CINTRUENIGOKO BAILE DE LA SANJUANERA

CINTRUENIGOKO BAILE DE LA SANJUANERA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:

Sanjuanera dantza porrusalda pausoak tartekatzen dituen eta jota batekin amaitzen den bals bat da, San Joan bezperan (ekainak 23) dantzatzen dena.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Ekainaren 23; 21.30etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Plaza Los Paseos
Recorrido: Plaza del los Fuerostik Los Paseoseraino
Descripción

«Sanjuanera» San Joan bezperako ospakizunaren testuinguruan dantzatzen da, ekainean, "Txapalangarra" edo "Chapalangarra" izeneko txorimaloa erre ondoren. Hilaren 23ko eguerdiko 12etan, txorimalo hori eskegi eta irauli egiten da Foru Plazan. Arratseko bederatzietan, aldiz, bere tokitik jeitsi eta Los Paseos plazara eramaten dute. Ondoren, Sanjuanera dantzatzen da. Los Paseosetan, Cintruenigoko Gaiteroen Elkarteko gaiteroek Sanjuanera interpretatzen dute, nahi duenak dantzatu dezakeena. Dantza kantatua izan daiteke:

A casa de la Rosario

ya no se puede subir

A casa de la Rosario

ya no se puede subir

Porque han puesto al Manolita

Porque han puesto al Manolita

Porque han puesto al Manolita

De guardia con un fusil

Eso es verdad, eso es verdad

Porque lo he visto yo

Eso es verdad, eso es verdad

Porque lo he visto yo

Yo tuve una novia

que era mucho postinera

y en día me la llevé

a la sombra de la higuera

Y quítate esa mancha,

esan mancha, esa mancha,,

Y quítate esa mancha,

que te has manchau (tres veces)

Si la manga se ha manchado

la mancha se limpiará

y las mozas de ese baile

¡que bailen!

Con los mozos bailarán

Si el vino del Isidrito

no se vendiera, no se vendiera

no cogerían los mozos

tan a menudo las borracheras

Si el azúcar de la Pascuala

nos e vendiera, no se vendiera

no serían las mujeres

tan lambineras, tan lambineras

Ya viene el señor San Juan

y ojalá que no viniera

porque se van mis amores

a segar a la Ribera.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

AASC (datarik gabe): Historia de las Sanjuaneras. Eskuragarria: https://lasanjuaneracintruenigo.files.wordpress.com/2013/03/historia.jpg (2019ko ekainean begiratua)

García, Javier y Montes, Cristina (1999): X Aniversario de la Sanjuanera. En 4 esquinas. Cintruénigo

Galería de videos
Cintruenigoko baile de la sanjuanera.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Cintruenigoko baile de la sanjuanera.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Cintruenigoko baile de la sanjuanera.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Janzkera XIX. mendearen amaierako zirboneroena da. Javier Murillok berreskuratu zuen. Hala ere, parte-hartzea librea denez, edozein eguneko janzkera erabiltzen da. Sanjuanerako Lagunen Elkarteko kideak bakarrik janzten dira XIX. mendeko estiloan.

Música
Músicos: Musika banda, Gaiteroak
Instrumentos: Musika bandarenak, Gaitak eta atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Banda Municipal de Cintruénigo
Evolución:

«Sanjuanera» jota anonimoa da, «130 urtetik gorako antzinatasuna du» (AASC, 2019) eta ahoz mantendu da, partiturarik gabe. "Bals batek, Nafarroako jota batek, Arin Arin euskaldunak eta Aragoiko jotikak" osatzen dute (AASC, 2019). 2012an, Ricardo Ofizialdegi eta Cesar Jimenori, Artaxoako Gaitero eta Artaxoako bandako kideei bandarako eta gaitarako partitura bat enkargatu zitzaien. Urte horretan jo zuten, lehen aldiz, banda eta gaitarekin. Hala ere, gaitarako lehen partiturak Tuterako Gaiteroenak dira. Gaur egun, banda eta gaitak txandakatzen dira.

