BAZTANGO SASKITO DANTZAK
Ficha técnica
Cuándo
Dónde
Descripción
Irri edo joku dantza bat da. Saskito dantza Almute dantzen familiakoa da. Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari zor dio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Baztanen almuteari «saskitoa» deitzen diote eta hortik izena. Saskitoa, beraz, almute bat da, ale-neurria da, bolumenarena, eta zurez egina dago. Ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmora dantzatzen da, bi oinetan txandaka jauzi eginez. Larralde txistulariek eman ziguten saskitoaren deskribapena:
Lau kantonekoa 14,1 zm barnetik eta 17 zm kanpotik; sakontasuna edo ondure 8,9 zm (Larralde, 1991, 32)
Dantza Baztango bailaran mantendu egin da eta hau, soilik, bailarako dantza taldeen testuinguruan eta eskoletan.
Documentación asociada
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, II. Institución «Príncipe de Viana».
Azkue, R.M. de (1925). Cancionero Popular Vasco. Vol I, Tomo III (Ed. 1990). Euskaltzaindia
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Eusko Ikaskuntza.
Fernandez de Larrinoa, K. (2006). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza.
Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. IZ.
Galería de videos
Indumentaria
Música
Descripción histórica
Dantza honen lehen partiturak Aita Donostiari zor dizkiogu. Doinuaren lehen partitura Lekarozen jaso zuen 1913an «Sagarraren adarraren iñarraren» izenpean (Donostia, 1994, 1934); ondoren Arraiozen jaso zuen 1918an («Sagarraren adarraren»; Donostia, 1994, 1915) eta Elizondon, 1919an («Sagarraren igarraren»; Donostia, 1994, 1919). Hala ere, ez zuen Saskito dantza inoiz aipatu, nahiz eta bildumaren biltzaileak kasu guztietan «"Almute-dantza" taldekotzat» sailkatzen duen.
R.M. Azkuek doinu horren beste bertsio bat ere jaso zuen Bozaten, data adierazi gabe.
Azkenik, aita Antonio Elizalderengandik ikasi zuen Maurizio Elizaldek 1943an. «Mutildantzak (1943 )» izenburupean, baztandar mutil dantzak eta «Irri dantzak» biltzen dira Aita Donostiaren Obra Osoetan (Donostia, 1994, 1970), eta horien artean dago Saskito dantza. Kasu honetan, melodiak ez dauka abesteko moduko letrarik.
Azkenik, Xabier Larraldek eta Patxi Larraldek euren melodia (partitura eta soinua) kaleratu zuten Baztango Folklorea diskoan, oraingoan hitzez
Sagarraren adarraren iñarraren puntan
puntaren puntan,
xoria zegoen kantari
Xiruliruli, xiruliruli,
nork kantatu ote daku soñu eder hori? (Larralde eta Larralde, 1991, 32)
Transmisión y salvaguarda
Baztango dantza taldeetan eta eskoletan