BAZTANGO MUTIL DANTZAK

BAZTANGO MUTIL DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p><span id="docs-internal-guid-00e9a158-ca04-becd-cae5-57e30dfbeea7">Hogei dantza ezberdinek osatzen dute Baztango Mutil-dantzak, baina ezberdin izan arren , ezaugarri koreografiko komun batzuk dituzte: biribil irekian eta erlojuaren orratzen kontrako norantzan dantzatzen dira. Gaur egun, Bailarako herrietako bestetan zein une berezietan, egiten dira. Izenak dioenez, tradizionalki gizonezkoek dantzatu izan dituzte baina azken boladan emakumezkoek ere parte hartzen dute. Mutil-dantzek Iparraldeko jauziekin eta Biarnoko <em>sauts</em>ekin daukate harremana.</span></p> <p><strong>FITXA ERAIKITZE LANETAN.</strong></p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Sin datos
Periodicidad: Herrietako bestetan, Baztandarren Biltzarra egunean
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

“Baztango mutil dantzak” etiketaren azpian ezaugarri komuneko dantza talde bat biltzen da eta ezaugarri horiei esker bereizi daitezke beste mutildantzetatik. Mutil dantza guztiak biltzen dituen ezaugarria izan da mutilek soilik dantzatzea.

Baztango mutildantzak borobil irekian eta erlojuaren orratzen ibilbidearen kontrako norantzan dantzatzen dira. Parte hartzea irekia izan da (garai modernoetan, bederen) dantzatzen jakin duen orori, beti ere gizonak baldin baziren (mutilak zein gizonak, ezkongabeak zein ezkonduak).

Gaur egunean mutil dantzak jotzen eta dantzatzen dira, batez ere, Baztango herri eta auzo ezberdinetako herriko bestak ospatzen direnean, baina aintzinean, edozein igandean dantza zitezkeen, beti ere musikarik bazegoen.

Baztango mutil dantzak “mutil dantzen” taldean koka badaitezke ere (parte hartzaileen generoa da ezaugarri nagusia), ezin ukatuzko harremanak identifikatuak izan dira Baztango mutil dantzen, Iparraldeko jauzien eta Biarnoko sautsen artean.

20 mutildantza identifika daitezke, horien barnean sartzen baldin badugu hasierako agurtze mugimendua:

  1. Aunitz urtez

  2. Hiru puntukoa

  3. Billantziko

  4. Zozuarena

  5. Xoriarena

  6. Biligarroarena

  7. Biligarroarena zaharra

  8. Añarxume

  9. Xerribegi

  10. Xerribegi zaharra

  11. Zazpi jauzi

  12. Zazpi jautzi zaharra

  13. Muxikoa

  14. Billantziko txiki

  15. Billantziko zaharra

  16. Zahar dantza

  17. Mando zaharrarena

  18. Ardoarena

  19. Añar-haundi

  20. Tellarin

Baztango mutildantzak XX. Mendean

Dantza tradizionalen gehiengoan gertatzen den moduan, mutil dantzen kasuan ere ez dugu berririk bere jatorriari buruz edo bere garapen historikoaz. R.M. de Azkuek hainbat mutil dantza jaso zituen bere Cancionero Popular Vasco delakoan (1915tik aurrera argitaratua). Melodiak iturri ezberdinetatik jaso zituen eta horien artean Amaiurko txistularia zen Antonio Elizalderengandik (Billantziko, Txorienak, Xoxoaina), gero erreferentziazko txistularia eta informazio iturria bilakatuko zena.

1911tik aurrera hasiko du bere Baztango ibilbidea Aita Donostiak, eta 1918 eta 1925. urteen artean Aita Olazaran zenarekin batera egonen da Lekarozen. Urte horietan, dirudienez, Jose Telletxea (Erratzuko txistularia) eta Antonio Elizalde (Amaiurko txistularia) bilduko dituzte erdi edo erabat galduta zeuden mutil dantzak (eta Baztango folklorearen beste adierazpen musiko-koreografikoak) eta ekingo diote biziberritzeko eta berreskuratzeko prozesuari. Hau da Mariano Izetak esaten diguna:

 

