BAZTANGO SAGAR DANTZAK

BAZTANGO SAGAR DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Sagar dantzak tradizionalki mutilek inauterietako puska-biltzean egindako dantzak dira. Dantzaren izena lau sagar-dantzariek eskuetan daramatzaten sagarretatik dator, dantza bukatzen dutenean inguruan duten ikusleei botatzen dizkielarik. Sagar dantza gehienak XX. mendean zehar desagertu ziren eta diktaduraren amaierara bakarrik Arizkungoa heldu zen. Gero, dantza taldeek egindako lanari esker, zaharren oroimenean mantentzen zirenak berreskuratu egin dira.</p> <p>&nbsp;</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Inauterietan
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

Baztango bailaran inauteri garaian egiten diren dantzak dira. Sagar dantzetan ezagunena Arizkungoa da eta denboran zehar mantendu egin den bakarra, tradizioak edo ohiturak ez baitu hausturarik izan.

Sagar dantzek antzeko eskema koreografikoa daukate: Lau dantzari, eskuetan sagar bina daramatela (Erratzun ere naranjak eramateko ohitura izan da), herriko kaleetan barna ibiltzen dira, txistulariak lagundurik. Hainbat geldiunetan sagar dantzari ekiten diote eta bertan taldeak inauterietako puskak jasotzen ditu, gero bazkarian edota afarian kontsumituko dituztenak.

 
Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Arrieta, J. (1966). Sagar dantza, en Dantzariak, nº1. Revue de l’Association des danseurs du Pays Basque. Bayonne.

Azkue, R. M. (1925). Cancionero Popular Vasco (3. arg., 1990). Euskaltzaindia, Bilbo.

Donostia, P. (1994). Cancionero Vasco. En Obras Completas del P. Donostia. Vol. IX. Cancionero Vasco.IV Danzas. Eusko Ikaskuntza, Donostia.

Larralde, P. (2017): Las Sagar dantzak del Valle de Baztan. En Txistulari, nº 248-249. Euskal Herriko Txistulari Elkartea. Donostia

Galería de videos
Baztango sagar dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango sagar dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango sagar dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Sagar dantzariak zuriz janzten dira (alkandora eta prakak). Gerrian gerriko gorria daramate eta bularrean gurutzatua banda bat (gorria, urdina,...). Buruan txano koniko bat koloreetako bolanteez apaindua. Txanotik zintzilik eta aurpegia estaliz, mantelina xuri bat. Oinetan zapatillak edo espartinak (eguraldiaren arabera). Esku bana, bi sagar.

Música
Músicos: Patxi Larralde
Instrumentos: Txistua, ttun-ttuna eta atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Baztango herri dantzen tradizioa (bai eta ondare tradizionalaren beste esparruak ere) nahiko ahul heltzen da XX. mendera. XIX. mendearen bukaeran hirugarren karlistadak uzten dituen egoera sozioekonomikoa eta kulturala ez da hoberena herri tradizioei dagokienez. Bestelako eredu koreografikoek indar handia hartzen dute, batzuk jada herrietan ezagutzen zirenak (jota, porrusalda) eta beste batzuk kanpotik edo tokiko burgesiak ekarri edota dantzatutakoak (polkak, balsak, mazurkak, etab.). Tradizioari lotutako musika tresnek ere ez dute garai onik pasatzen. Musika bandek eta bolumen handiko soinu tresnek dantzak lagundu dituen txistua alboratzen dute (Larralde, 2017,). 

Sagar dantzari dagokionez, egoera honi inauterien gainean jarritako debekuak eta oztopoak ere jar daitezke, inauteri dantzak diren heinean. Egia da gutxienez XVII. mendetik etengabeak izan direla inauterien hainbat adierazpenen kontrako legeak eta arauak; baina estatuaren kontrola indartzen den heinean, arau horien eraginkortasuna ere handiagoa bilakatzen da. Inauterien kontrako arautegi horien lagin bat dira “Ordenanzas Municipales de Policía Urbana y Rural de Baztán” (Baztango Hiri eta Landa eremuko Poliziaren Udal Ordenantzak), XIX. mendearen bukaeran egindakoak eta 1912an Udalak onetsiak (Larralde, 2017, 17). Ondoren, Primo de Riveraren diktadura heldu zen (1923-1930) aurretik zetozen debekuak indartzen. Errepublika, gerra… Mendearen bueltan hasten dira Sagar dantzak erabat ahultzen eta desagertzen. Batzuk mende berriaren erdira ez dira iritsiko eta zazpigarren hamarkadan bakarra izango da Baztanen.

Sagar dantzen berreskurapen prozesua XX. mendearen zortzigarren hamarkadan hasten da bertako zein kanpoko dantza taldeek bultzatuta. Horrela, Erratzukoa (Iruñeko Ortzadar eta Arizkungo Elkartasuna), Amaiur (Elkartasuna), Baztangoa (Elkartasuna) eta Lekarozkoa (Jo ala Jo) berreskuratu izan dira.

 
Participantes-dantzaris:

Lau dantzari

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo-Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos