosilla, Azagra) eta Zangozako merindadean (Uztarroze, Itzaltzu, Galipentzu), Erriberrikoan (Santacara, Faltzes, Erriberri, Tafalla eta Orbaibarko hainbat herritan) eta Tuterakoan (Corella eta Fitero gutxienez)” (Jimeno Jurío, 1988,199)

1986. urtean, Ortzadar Elkarteak T emakumeari (1907an jaioa) elkarrizketa egiten dio artzainen dantzak hauek ikusi zituelako. Hau da txostenaren zatia:

“(urte berriaz mintzatzen) Gauean meza egiten zuten eta artzainak dantzatzen ziren. Eguberri eta Errege egunean ere  meza egiten zen gauean eta artzainak dantzatzen ziren. Artzai hauen gehienak zaharrak ziren eta gazteren bat ere bazegoen, bainan haien semeak izaten ziren. Bikoteka dantzatzen ziren eta kitarraz, bandurriaz eta “guerrillo”-ekin laguntzen zen gabon-kanta baten soinura. Soinu tresna hauek herrian zeuden sei musikariek jotzen zituzten. Hortaz aparte, organoa ere jotzen zen eta airea ateratzen den tokietan buztinezko kazolatxoak urarekin jartzen ziren eta ematen zuen txoriak kantatzen ari zirela. Bi bertso hauek kantatu zizkigun:

“Yo mi zamarra he de llevar

pues heladito el pobre estará…”

Bere ahizpa, moja zena, ondoko hau kantatu zigun:

“Hay qué lindo y qué bello

qué gracioso el niño está,

sus ojitos ya se entonan

Ai! que sí lo quiero adorar”.

Gabon-kanta hau ondoren kantatzen zutela artzainek esan zigun T-k, baina ez zuen argi utzi lehendabiziko bertsoen ondoren kantatzen zenik.

Artzainak bikoteka joaten ziren dantzan y balsaren pausoaren antzeko urratsarekin. Eman zigun azalpena hau zen: Bikoteka joaten ziren emakumeen eta gizonen arteko bereiztasuna egiten zuen pasabidetik; batzuk aurrerantz zihoazen eta beste batzuk gibelka (edo gora eta behera) eeta gero, une zehatz batean, elkarren artean gurutzatzen ziren. Eskuan zeramaten makilarekin zoruan kolpatzen zuten”.

Emakumea zazpi bat urte zituen dantza ikusi zituenean; badira 70 bat urte egiten utzi zela. (Ortzadar, 1986, Informe 080/1)

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerrak dantza honen berreskurapena erabakitzen duenean, Deikaztelun ez zegoen inor adierazpen folkloriko hau protagonista gisa biziko zuenik. Baina jaso ahal izan ziren zaharren testigantzak, gurasoengandik jasotako informazioak transmititzen zituztenak. Hori da Faustinaren kasua (1917ko otsailaren 17an jaioa): Faustinak bere aita oroitzen du, larruekin eta joareekin jantzita oilar-mezara joaten zelako.

Dantzaren birsortzea 2013tik egiten da. Une horietan Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra dantza ikastaroak ematen ari zen Deikaztelun eta Pastorelaren berreskurapena proposatu zuen. Protagonista zuzenak ez zeudenez, lana bi norabideetan banatu zen: Deikaztelu herriarekin lotura izan zitezkeen musikak bilatu eta koreografiak sortu. Melodiak “Musika” atalan daude landuta. Koreografiak Tailerreko kideek (gehienak dantzariak edo dantzari ohiak) sortu zituzten.

Participantes-dantzaris:

“Artzainak” dira protagonistak. Hauek gizon zein emakumezkoak izan daitezke eta kopuru ez finko batean. Izan daiteke “artzain zuzendari” bat segizioaren buruan doana eta besteak gidatzen dituena.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Lizarraldeko Herri Dantzaren Tailerreko dantzariek irakasten dituzte dantza zuzenean.

,

Pastorela “Lizarraldeko Herri Dantzaren Tailerran” irakasten da, izan ere, haiek baitziren dantzen sortzaileak eta bultzatzaileak. Deikazteluko eskolarekin elkarrekin lan egiteko egitasmoa badago. Bitartean, Tailerrean irakasten da.

Procedencia de la información: Lizarraldeko Herri Dantzaren Tailerra. Javier Lanas eta Raquel Ugartondo. Karlos Irujo
Diagnóstico:

Pastorela errotze prozesuan dago herrian, baina herriko hainbat eragileen kolaborazioa dauka eta badago eskolarekin batera lan egiteko asmoa.