Bi txistulari hauen denboran nabari da baztandar dantzen pizkundea batez ere mutil-dantzetan. Gure haur denboran eta gero ere Antonio-ri Amaiur-ko txistularia deitzen zioten. Gero Arizkun-go egin zen. Antoniok eta Joxek berpiztu zuten mutil-dantza. Antoniok bildu zituen han-hemenka Baztan guzia arakatuz, galduak eta erdi atzenduak aurkitzen ziren mutil-dantzak, dantzaris zaharretaik eta txistulari zaharretaik ere ikasiak. Badakigu Jose Telletxeak, “Xamar”enganik ikasi zituela zenbait mutil-dantza eta holaxe bien artean bildu zituzten Baztan-go dantza guztiak, han-hemenka barreiaturak zaudenak (Izeta, 1991; 26)

XX. mendearen hasierako urteetan mutil dantzak galtze prozesu garbian zeudelako zalantzarik ez dago, baina bi praile kaputxinoen presentziak eta lanak, txistulari baztandarrenarekin batera, lortuko du joera hori iraultzen.

Gainera, eta presentzia horrekin bat egiten, Baztango mutil dantzak Euskaltzaindiaren sortzea ospatzeko egindako ekitaldietan dantzatu ziren Oñatin 1918an. Horretarako mutil dantza dantzatzeko estiloak batu behar izan ziren, barneko aniztasun koreografikoa galduz. Bateratze prozesu hau areagotuko da beste irteera batekin: 1929an Baztango mutil dantzariek Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan parte hartuko dute. Baina batez ere, prozesu hori gauzatuko da transmisioa, hein haundi batean, familia baten eskuetan geldituko baita (Elizaldetarrak, Antonio eta Maurizio –azken hau aurrekoaren semea-).

Gorago esan den bezala, mutil dantzen lehendabiziko partiturak Hilario Olazaran eta Aita Donostiari zor dizkiegu. Azken honek Euskal Eres Sortan (1921) argitaratuko ditu batzuk. Mutil dantzen urratsen lehendabiziko deskripzioak (zehaztasun nahikoarekin), baina, Bernardo Zalduak egin zituen (1932-1933) Joxe Telletxeak eman zion informazioarekin. Eskuizkribu hau argitaratu gabeak mantenduko dira harik eta Enrique Jordák RSVAPen (Ikus Biblio) 1973an argitaratuko duen arte . 1943. urtean Baztango Udalak Maurizio Elizalderi enkargua egingo dio  kaiera bat egiteko folklore baztandarraren ale nagusien partiturekin. Beraien artean mutil dantzak, irri dantzak eta dantza gehiago aurki ditzakegu.

J.M. Guilcherrek, Maurizio Elizalderen laguntzarekin, 1975tik aurrera argitaratuko ditu hainbat artikulu Baionako Euskal Museoko Boletinean mutil dantzen deskripzioekin. Horretarako, jauzien sistematika koreografikoa eta musikalari buruz zeukan jakituriaz baliatuko da eta urrats baztandarretan aplikatuko du. Zalduak hasitako lana sakontzen Guilcherek du. Geroko argitalpen batzuk batuko dira argitalpen hauei.

Baina dantzaren tradizioa Baztanen (gutxienez 50eko hamarkadatik eta zendu arte) Maurizio Elizalderen pertsonarengan zetzan. Berak irakatsiko ditu mutil dantzak eta berak grabatuko ditu beren melodiak. Bera izan zen tradizio baten gidaria eta gordailua. Horrek bere eragina izan zuen gauza batzuetan, emakumearen partaidetzan, adibidez.

Emakumearen partaidetza mutil dantzetan problematikoa bizi izan da tradizionalki Baztanen. Maurizio Elizaldek dantza tradizio honen historikoki egindako irakurketa zorrotzak, ez zuen ahalbidetu emakumeak plazan dantzan egin zezaten. Emakume bat dantzarien borobilera sartzen zelarik, Mauriziok jotzeari uzten zion emakumea edo emakumeak ateratzen ziren arte. Agian ez zen izango emakumeak kanporatzeko zio bakarra, baina Baztango iritzi publikorako Maurizio zen autoritatea mutil dantzetan. Egun, XXI. mendearen bigarren hamarkada honetan emakumeen partaidetzari egiten zaion ukoak dantzaldien suspentsiora eramaten ari da.

