BERAKO INUDE ETA ARTZAIAK

BERAKO INUDE ETA ARTZAIAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:
Inauterietako konpartsa bat da Inude eta Artzaiak izenekoa. Mutilak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. XIX mendeko pertsonaiak errepresentatzen dituzte eta Berako karriketan barna kantuak eta dantzak egiten dituzte.

Dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Iñude eta Artzaiak martxa

Lehenbiziko Kontradantza

Bigarren Kontradantza

Medikua Iñudikin dagoeneko agerraldia

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Inaute-igandea, goizeko 10’00etan g.g.b.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Berako karriketan barna
Recorrido: Eztegara pilotealekua, Eztegara Pasealekua, Bidasoa karrika, Agerra Auzoa, Legia karrika, Altzate Plaza
Descripción

Berako inauteriak Ortzegun gizenean hasten dira, hau da, inauterien aurreko ortzegunean. Haurrek ospatzen dute eguna zingar eskean etxez etxe ibiltzen. Arratsaldean, Inudeak eta Artzaiak dantzatzen dira. Larunbatean kauteren konpartsa ateratzen da eta igandean Inudeak eta Artzaien konpartsa. Mutikoak inudez, hazamez mozorrotzen dira; neskak, aldiz, mutikoz, artzaiez. Normalean Eztegara pilotalekutik ateratzen dira eta herriko karriketan barna ibiltzen dira dantzan eta kantuz. Lau dira egiten dituzten dantzak.

Leku batetik bertzera joateko Inude eta Artzaiak martxa jotzen du txarangak eta dantzak toki ezberdinetan egiten dituzte. Lehen erran bezala, kantak ere kantatzen dituzte: Bestarik behar bada eta Artzaiak eta andreak.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz. p. 113.

Galería de videos
Berako inude eta artzaiak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Berako inude eta artzaiak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Berako inude eta artzaiak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Inudeak: Soineko laukiduna, pololoak, manttala zuria puntilladuna. Buruan buruko zuria edo kofia eta bi txirikorda postiza. Belarrietan belarritako luzeak. Hanketan media xuriak eta zapata beltzak. Eta inudearena egiteko papin bat (jaioberria irudikatu behar duena).

Artzaiak: Galtza urdinak eta atorra zuria (mahukak bilduta); buruan txapel beltza; gerriko eta gerrontze beltzak ere bai. Oinetan abarka beltzak eta zapinak eta lepoan zapi laukiduna. Artzaiarena egiteko, makila.

Música
Músicos: Herriko Txaranga
Instrumentos: Txaranga baten soinu tresnak
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución:

Goitian erran bezala, Inude eta Artzaien konpartsa Donostiatik etorria da Berara. Melodia gehienak Raimundo Sarriegirenak dira.

Descripción histórica

Inudeak eta Artzaiak Donostiako inauteri aurreko eginkizuna zen. Konpartsa Kandelero egunean atera zen 1885ean lehenbiziko aldiz. Ez zuen kaleetan luze iraun Pio X.-ak (Aita santuak) lanegun bihurtu baitzuen Kandelero eguna 1912an. Kalera atera gabe egon zen harik eta 1977an Kresala Elkarteak berreskuratu zuen arte.

Ordurako, edo ondoren, Beran egiten zen jada Inude eta Artzaiak konpartsaren ateratzea. Argazki zaharretan ikus daitekeenez, urte horietan soilik gizonezkoak ateratzen ziren mozorratuta. Beragureherria.com webgunean badira 1929ko hiru argazki eta bertan ikus daitezke mozorroak: denak mutilak. Berako Inude eta Artzaien konpartsa urte horietan atera zen azken aldiz, 1929-1930an.

1940an inauterien debeku erabatekoa zabaldu zen eta 1979 arte ez dira Berako inauteriak berreskuratzen. Gure Txokoa Elkarteak berreskuratu zuen urte horretan inauterietako Inudeak eta Artzaiak konpartsa. Donostian emakumeak Inudeen paperean eta mutilak Artzaienean aritu baziren, Beran kontrakoa egin zuten: neskak artzain mutilen paperean ateratzen dira eta mutilak inudeenean. Berreskuratu zen geroztik ez da ohitura eten.

Bere garaian ateratzen zen Momo erregearen orga ere berreskuratu zen eta oraindik ere ateratzen da.

Berreskuratu zenean goizez eta arratsaldez ateratzen zen konpartsa, baina egun soilik goizean ateratzen da. Aurretik erran bezala, larunbatean haur-konpartsa bat ateratzen da.

Participantes-dantzaris:

Konpartsa Gure Txokoa Elkarteak ateratzen du eta parte hartzaileak kideak izaten dira.

Inudeak eta Artzaiekin batera Momo erregearen orga ateratzen da. Orgaren gainean neska bat Momo erregearen rola egiten.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos