BERAKO BANDERA ARBOLTUA

BERAKO BANDERA ARBOLTUA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Bandera Arbolatzea, bandera altxatu eta musikaren erritmoan, mugimendu ezberdinak egitean datza.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Bestaberri egunean (aldakorra) eta San Esteban egunean (abuztuaren 3an), mezatik bueltan.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Berako Herriko Etxea Plaza, Foru Plaza, Altzateko Plaza eta Altzate kalean, Maritx etxearen parean
Recorrido: Bestaberri egunean: Herriko Etxea Plaza, Foruen Plaza, Altzateko Plaza eta Altzate kalea, Maritx etxearen parean.
Descripción

Bandera arbolatzea edo Bandera dantza urtean bitan egiten da: Besteberri egunean eta herriko bestetan. Besteberri egunean, herrian barna egiten den prozesioan, lau tokitan egiten da: Udaletxe Plazan, Foruen Plazan, Altzateko Plazan eta Altzate kalean, Maritx etxearen parean. Prozesiora joateko, bandera udaletxetik ateratzen da eta mezetara joaten diren zinegotziei laguntzen die. Elizatik ateratzen da prozesioa eta herriko kaleetan barna abiatzen da. Aipatutako lau toki horietan dantzatzen da bandera.

Herriko besten Bandera dantza Meza nagusitik bueltan egiten da Udaletxe Plazan. Udala eta dantzariak Alkate soinu musikarekin jeisten dira elizatik Udaletxe plazara. Bertan alfonbra bat jartzen  dute lurrean eta bere gainean zinegotzi banderariak Berako bandera jartzen du. Ondoren kuxin bat jartzen du banderaren ondoan eta, zutik, jendea agurtzen du; gero kuxinaren gainean belaunikatzen da eta daraman txanoarekin plazan dagoen jendea agurtzen du. Ondoren txanoa kendu egiten du eta Bandera dantzatzeko prest dago. Dantzaren bukaeran banderak alfonbraren gainean geratu behar du, zabalik. Amaitu eta gero, zinegotziak dantzatu aurretik egindako agurrak errepikatzen ditu. Erritual osoa egiten den bitartean, geroago dantzatuko diren makil dantzariak plazaren inguruan kokatzen dira, bandera dantzatzen delarik haiek belaun bat lurrean dutela ikusten dute.

Berako Bandera Arboltzea da goiz horretan egiten diren dantzetatik lehendabizikoa. Ondoren Bordon dantza eta Makil dantzak egiten dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz. p. 368.

Arrarás, Fco. (1987). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II). Pamplona-Iruña. p. 80.

Galería de videos
Berako bandera arboltua.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Berako bandera arboltua.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Berako bandera arboltua.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Zinegotziak atorra zuria janzten du. Kanpotik praka eta jaka beltzak. Gerrian eta jakaren gainetik paxa edo gerriko gorri bat ezkerretik zintzilikatzen dena. Buruan, azkenik, txano bikornio beltza apaindurekin.

Música
Músicos: Herriko txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Tradizionalki, dantza hau Bestaberri egunean egiten zen soilik, baina 2009tik aitzina Berako herriko bestetan ere dantzatzen da. Herriko bestetan egiteko ekimena Berako alkate ohia zen Josu Goiarena izan zen. Horrek eztabaida sortu zuen.

Patxi Arrarasek ere jasotzen du dantza hau eta  «Ikurriña goratu» deitzen dio. Oso zalantzagarria da izen hori, ez bada garaiko modara egokitutakoa.  Dantzaren deskribapena ez da egiten eta erritoaren deskripzioa Bestaberri egunari dagokio:

… el ritual de ondar la bandera de la villa (Ikurriña goratu), ante el Santísimo Sacramento el día del Corpus Christi. La enseña de la villa, enarbolada por el síndico municipal, se baila en primer lugar en la plaza de la iglesia a la salida de la procesión. Se repite la acción de ondear y humillar la bandera frente a la casa Iriartea en el barrio de Alzate, y nuevamente tiene lugar esta ceremonia en la plaza de este último barrio y ante la casa del alcalde de la villa, en el caso de estar ubicada en el trayecto procesional. Al síndico municipal le acompaña otro concejal armado de una alabarda, y ambos se tocan con bicornio o sombrero de dos picos [... hiribilduko bandera (Ikurriña goratua) arboltzeko errituala, Bestaberri egunean Sakramentu Santuaren aurrean. Herriko entseina, udal sindikoak arboltua, lehenik eta behin elizako plazan dantzatzen da prozesioaren irteeran. Alzate auzoko Iriartea etxearen aurrean bandera astintzeko eta umiliatzeko ekintza errepikatzen da, eta berriro egiten da zeremonia hori auzo horretako plazan eta hiribilduko alkatearen etxearen aurrean, prozesioko bidean egonez gero. Udal sindikoari alabarda bat daraman beste zinegotzi batek laguntzen dio, eta biek bi tontorreko bikornio edo kapela janzten dute. (Arrarás, 1987, 80. o.)

Participantes-dantzaris:

Bandera zinegotzi batek dantzatzen du. Makil dantzariak plazaren inguruan kokatzen dira.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos