Baztango Ipurdi dantza
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Sin datos
Descripción breve:

Baztango Irri dantza da.

Aitzina segi baino lehen, erran behar da Baztanen izen honekin bi dantza ezberdin ezagutu direla. Alde batetik «Dantzatlas» honetan izen honekin ezagutuko duguna, eta bestaldetik Janpetikedanse izenarekin ere ezagutzen dena.

Bi dantzarik egiten zuten joku-dantza hau. Batek bizkarrean, gerrikotik zintzilik paper bat darama. Besteak gibeletik segitzen du eskuan kandela bat duela, papera erretzeko asmoz. Ablitasko «Danza del Plego» familiako dantza da.

Ipurdi dantzaren koreografia Baztango Bizkar dantzaren bera da, baina paper zerrenda bat eraman ordez, Ipurdi dantzan lasto edo belar maxoa eramaten da.

Erraten dugun gisan, izen honekin ere Janpetikedanse izeneko dantza ezagutzen da, melodia eta koreografia ezberdina duena. Deigarria da Maurizio Elizaldek, zeinak 1943n egindako bilduman jaso zuen Ipurdi dantzaren doinua, adibidez, Aita Donostiak bere aitarengandik jaso zuenaren berdina den, gerora dantzaren izena beste dantza bati eman zion.

Ipurdi dantzaren lehendabiziko deskribapena eta partitura Aita Donostiari zor diogu. Berak 1919. urtean jaso zuen Amaiurren eta 1930 argitaratu ohar batekin:

On accroche à l’épaule d’un danseur un papier assez long, de façon qu’il touche la ceinture. Ce danseur se tient accroupi et marche ainsi, dansant et faisant des tours. Les autres danseurs doivent faire brûler le papier. Opération difficile à cause des mouvements du danseur porte-papier [Dantzari baten sorbaldan paper luze bat zintzilikatzen da, gerrikoa ukitzeko modukoa. Dantzari hori kokoriko jarri eta horrela ibiltzen da, dantzan eta bueltaka. Beste dantzariek papera erre behar dute. Operazio zaila da, paper-eramaile dantzariaren mugimenduengatik] (Donostia, 1930, 6)

Bere aitarengatik jaso zuen Maurizio Elizaldek eta 1943an Baztango dantzei buruzko bilduman sartu zuen (Donostia, 1994, 2003).

Elena de Arizmendik eman zuen beste deskribapen bat:

La ejecutan dos danzantes en cuclillas. Uno de ellos lleva un haz de paja echado a la espalda: el otro, con un tizón en la boca, entre saltos y giros, intenta prenderle fuego. Todo ello al son del txistu y sin perder el ritmo [Bi dantzarik egiten dute, kokoriko. Batek lasto sorta bat darama bizkarrean jarrita: bestea, ahoan ilinti bat duela, jauzi eta bira artean, su ematen saiatzen da. Hori guztia txistuaren doinuan eta erritmoa galdu gabe] (Arizmendi, 1968, 452)

Sinesgaitza ematen du ariketa hori, baina Arizmendi oin-ohar batean dio:

Sucedió en 1963. Me dijeron que esta danza era difícil y se iba perdiendo [1963an gertatu zen. Dantza hau zaila zela esan zidaten eta galtzen ari zela] (Arizmendi, 1968, 453)

Geroago Patxi Larraldek argitaratu zuen bere azalpena, bai Ipurdi dantzarako bai Bizkar dantzarako balio duena:

Dantzari batek, gerrontzearen gibeleko aldetik lotuta lasto edo belar idor maxo bat derama edo paper zerrenda luze bat. Dantzaria ttottoriko, jauzi eta itzuliak eginez dantzatzen da. Bertze dantzari batek, bere gibeletik gise berean dantzatuz eta eskuan kandela bat piztua daukela, egin ahal guziek egiten ditu lastoari su eman beharrez. Jokoa galtzen duena ardo erronda bat aterako du (Larralde & Larralde, 1991, 37)

Azalpen hau F. Arrarasek eman zuenaren oso antzekoa da (Arraras, 1987, 15). Arrarasek Aniz eta Amaiurko doinuak argitaratu zituen (Arraras, 1987, 123, 148), Aita Donostiak argitaratuakoaren aldaerak direnak.

Doinua, Larralderen arabera (Larralde & Larralde, 1991, 30), Antonio Elizalderengandik jaso zuen Aita Donostiak, hala nola Aita Olazaranek, zeinak Bizker-dantza izenarekin argitaratu zuen (Larralde & Larralde, 1991, 31).

Agian Bizkar dantza eta Ipurdi dantza bi izen eta melodia ezberdina duten dantza bera dira. Kasu bera gertatzen da Baztango Zozoarena eta Xoriarena mutil dantzekin: koreografia bera, bi doinu.

Pueblo:
Baztango Ipurdi dantza
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Sin datos
Periodicidad:
Sin datos
Dónde
Lugar:
Sin datos
Recorrido:
Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes:
Sin datos
Bibliografía:
Arizmendi, E. (1968). Vascos y trajes. Donostia: R.S.B.A.P.
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, II. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana».
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
Fernandez de Larrinoa, K. (2006). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. Bilbo: IZ Estudioa.
Galería de videos
Baztango ipurdi dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango ipurdi dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango ipurdi dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos:
Sin datos
Instrumentos:
Sin datos
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris:
Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Sin datos
Procedencia de la información:
Sin datos
Diagnóstico:
Sin datos