Antzina, udal bandak girotzen zuen Sanjoango sua. Urtean zehar egin ohi zituen jarduketako bat zen. Gaiteroak hasi ziren jotzen Bandako musikariak beste herri batzuetara jotzera joaten zirelako. Bertako gaitarien lehen taldea 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen.

Descripción histórica

Garai batean, eguerdiko 12etan, txorimalo batzuk zintzilikatzen ziren etxeetako balkoietan, txapangarrak izenekoak, eta, ilunabarrean, irauli egiten ziren. Ondoren, balkoietatik jaitsi egiten zituzten, kaleetan arrastaka eramateko. Honela, herriaren kanpoaldera eramaten zituen, non «alargunek» suntsitu eta sutan erretzen zituzten. Txapalangarrak erre ondoren Sanjuanera dantzatzen zen, dantzatu eta abestu egiten zen dantza. Suaren, dantzaldiaren eta afariaren ondoren, erromerian joaten ziren landa eremura, eta han txokolatada bat egiten zuten gosaltzeko. Itzultzean, albaka loreak eta gereziondo adarrak biltzen ziren hurrengo eguneko mezan patroiari eskaintzeko.

Txapalangarrak gaizkiaren irudikapena dira, eta "alargunak" ez dira nahitaez kategoria sozial horretako pertsonak, baizik eta, doluz jantzita, urtean zehar sufritu dutenak ordezkatzen dituztenak.

Txapalangarra izenak (Chapalangarra ere idatzia) gerra karlistetako Logroñoko goarnizioko jeneral bati erreferentzia egiten dio. Tropak elikatzeko egin zituen ordainarazpenek gaizkiaren sinbolo bihurtu zuten.

Sanjuaneraren tradizioa indarra galtzen joan zen. XX. mendeko 80ko hamarkadan txorimaloak bakarrik paseatzen ziren. Bi emakumek bakarrik mantentzen zuten bizirik tradizioa urte horietan:

«Pandereta batekin eta kriskitin batzuekin kaleetan zehar koplak abestuz eta jotikak dantzatuz dantza egiten zuten, salbuespen gisa» (AASC, 2019).

Dantzaren eta, orohar, Sanjoango tradizio honen berreskurapena, Javier Murillok hasitako ikerketa baten testuinguruan egiten da, «Izeba Raimunda, Juanita, Paquita eta la Tanis-ek eskainitako informaziotik abiatuta, zeinak hainbat kopla, dantza eta tradiziotan dokumentatu baitzituzten» (García eta Montes, 1999, 10). Juana Virtok erakutsi zuen jota, berreskuratzeko unean 81 urte zituena (AASC, 2014, 15). Koplak ere berreskuratu ziren. Besteak beste, Raimunda Mateo, María Sanchez la Tanis eta Nieves Navascués (AASC, 2014, 12) izan ziren laguntzaileak.

1989an, tradizioaren goizeko zein arratsaldeko ekitaldiak berreskuratu zituen Cintruenigoko dantza taldeak (gerora Cintruenigoko Sanjuanera eta Cintruenigoko Gaiteroen Lagunen Elkartea), garaiko testuingurura egokituz. Bere helburua ez zen dantza hau berreskuratu eta mantentzea bakarrik, kantatzen ziren koplak eta Chapalangarra erre eta zintzilikatzearekin lotutako erritoak ere bai. 2004rako «dantza tradizionaltzat» hartzen da (DN, 2004/06/23, 76. or.).

Sanjuanera dantzatzen zen tokia, jotzen zuten musikarien kopuruak baldintzatu du. Gaitariak bakarrik izan direnean, suaren ondoan dantzatzen zen. Banda bazen girotzen zuena, honek Los Paseos kioskotik jotzen zuen. 2012. urteaz geroztik, banda eta gaitarako harmonizatzen den urteaz geroztik, kioskotik jotzen da.

Participantes-dantzaris:

Nahi duena

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Sanjuanerako lagunak elkarteak antolatzen dituen ikastaroen bidez irakasten da, baita ikastetxeetan ere. Horietan, Sanjuanerako dantzarekin itxiko da Ikasturtea, bai Haur Hezkuntzakoa, bai Lehen Hezkuntzakoa, San Joan egunetik gertu.

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos