Baztango Bizkar dantza
Ficha técnica
Otras denominaciones:
Bizker dantza
Descripción breve:

Baztango Irri dantza da. Bi dantzarik egiten zuten joku-dantza hau. Batek bizkarrean, gerrikotik zintzilik paper bat darama. Besteak gibeletik segitzen du eskuan kandela bat duela, papera erretzeko asmoz.

Bizkar dantzaren koreografia Baztango Ipurdi dantzaren bera da, baina azken honetan paper zerrenda bat eraman ordez, lasto maxoa eramaten da. Honatx Patxi Larraldek ematen duen azalpena, bi dantzetarako balio duena:

Dantzari batek, gerrontzearen gibeleko aldetik lotuta lasto edo belar idor maxo bat derama edo paper zerrenda luze bat. Dantzaria ttottoriko, jauzi eta itzuliak eginez dantzatzen da. Bertze dantzari batek, bere gibeletik gise berean dantzatuz eta eskuan kandela bat piztua daukela, egin ahal guziek egiten ditu lastoari su eman beharrez. Jokoa galtzen duena ardo erronda bat aterako du (Larralde & Larralde, 1991, 37)

Azalpen hau F. Arrarasek eman zuenaren oso antzekoa da (Arraras, 1987, 47). Aurretik Elena de Arizmendik eman zuen beste deskribapen bat:

La ejecutan dos danzantes en cuclillas. Uno de ellos lleva un haz de paja echado a la espalda: el otro, con un tizón en la boca, entre saltos y giros, intenta prenderle fuego. Todo ello al son del txistu y sin perder el ritmo [Bi dantzarik egiten dute, kokoriko. Batek lasto sorta bat darama bizkarrean jarrita: bestea, ahoan ilinti bat duela, jauzi eta bira artean, su ematen saiatzen da. Hori guztia txistuaren doinuan eta erritmoa galdu gabe] (Arizmendi, 1968, 452)

Sinesgaitza ematen du ariketa hori, baina Arizmendi oin-ohar batean dio:

Sucedió en 1963. Me dijeron que esta danza era difícil y se iba perdiendo [1963an gertatu zen. Dantza hau zaila zela esan zidaten eta galtzen ari zela] (Arizmendi, 1968, 453)

Doinua, Larralderen arabera (Larralde & Larralde, 1991, 30) Antonio Elizalderengandik jaso zuen Aita Donostiak, hala nola Aita Olazanek, zeinak Bizker-dantza izenarekin argitaratu zuen (Larralde & Larralde, 1991, 31).

Egun, melodia erabiltzen da Ipurdi dantza egiteko. Itsas dantza egiteko erabiltzen zuen Maurizio Elizaldek (Donostia, 1994, 2003).

Doinuak bazuen bere erranairua:

Atso zarra milindrin

hire bentak egin din

ortzak ere guan zaizkin

eta sorgin zar bai idurin (Larralde & Larralde, 1991, 31)

Pueblo:
Baztango Bizkar dantza
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Danzas que forman este ciclo:
Cuándo
Fecha:
Sin datos
Periodicidad:
Sin datos
Dónde
Lugar:
Sin datos
Recorrido:
Sin datos
Descripción
Sin datos
Documentación asociada
Informantes:
Sin datos
Bibliografía:
Arizmendi, E. (1968). Vascos y trajes. Donostia: R.S.B.A.P.
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, II. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana».
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Eusko Ikaskuntza.
Fernandez de Larrinoa, K. (2006). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Larralde, J. eta Larralde, X. (1991). Baztango Folklorea I. Bilbo: IZ.
Galería de videos
Baztango bizkar dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Baztango bizkar dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Baztango bizkar dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos:
Sin datos
Instrumentos:
Sin datos
Audios:
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones:
Sin datos
Partituras:
Evolución:
Sin datos
Descripción histórica
Sin datos
Participantes-dantzaris:
Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Sin datos
Procedencia de la información:
Sin datos
Diagnóstico:
Sin datos