Tradizioaren ikuskera “ortodoxo” hau historikoki gainditua izan da “mutil dantza” (mutil gazte eta ezkongabeen dantza) izendapenarekin bat ez datozen, baina parte hartzen duten, gizarte taldeen onarpenarekin: edozein adineko edo estatus sozialeko gizonezkoa onartzen da eta baita ere, lehendabiziko postua zaharrenari uzten zaio.

Mutil dantzen izenak eta kategoriak

Mutil dantzen corpusa osatzen duten aleen zenbakia informatzaileen arabera aldatzen da. Izan, baditugu mutil dantza guztiak biltzen dituzten bi bilduma: lehendabizikoa Antonio Elizalderen semeari zor diogu (corpus osoa bildu zuen) eta bestea Antonio Elizalderen mutil dantzetan lankide izan zen Jose Telletxeari. Honek Bernardo de Zalduari (bildumaren egilea izan zena) melodiak eta dantzen deskripzioak eman zizkion. Biak errepertorioaren zatirik handienean bat datozen arren, diferentziak badaude beraien artean. Eta batzuk, izendapenen haratago esanguratsuak. Adibidez, Bernardo Zalduaren bilduman ez dira ez Billantziko Txiki, ez Zahar Dantza ez eta Hiru puntukoa agertzen. Beraien tokian eta Billantziko nola dantzatzen den azaltzen digunean, esaten digu bere atzetik Tellarinen esaldi musikal batzuk dantzatzen zirela eta:

Aintzinean ez zen dantzatzen “txalo” dantza hau “BILLANTZIKOren” segidan, baizik eta etenik gabe ondoko 2 “mutildantzak” dantzatzen ziren eta deskribatzen diren hurrenkeran. (Jordá, 1973)

Eta bi mutil dantza horiek Billantziko Txiki eta Zahar Dantza dira.

Bestaldetik, Maurizio Elizalderen bilduman Zazpi jauzi ez dago mutil dantza gisa, irri dantza modura baizik.

Mutil dantzen kopuruari dagokionez, Zalduak egindako bilduman hemezortzi dira mutil dantzak; Maurizio Elizaldek, aldiz, hamabost ematen ditu. Hau ulertzeko kontutan izan beharko dugu nola mantendu duen tradizioa Mauriziok. Gorago aipatutako zerrendako aldaera zaharra, Mauriziok sartzen du izen komuneko mutil dantzan itzulia gisa. Honela, Xerri-begi eta Xerri-begi zaharra bi mutil dantza ezberdin ziren baina Mauriziorekin bat egiten dute eta, bata lehendabiziko aldean joko da (igotzen) eta bestea bigarrenean (jaisten), hurrenez hurren. Hortik sortzen den mutil dantza Xerri-begi eta bere itzulia litzateke.

Garapen koreografikoa oinarri hartuta, bi taldeetan sailka daitezke mutil dantzak. Badira “puntukako” mutil dantzak eta puntukakoak ez direnak. Horien funtzionamendua hau da: Mutil dantza hauek bi esaldi musikalez osaturik daude (A eta B) zeinak  etengabe errepikatzen diren (AA;BB); baina melodiaren momentu zehatz batzuetan esaldiak luzatzen dira eta dantzariek oinekin markatu behar dituzte “puntuak”. Puntua oin librearekin egiten den ostikadatxo bat da, zeinak nota zuriaren balorea luke partituran. Puntu horiek batetik bostera igotzen dira gero jaisteko berriz ere hasierako neurrira, mutil dantza bukatzeko.

Mutil dantza hauen artean daude Biligarroarena, Biligarroarena zaharra, Xerri-begi, Xerri-begi zaharra, Xoxuarena eta Xoriarena. Gainontzekoek ez daukate eskema motor hau.

Azkeneko aipamena izenei. Goragoko zerrenda ikusita, nabarmentzekoa da hor agertzen diren animalien izenak eta, batez ere, hegaztienak: Xoriarena, Xoxuarena, Biligarroarena etab.

