Baztango Eskalapoin dantza
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Sin datos
Descripción breve:

Baztango Irri dantza bat da. Dantza Baztango bailarako dantza taldeen testuinguruan mantendu egin da. Bere izena dantzariek oinetan janzten dituzten «eskalapoinei» zor die. Eskalapoin edo eskalapuina zurezko oinetako bat da. Txokle edo xokle izenarekin ere ezaguna da. Oinetako horiekin egiten zen dantza eta une zehatz batzuetan lurraren kontra jotzen ziren.

Dantza honen melodia R.M. Azkuek Bozaten (Baztan) jaso zuen eta bere Cancionero Popular Vasco delakoan argitara eman zuen (Azkue, 1925, 307). Jarri zion izena («Eskalapoin dantzan») kanta zitekeen kantaren lehenbiziko bertsoari dagokio:

Eskalapoin dantzan

Baigorriko plazan

zagi bat ardo pontzan,

Rau, rau, rau (Azkue, 1925, 308)

Azkuek ez zuen dantzaren koreografiari buruzko inongo aipamenik eman.

Geroztik, Baztango dantzak jasotzeaz arduratu diren guziek ez dute dantza honen aipamenik egin. Ez Elizaldetarrak, ez Donostiak, ez Zalduak. Erabat galdua?

F. Arrarasek, ohiko den bezala iturriak aipatu gabe, jaso zuen bere argitalpenean dantza honen doinua eta balizko koreografia (Arraras, 1987, 16). Ez du jatorria aipatzen, baina ematen duen kantaren letra Azkuek argitalpenetik hartzen du. Izan ere, bizkaitarrak asmatutako ahapaldiak eta erdarara egin zuen itzulpen librea, Arrarasek jasotzen du.

Agian Arrarasen eraginpean eta Sección Femeninak eskatuta (Dantzan.eus, 2010), 1972. urtean NO-DOrako (zine aretoetan ematen zen albistegi frankista) saioa grabatu zuten Iruñeko dantza talderen batekin. Dokumentuari jarrio dioten izenburua «Eskalopin-dantza» (?) izan zen. Eskenatokirako dantza bat da.

Arrarasek ematen duen deskribapena ondoko bideoan ikus daitekeena da. Ez dakigu koreografiaren testigantzak jaso ote zituen. Hala ez bazen,dantzaren «berreskupenerako» oso litekeena da Azkuek asmatutako bertsoek Arraras inspiratzea:

Iru urrats orrera,

iru urrats onera,

itzuli bat gero.

Rau, rau, rau,

Raitarai, raitarai,... (Azkue, 1925, 308)

Javier eta Patxi Larraldek (Larralde & Larralde, 1991, 34) ere eman zuten dantza honen berri. Haiek jasotzen duten melodia Azkuerena da. Beren describapena hauxe da:

Mutil-dantza bezala, inguru lerroan dantzatzen da eta ordularien orratzen aurkako zentzuen aintzinetuz.

Lehenbiziko zatian lau puntu egiten dire mutil-dantzen bezala eta gero, eskuineko aldera itzuli erdi bat eginez eta soinue gelditzen den denbora berean, hiru esku-zarta eta eskalapoinekin hiru ukaldi ematen dire. Hau dena errepikatzen da baino kontuan atxikiz errepikatzen hunten lerroa ordularien orratzak bezala joan behar duela. Bigarren zatia Billantzikoaren hasmenta bezala dantzatzen da.

Soinua gero eta biziago jotzen da baita dantzatu ere (Larralde & Larralde, 1991, 34)

Kasu honetan, erabiltzen den informazioaren iturriak aipatzen dira:

Dantza hau «Elkartasuna» dantzari taldeak 1986 urtean ikasi zen, eskerrak Victoriano Lazkano arizkundarrari… Mintzatu gera dantza hau ezagutu duten jende zenbaitekin Matias Mendikoa eta Antonio Goñikin… (Larralde & Larralde, 1991, 34)

Larraldetarrek beste bertso bat gehitzen diote Azkuek jasotakoari:

Eskalapoin dantzan

Baigorriko plazan

bizp’hiru atso dantzan,

Rau, rau, rau (Larralde & Larralde, 1991, 34)

Pueblo:
Baztango Eskalapoin dantza
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Sin datos
Periodicidad:
Sin datos
Dónde
Lugar:
Sin datos
Recorrido:
Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes:
Sin datos
Bibliografía:
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, II. Institución «Príncipe de Viana».
Azkue, R.M. de (1925). Cancionero Popular Vasco. Vol I, Tomo III (Ed. 1990). Euskaltzaindia
Fernandez de Larrinoa, K. (2006). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza.
Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. Donostia: IZ Estudioa.
Galería de videos
Baztango eskalapoin dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango eskalapoin dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango eskalapoin dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos:
Sin datos
Instrumentos:
Sin datos
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris:
Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Sin datos
Procedencia de la información:
Sin datos
Diagnóstico:
Sin datos