BERAKO BORDON DANTZA

BERAKO BORDON DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Berako Bordon dantza neske-mutilek osatutako bi lerroetan dantzatzen den dantza da. Dantzariak gero Makil dantzetan erabiliko duten jantziekin dantzatzen dira. Bi lerroak batzen ditu dantzari batek eta bere atzetik bi lerroetan eta sokatxo edo kordoi batzuen bidez elkartuta gainontzeko dantzariak.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 3an, Meza Nagusiaren ondotik egiten den saioan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Berako Herriko Etxea Plazan
Recorrido: Sin datos
Descripción

Done Eztebe egunean, eguerdiko mezatik udaletxera itzuli eta gero, udaletxeko ezkaratzetik ateratzen dira Bordon dantza egin behar duten dantzariak. Hauek denetara hamaika dira, gidatzen duen dantzaria barne. Dantzariak bi lerrotan daude eta lerro horien buru dantzari bat. Lerro bakoitzeko dantzariak sokatxo batez estekaturik daude. Udaletxe plaza eskuin aldetik inguratzen dute eta inguruaren erdia egin dutelarik lehendabizikoak gidatzen ditu besteak udaletxerantz, hara begira kokatzeko «V» baten forma duen figura batean. Orduan musika aldatzen da (baina aurrekotik etenik gabe) eta dantzariek egiten dituzten urratsak zabalagoak dira, aurrera eta atzeraka baina posizioa galdu gabe. Zati hau bukatutzat ematen denean, lehendabiziko musikarekin eta pausoa galdu gabe, bi lerroak aurrerantz egiten dute udaletxerantz.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Fernandez de Larrinoa, K. (2003). Calendario de fiestas danzas tradicionales en el País Vasco. Gobierno Vasco. Gasteiz.

Jimeno Jurío, J.M. (2006). Tradición y danza en Navarra. Obras completas, vol. 54. Danzas tradicionales de Navarra. p. 34.

Manterola, J. (1880): Fiestas euskaras en Bera. Euskal-Erria Revista Bascongada, p. 36-40. Donostia.

Galería de videos
Berako bordon dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Berako bordon dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Berako bordon dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Atorra eta praka zuriak, ezpartzina zuriak soka gorriekin txirikordatuak eta belaunetan zein besoetan txintxarriak dituztela. Kapelua gorria (txapela), painulu handia lepoan (batez ere gorrixka, baina ez beti) eta paxa ere gorria. Bordoiak kolorezko kordoiak dira, metro bateko (gutxi gorabehera) luzera dutenak eta bi muturretan borlak dituztenak.

Jantzia izan dituen gorabeherak Berako Makil dantzen fitxan irakurri.

Música
Músicos: Berako Txistulariak.
Instrumentos: Normalki bi txistu ahots eta Silboteak izaten ditugu, atabalariaz gain.
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Bordon dantza galdu egin zen eta 1979an berreskuratu egin zuen Gure Txokoa Dantza Taldeak.

Horren errituzko dantza izanda, nabarmentzekoa da erabili ez izana 1880ko Euskal Jaietan (Manterola, 1880, 36). Jadanik XX. mendean, Antonio Goiak ez zuen jaso dantza hau Berako dantzen artean, ez aipamenik ere, 1942an Makil dantzak eta Aurreskua berreskuratu zirenean.

Erran bezala, 1979an berreskuratu egin zen. Une hartan soilik mutilak dantzatzen ziren eta horrela izan da 2014 arte. Urte honetan sartu ziren dantzara emakumeak lehendabiziko aldiz. Lau urte geroago, 2018an, neska batek gidatzen zituen gainontzeko dantzariak.

Participantes-dantzaris:

Dantzariak Berako Gure Txokoko Dantzari Taldeko partaideak izaten dira: 11 dantzari.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Gure Txokoa Dantza Taldearen barruan irakasten da.

Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos