AULKI DANTZAK
Ficha técnica
Cuándo
Dónde
Descripción
Katadera dantza, Alki dantza edo Silla dantza oso zabalduriko joku dantza izan da, nahiz eta gaur egun soilik Baztanen eta dantza taldeen munduan mantentzen den.
Erran bezala, bi motatako dantzak dira egun ezagutzen ditugun Katadera dantzak. Hiru aulkirekin egiten dena zabalduena da. Bertzea, korroan egiten dena, Baztanen jaso da eta hor egiten da. Kataderak horrela jarritako bi dantza daude: Zartain dantza eta Katadera dantza inguruan.
Lehenengoa dantzatzeko, hiru aulki segidan jartzen dira bere artean tokia uzten delarik dantzariak dantza daitezen. Hiru aulki eta hiru dantzari beren aldamenean. Normalean, dantza bi zati ditu. Lehengoan dantzariak, erritmo lasai batean, aulkien inguruan dantzatzen dira bere hasierako tokira itzuli arte. Bigarrenean, erritmo askoz biziago eta gero eta azkarrago batean aulkien artean dantzatu behar dute tupust egin gabe.
Aulkiak inguruan jartzen direnean dantzari gehiago dago kataderak baino, bat gehiago. Erran dugun gisan, bi dantza ditugu. Batean dantzariak kataderek osatzen duten zirkulutik kanpo dantzatzen dira eta musika eteten denean, eseri behar dute (Katadera dantza inguruan) eta aulkirik gabe geratzen dena jokutik at geratzen da ere bai. Zartain dantzan dantzariak zirkuluaren barnean dantzatzen dira eta joku berbera eginen dute, baina hemen ez dago eliminaziorik.
Documentación asociada
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II). Pamplona: Institución «Príncipe de Viana»
Donostia, J.A. de (1922). Euskal Eres-Sorta. Bilbao: Unión Musical Española
Donostia, J.A. de (1929). Katadera-dantza. Gure Herria, 5 zkia. Ustaritz
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas, IX. Cancionero Vasco. Donostia: Eusko Ikaskuntza
Fernández de Larrinoa, K. (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza
Larralde, X. eta Larralde, P. (1991). Baztango Folklorea I. Bilbo: IZ.
Galería de videos
Indumentaria
Música