Batzuk ikusi dute  izen hauetan balizko dantza imitatzaile batzuen aztarnak. Aldiz, onartuago dago orain txistulariaren faltan kantatzen zireneko kanten letretan izan dezaketela oinarria. Adibide gisa Mandozaharrarena kantatzeko Larraldek (1991) ematen digun letra:

Erosi nuen mando zahar zahar bat.

Kargatu nuen egurrez eta makurrez

… (Larralde, 1991; 21)

Mutil dantzak eta jauziak

Iparraldeko jauzien eta mutil dantzen arteko harremana edo lotura aspalditik apuntatua izan da, Pirineoko mugetatik haratago begiratu denetik, hain zuzen. Izan ere, bai J.M. Guilcherek, bai M.A. Sagasetak aipatuko dituzte harreman horiek (Ikus Biblio), baina balizko ekibalentziak (batez ere, urratsen alorrean) zehaztu gabe. Musikei dagokienez, Sagasetak Muxikoak, Kattalin, Ainhoarrak eta Añuar ttipia jauzien eta Muxikoa, Tellarin, Billantziko eta Añoar haundi, eta Añarxume mutil dantzen arteko antzekotasunak seinalatuko ditu, hurrenez hurren.

Baina jauzien kontrara, urratsak  erabat arauturik eta izendaturik dituztela, mutil dantzek ez daude etapa horretan. Mutil dantzen ikaskuntza imitazioan oinarritu izan da, urratsen analisian eta izendatze bereiztuan baino gehiago. Honek ez du esan nahi Baztango urratsek ez dutela izenik, bederen kasu batzuetan. Baina urrats ezberdinen multzoaren handitasunak zailtzen du horien sailkapena eta izendapena. Urratsen izen batzuk lirateke Aitzina, Aitzina pasa, Gibela, Gibela pasa, Ezkerra, Buelta eta erdi… Izenak ikasten ari den dantzariari egiten zaizkion mugimenduaren ohartarazpenetatik ateratzen dira.

Kontutan izan beharko dugu sailkatze eta izendatze horri esker, jauziak era “kantatuan” izan daitezkeela dantzatuak (musikariak eta dantzari batek kantatzen ditu urratsak) edo ez (dantzariek memorizatu behar dituzte urratsak). Azken era hau, aintzinean oso baloratua, Baztanen mutil dantzetan praktikatzen dena da.

Documentación asociada
Informantes: Herrietako bestetan, Baztandarren Biltzarra egunean
Bibliografía:

ANSORENA MIRANDA, J.L. (1991). “Los Elizalde, Antonio y Mauricio, testigos básicos del folklore baztanés”. Txistulari (Vitoria), 148, 20-23.

ARANBURU, Mikel (2008): "La mutildantza inexplicada" Dantzariak 54.

AZKUE, R.M. (1968). Cancionero Popular Vasco. Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao.

DONOSTIA, J.A. (1994). Cancionero Vasco. IV Danzas. Eusko Ikaskuntza. Donostia.

ELIZALDE, Maurizio (1971): Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa.

GUILCHER, J.M. (1984). La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris. Editions de la Maison des Sciences de l’homme.

(1975) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hirur Puntukoa ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1-20.

(1976) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Zozuarena ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 73, 49-58.

(1977) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Xoriarena, Biligarroarena ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 76, 91-96.

(1978) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Xerribegi ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 79, 29-36.

(1979) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Añarxume ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 83, 45-50.

(1979) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Mutxikoa ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 86, 203-215.

(1979) : « Les mutil dantza du Haut-Baztan. Ardoarena ». Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 216-220.

IZETA, M. (1991): "Baztango dantzak eta txistulariak". Txistulari (Vitoria). 148, 24-27.

JORDÁ, E. (1973). “Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua”. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 556-581.

LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi (1991). Baztango Folklorea. IZ Estudioa. Donostia

SAGASETA, M.A. (1977): Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Institución “Príncipe de Viana”.  Pamplona.

(2011): Luzaideko Ddantzak. Herritar Berri/Astero. Zamudio (BI)

Galería de videos
Baztango mutil dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango mutil dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango mutil dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Sin datos
Instrumentos: Sin datos
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos