BETELUKO KARRIKA DANTZA

BETELUKO KARRIKA DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Beteluko Karrika dantza Inauterietan egiten den dantza da. Berez, eta bere izenak adierazten duen moduan, herriko kaleetan barna joateko musika eta dantza da. Baina toki zehatz batzuetan zortzikoa dantzatzen dute dantzarien sokaren lehendabiziko eta azken dantzariek. Zubiak ere egiten dituzte eta bukatzeko, fandango, porrusalda eta kalejira bat.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Inauteri Igandea
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Herrian zehar
Recorrido: Sin datos
Descripción

Karrika dantza Inauterietako dantza bat da, larunbateko goizean egiten dena. Dantzariak soka batean ibiltzen dira puska biltzean, etxez etxe, herrian zehar. Lehendabiziko eta azken dantzariak maiordomoak dira. Maiordomoak Errege eguneko bezperan aukeratzen dira herriko gazteen artean. Karrika dantza lau dantzek osatua dago: karrika dantza, zortzikoa, zubiak eta kalejira. Hiruak txistuaren soinuarekin dantzatzen dira eta hiru melodia mota dagozkie dantzei. Lehendabizikoa 5/8 konpasean da eta karrika dantzari dagokio, bigarrena 2/4an da eta zortzikoa dantzatzeko da eta, azkenik, 6/8 -koa da eta plazatik irteteko erabiltzen da. Azken hau, partitura zaharrean ⅜ konpasean dago. Azken bi hauen artean fandangoa eta  porrusalda dantzatzen dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Azkue, R.Mª de (1922): Cancionero Popular Vasco. Ed. Boileau, Barcelona, p.396

Donostia, J.A. de (1994): Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Eusko Ikaskuntza, Donostia. p. 1863

Garmendia Larrañaga, Juan (1984): Carnaval en Navarra. Ed. Haranburu, Donostia, p. 79.

Galería de videos
Beteluko karrika dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Beteluko karrika dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Beteluko karrika dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Orain inauteri egunean erabiltzen duten mozorroarekin dantzatzen dira.

Lehen ez zen horrela. Mutilek Antzara Jokuan erabiltzen zuten jantzia erabiltzen zuten Karrika dantzarako. Garmendiak (1984) ematen digu azalpena: “ Zaldizkoak zapel gorri edo zuria daramate, beste koloreko xingola batez apainduta; atorra eta galtzak, zuriak; lepan zetazko zapia eta oinetan, ezpartin zuriak zinta gorriekin. Edozein istripu saihesteko eskapulario bat eramaten zuten. Taldeko lehendabizikoak, kapitainak, eta azkenak edo azkendariak zapela beltza janzten zuten, soinekoarekin, inongo apaingarririk gabe, urtean zeharreko edozein festa egun antzera” (Garmendia, 1984, 79)

Garantzi handia ematen zaio soka osatzeko erabiltzen den pañoloa tente eramateari eta pañoloa ikusgarria eta polita izatea.

Ñañarroek apaizen traje puntilladuna eta ardi larrua bizkarrean daramate. Aspaldian aurpegia tapatuta kortina bezala eta txapela buruan zeramatela ateratzen ziren; orain kapelu batekin.

Música
Músicos: Txistua herriko baten bat izaten da (Loli panaderikoa, Patxi Iriarte…)
Instrumentos: Txistua eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Karrika dantzaren XX. mendearen zeharreko ibilbidea gorabeheratsua izan da. Bai Azkuek, bai eta ere Aita Donostiak Karrika dantzaren melodia jasotzen dute, azken honek “Dantza-Luze” izena ematen badio ere. Donostiak 1930. urtean argitaratzen du partitura Gure Herrian aldizkarian eta aipatzen du mutilek eta gizonek egiten dutela dantza, sokan jarrita. (Donostia, 1994, 1863). Gero 1936ko gerra etorri zen eta diktadurarekin batera inauterien debekua ere. Hala ere, Karrika dantza mantendu egin zen oso oreka eskasean. 1972ko Diario de Navarra egunkariko albiste batean agertzen zaigu ibilbide horren berri: “... Gure txistulari onek (Pako Urrizalkiari buruz ari da) erriko dantza zarra guztiak ezagutzen ditu, batez ere antzara jokue ta karrika dantza. Bakarrik mutiko koxkorra zala, ikusi omen du Betelun, antzara jokua jolasten. Gero 1946garren urte inguruan asi ziran berriz lanean dantza au egiteko, baina bear zuten mutilla il egin zitzaien. Karrika dantza berriz, askotan egin dute, baita 50 bikoteakin atera ere. Dantza au, Iñauteri bigarrenean egiten zan. Karrika dantza azken aldiz orain 12 urte egin dala. Oiturari utzi diote. Antzara jokua, Baraibarren jo omen zuan, 1949garren urtean” (euskaraz jatorrizko testuan)(DN-1972-04-20, 10).

Garmendia Larrañagak ere Beteluko inauterietara hurbiltzen da bere Carnaval en Navarra liburuan. “Astearteioitean”, puska biltzearen ondoren, eguerdian… “mutikoak plazara joaten ziren beren arrebak edo barrideak lagun zituztela, hauek inauteritako jantzirik gabe eta hor hasten zen “karrika dantza” herrian zehar. Ibilbidearen gune zehatz batzuetan, “kapitainak” eta “azkendariak zortzikoa dantzatzen zuten eta dantzarien atzean ñañarroak ikusten ziren…” (Garmendia, 1984, 79). Neskak ez ziren inauterietako jantziarekin joaten, baina mutilak bai, Antzara Jokurako erabiltzen zuten jantziarekin, hain zuzen

Azken berreskurapena 1986. urtearen inguruan izan zen Milagros Altzugaraik bultzatuta. Aurretik, Ihauterien bigarren egunean dantzatzen zen, asteartean.  

2018an ñañarroak berriro ere atera dira ihauteritan (buruhaundi modukoak) apaizen traje puntilladuna eta ardi larrua bizkarrean daramatela. Umeek “ñañarro gorria zapela bete zorria” kantatzen omen zieten eta horiek haurrei jo.

Mozorro taldearen ibilbidea Balnearioan bukatzen zen.

Zortzikoa Lorenzo Zubillaga edota Angel Mayotik ikasita berreskuratu egin zen, haiek izan zirelako dantzatzen azkenetarikoak.

 
Participantes-dantzaris:

Herriko gazteak eta haurrak

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Ihauteriei begira entsaio pare bat burutzen dira eta eskolan, beteluko ingurutxoarekin batera irakasten da.

Lehen dantza talde bat izan zen Betelun eta hauek irakasten zuten bertan…

Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos