BAZTANGO IRRI DANTZAK

BAZTANGO IRRI DANTZAK
Ficha técnica
Otras denominaciones: Joku dantzak, Jostaketak dantzak
Descripción breve: <p>Irri dantzak dibertitzeko dantzak dira. Batzuk joku eta dantzen artean dagoen esparru horretan daude. Dantza hauek lanekin izan dute harremana, hala nola dibertitzeko uneekin: ezteiak, lagun arteko bazkari edo afariak, etabar.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Sin datos
Periodicidad: Sin datos
Dónde
Lugar: Sin datos
Recorrido: Sin datos
Descripción

Erran bezala, dantza hauek espreski dibertitzeko dantzak dira. Kultura guztietan ematen dira mota honetako dantzak edo jokuak. Euskal Herrian ere. Nafarroari dagokionez, Baztan izan da kopuru haundiena bildu eta mantendu duen udalerria. Izan ere, eta autoreen arabera, mota honetako bederatzi edo hamabi dantza mantendu dira.

Hala ere, ezin erran dezakegu erabat bizirik mantentzen direnik. Horietako batzuk bederen, eskoletan irakasten dira eta umeak jolasteko erabiltzen dira. Bertze batzuk bazterrean geratu dira. Edo, gehienez, Baztango dantza taldeen barruan mantentzen eta transmititzen dira.

Maurizio Elizalde (Donostia, 1994, 1970) izan zen haien lehendabiziko bilduma egin zuena. Horretan mutil dantzetatik bereizten diren dantzak dira Irri dantzak eta hauen barnean Zazpi jauzi mutil dantza, Baztango Zortzikoa, Baztango Soka dantza eta Sagar dantza sartzen ditu. Hauek kenduta 9 lirateke Irri dantzak.

Javier eta Patxi Larraldek beren aldetik, hamabi Irri dantza identifikatzen dituzte: Elizaldek jasotakoak gehi Bizkar dantza, Katadera dantza inguruan eta Eskalapoin dantza.

Honatx Larraldetarrek dantza hauei buruz erraten digutena:

Baztango Aranan baditugu 12 joku-dantza ezberdinak, iostaketa-dantzak edo irri-dantzak izen orokor hokin ezagutzen ditugunak.

Nekazari etxetan, elkar lagunduz, kisue, arto-xuritze, garratu, etxeari teilatu emate eta holako lan gogor aunitz egiten zitutzten eta etxeko-andreak langilei saritzeko afari on bat ematen zuen. Afal ondoan, gau guzia besta egiten zen eta orduan iostaketa-dantza hok dantzatzen ziren.

Dantza hok beti sasoin on bat biltzean egiten ziren, gehienetan lan gogor baten ondotik eta eztai edo lagun arteko otordu on baten ondorioz (Larralde & Larralde, 1991, 29)

Documentación asociada
Informantes: Sin datos
Bibliografía:

Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza.

Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. Donostia:  IZ Estudioa.

Galería de videos
Baztango irri dantzak.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango irri dantzak.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango irri dantzak.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Txistulari y atabal (o ttun ttun)
Instrumentos: Txistua, danbolina, atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Javier Larralde eta Patxi Larralde
Evolución: Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Dantza hauek eskoletan eta Baztango dantza taldeen barnean irakasten dira

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos