BAKAIKUKO ZORTZIKOA

BAKAIKUKO ZORTZIKOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Bakaikuko Santio plazan bertan ematen zaio hasiera dantzari, nahiz eta noizbait ere kalejiran igo izan den Santioko ermitatik. Neska zein mutil gazteek kaxeroz &nbsp;jantzirik dantzatzen dute txistulari batek lagundurik. Baina bada festetan zehar beste egun bat non edonork dantza dezakeen. Hau era espontaneo batean egiten da, dantzatu nahi duen oro atxiki daiteke zortzikoa dantzatzera eta beraz, gaur egungo arropekin ere dantzatzen da. Zortzikoa dantzatu ostean, jota eta porrusalda/arin-arin dantzatzen dira eta azken bi horien artean aguazilak zilarrezko katilutan ardoa banatzen du dantzarien artean. Dantzatzez bukatzean, kalejiran atera ohi dira plazatik.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Bakaikuko festetan, uztailaren 25ean.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Santio plazan
Recorrido: Garai batean bai baina gaur egun ez.
Descripción

Bakaikuko festen baitan uztailaren 25ean, dantzariak arratsaldeko, zazpiak aldera elkartzen dira Santio plazan dantzatzeko. Gaur egun 17-22urte bitarteko gazteek dute dantzatzearen ardura. Ez dago dantzatzeko bikote kopuru zehatzik, baldintza bakarra zenbaki bikoitia izatea da. Plazako goiko aldean, festetan jartzen den kioskoaren ezkerraldean kokatzen dira.Txistulariek dantzarako deia egiten dute eta kioskoaren ezkerraldetik oinez, binaka (neska zein mutilak) sartzen dira plazan, bikote bakoitza bestearen atzetik eta zirkulu ireki batean kokatzen dira. Plazaren inguruan bueltak ematen dantzatzen dute. Zortzikoa dantzatu ondoren, egunero bezala arratsaldeko zortziak aldera, auzatea egiten da ardoa, gazta ta txorizoa eskeiniz. Bakaikuko zortzikoa hiru dantzek osatzen dute, baino Bakaikun dantza bakar bat bezala ikusten da: zortzikoa, jota eta porrusalda.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía: Sin datos
Galería de videos
Bakaikuko zortzikoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Bakaikuko zortzikoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Bakaikuko zortzikoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Uztailaren 25ean, kaxeroz janzten dira. Hori dela eta, bakoitzak bere jantzia erabiltzen du eta ezberdinak izan ohi dira. Festetako beste egunetan dantzatzeko parada badago, kaleko arropekin dantzatzen da.

Garai batean, eguneroko arroparekin dantzatzen zen.

Música
Músicos: Txistularia
Instrumentos: Txistua eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Dirudienez, festa giroan dantzatu ohi zen Bakaikuko herriarekin lotutako ospakizun orotan ( Kintotan, Santa Ageda eguneko ondorengo asteburuan, Santa Marinako erromerian, Aste Santuaren arabera, herriko festetan, uztailaren 25 Santio egunean,…) Gaur egun ordea, soilik festetan dantzatzen da. 1948-1950 urte inguruan dantzatzeari utzi zitzaion, zaharrenek dantzatzeari utzi baitzioten pixkanaka eta atzetik zetozenek, garaiko egoera medio, ez baitzuten ikasi. Garai hartan, soilik gizonezkoek, adin guztietako gizonek, dantzatzen zuten eta emakumezkoek soilik noizbehinka gonbidatu gisa dantzatzen zuten ezohiko gauza bat bezala, zortzikoa dantzatzen zuen gizona laguntzen. Dantza belaunaldiz belaunaldi transmititzeko modua, kopiatzearena izan da, gazteenek euren zaharrak imitatuz ikasten zuten. Dirudienez, Urbasara, bargarako bidean animaliengana igotzen zirela dantzatzen egiten zuten, hori baitzen entsaiatzeko zuten unea. Urte osoan zehar mendira igotzen zirenean praktikatzen ibiltzen ziren gerora ospakizun eguna heltzerakoan euren dohaiak erakusteko asmoz. Nolabaiteko desafio bat suposatzen zuen eta, hori dela eta, bakoitzak modu batez dantzatzen zuen. Ezberdintasun horrek berreskuratua izan zenetik leundu diren arren, garai hartan dantzaren parte ziren.   Gerora, 1982.urte inguruan berreskuratua izan zen eta badira garai honekin lotzerik ditugun bi berrikuntza. Alde batetik, partaideen adinari dagokionez, berreskuratua izan baino lehen, adin guztietako gizonezkoek dantzatzen zuten. Baina berreskuratua izan ondoren, mutil eta neska gazteek dantzatu izan dute, garai batean kintoetan ere dantzatzeak utzitako arrastoaren ondorio dela esan genezake.  Bestetik, dantzaren partaideen sexuari dagokionez, neskak zortzikoaren ohiko partaide bihurtu ziren, dantza galdu aurreko ohiturarekin (soilik gizonezkoek dantzatzearekin) amaituz. Posible da garai honetan katea egiteko zapien erabileraren jatorria kokatzea, gizonezkoek soilik dantzatzen zutenean ez baitziren erabiltzen.

Beraz, dantzak gizartearekin bat aurrera egin duela esan genezake, hasiera batean bikoteak bi gizonez zeuden osatuak, gerora emakumezko eta gizonezko batek osatu zuten gaur egun arte mantendu izan dena. Hala ere, aipatzekoa da gaur egun bikote mistoa ohikoena izan arren, bikotea bi neskez edo bi mutilez ere osa daitekeela.

Dantza gauzatzen den leku fisikoa ere aldatu izan da denborarekin. Lehen ospakizunak erlijioarekin estuki loturik zeuden, eta dantza ospakizun horien baitan garatzen ziren. Gaur egun ordea, dantzatzeak ez du zertan erlijioarekin loturik egon behar. Hori dela eta, festetan San Juan Bautista elizaren atean, San Juan Bautista plazan ez da dantzatzen eta Santio baselizatik Santio plazarainoko kalejira ere ez da gauzatzen.

Azkenik aipatzekoa da garai batean dantza selektiboa zela. Hau da, Bakaikuko Zortzikoa dantzatu ahal izateko ohorezko pertsonak edo, gutxienez, gaizki ikusirik ez zeuden pertsonak behar zuten izan. Testuinguru horretan, gaur egun dantzan hasi baino lehen egin ohi den zubia, garai batean eskatzen zen baldintza horren hondarra dela esan genezake. Zubi horren funtzioa ustez merezi ez zuen hura kanporatzea zen. Zubia aurrekoek egiten zuten eta egokia ez zena zubi azpitik igaro behar zela, eten egiten zuten eta pertsona hori dantzatu gabe gelditzen zen.

Participantes-dantzaris:

Gaur egun, gazteek dantzatzen dute, neska zein mutilek; ez dago adin zehatzik. Hala ere, 17-22 urte bitarteko gazteek dantzatu ohi dute. Baldintza bakarra kopuru bikoitia izatea da, lehenengo zatian binaka dantzatzen baita.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Azken urtetan Ernesto Leitzak erakutsi die.

,

Gazteen borondatearen araberakoa da.

Procedencia de la información: Amaia Zubiria (Ortzadar), Inge Zelaia (Ortzadar)
Diagnóstico: Sin datos