ARIBEKO TTUN-TTUNA

ARIBEKO TTUN-TTUNA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Thun-thun
Descripción breve: <p>Berriki berreskuratu den Ingurutxoa (2024).<br />Ttun ttuna erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Izena Ekialdeko Pirinioetan erabiltzen da eta jotzen den musika tresnari aipatzen dio: ttun ttunari. Ttun ttuna osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Ariben soka dantza, pañolo dantza, inguru dantza eta karrika dantzak osatzen zuten. Berreskurapenean azken hirurak dantzatzen dira.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Aezkoako egunean (irailaren 2. igandean?), 12’00etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Tokia Aezkoako eguna egiten den herriaren arabera aldatzen da
Recorrido: Sin datos
Descripción

Ttun-ttuna Aezkoako Egunean dantzatzen da karrika dantza baten buruan. Dantzariak delako Karrika dantza horren parte dira, ibarreko erraldoiak, musikariak eta Ibarreko ordezkariekin batera. Horrela ibiltzen dira herrian zehar eta herriko plazaraino joaten dira, non ttun-ttuna dantzatzen den. Ttun-ttunak ez du aparteko protokolorik. Pipirripi Dantza Taldearen lagunak sartzen dira plazara eta haiekin batera sartu nahi duen orok. Dantzen ordena hauxe da: Pañolo dantza, Inguru dantza eta karrika dantza. Dantzen artean zubia egiten da.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Arraras, F. (1983). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana»

Galería de videos
Aribeko ttun-ttuna.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Aribeko ttun-ttuna.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Aribeko ttun-ttuna.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Egun honetan Pipirripi Dantza Taldeak emanaldi bat ematen du eta Ttun-ttunean parte hartzen duten dantzariak emanaldirako jantziekin dantzatzen dira. Sar daitekeen jendea egun horretan daraman arroparekin sar daiteke.

Música
Músicos: Sin datos
Instrumentos: Sin datos
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Aribeko Ttun-ttuna 2024an berreskuratu zuen Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak Patxi Labordaren laguntzarekin. Berreskurapenerako Patxi Arrarasen liburuan jasotako deskribapena izan zuten oinarri. Izan ere, Ingurutxo honen berri F. Arrarasek eman zigun (Arraras, 1983, 14). Bere idazlanetan ohikoa den bezala, ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.
Ingurutxo guziak bezala, hau ere dantza mistoa zen eta bere barnean lau dantza biltzen zituen: Soka dantza, Pañolo dantza, Ingurua eta Karrika dantza.
Azkueren Cancionero Popular Vasco delakoan «Ingurutxu» bat agertzen zaigu Ariben jasoa, teorian. Seguruenik orduko akats ortografikoa da, garaiako r bikoitza azentu-markarekin idazten baitzen askotan eta kasu honetan falta zaio. «Aribe» horren ondoan «Araiz» edo «Valle de Araiz» idazten du eta horrek argitzen du Arribez ari dela (Araitz) eta ez Aribez (Aezkoa). Edonola ere, Eusko Ikaskuntzak sarean eskuragarri duen Euskal Kantutegian (https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/) Arribekoak diren  melodiak eta kantak Aribekoak bailiran agertzen zaizkigu .

Participantes-dantzaris:

Pipirripi Dantza Taldea  eta nahi duena.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:
Pipirripi Dantza Taldearen barruan irakasten da Ttun-ttuna. 
Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos