ARESOKO INGURUTXOA

ARESOKO INGURUTXOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve:
Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Areson Inguru handia, Zortzikoa, Inguru txikia, zubiak, Fandangoa, Porrusalda eta Biribilketak osatzen dute. Behin galdu bazen ere, 1988. urtetik berreskuratuz joan da eta orain osasun onean dago. Ba omen zegoen ere plazan sartzeko Soka dantza bat, orain egiten ez dena.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 15 eta koadrilen egunean (zehaztu gabeko eguna)
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Herriko Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Nafarroako ingurutxo gehienak oso ahul heldu ziren 1936-39ko gerrara eta gehienak urte horretarako desagertuak zeuden. Aresoko ingurutxoa 1988. urtean berreskuratu zen lehengo aldiz baina 2003tik jarraitasunez, urtero egiten da. Bertan herriko gazteriak parte hartzen du eta jantziaren ohiko araua baztertu denetik parte hartzea oso handia da gazteen artean.

Abuztuaren 15ean herriko haurrek dantzatzen dute (prozesioa, meza, hamarretakoa, prozesioa eta ingurutxoa).

Koadrillen egunean (abuztuaren 16 eta 18aren artean hobekien datorkien egunean, ez da egun finkorik) eta behin koadrillen arteko jokuak bukatzen dituztenean, ingurutxoa dantzatzen dute funtzio identitario batekin.

Ingurutxoa lau dantzek osatzen dute: Inguru handia, Inguru txikia, zortzikoa eta zubiak. Inguru haundia hiru aldiz egiten da, zortzikoa bi, Inguru txikia bat eta bi zubi egiten dira. Hauei fandango, porrusalda eta biribilketa gehitzen zaie.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II), Gobierno de Navarra, Institución Príncipe de Viana. p. 85-87

Garmendia Larrañaga, J. (1984). Carnaval en Navarra. San Sebastián, Haranburu Editor. P.29.

Galería de videos
Aresoko ingurutxoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Aresoko ingurutxoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Aresoko ingurutxoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Berreskuratu zenetik “baserritar” jantziarekin dantzatu ohi da: mutilek mahoizko praka daramatela eta neskek gona urdin/beltza eta ator txuriarekin. Baina azken 2-3 urteetan hau aldatu egin da parte hartzea behera zihoala ikusirik. Orduan pentsatu zen koadrilen egunean egitea eta koadrila bakoitzak bere koloredun kamisetarekin egitea.

Música
Músicos: Txitulariak
Instrumentos: Txistua eta danbolina
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Xabier Olazabal
Evolución:

Audioa akordeonarekin grabatu zen lehengo aldiz, hala jo zuelako bere garaian grabatu zuenak. Egun txistuarekin jo ohi da, baino herrian ez da txistularirik ingurutxoa jotzen duenik eta kanpotik, herriarekin harremana dutenak, etortzen dira jotzera.

Descripción histórica

Ingurutxoaren lehendabiziko partiturak Aita Donostiari zor dizkiogu eta 1944. urtean jaso zituen Cándida Olaetxea eta Lorenzo Marzolengandik.

Ingurutxoarekiko interesa Argia Dantza Taldeak berpiztu zuen eta horrela aurreko mendearen zazpigarren hamarraldian grabatu egin zen (Bautista Caballerok) eta 1988an berreskuratu zen Leitzako Saizar txistulariaren laguntzarekin. Ordutik Ingurutxoaren aldeko indarra ahulduz joan zen eta berrindartzeko umeek mantentzen dute ingurutxoa data horretan, baina gazteek koadrilen egunean (ez da aurretik zehaztutako egun bat) egiten dute koadrila bakoitza identifikatzen duen koloredun kamisetarekin. Orain, arrakasta dexente lortu da: 2017an 35-36 bikotek dantzatu zuen.

Bere Carnaval en Navarra liburuan, Juan Garmendia Larrañagak beste aipamen bat ematen digu, kasu honetan inauteriei lotuta:

“Ingurutxoak”, txistu eta atabalarekin -“txistua eta danborra”-, “Zaldunita” edo Inaute Igande eguneko arratsaldeko dantzaldia irekitzen zuen… (hau) “Iotegietako” gaineontzeko egunetan ere egiten zen (Garmendia, 1984, 29)

Patxi Arrarasek (1987), bere aldetik, orain ezagutzen dugun ingurutxoa Sokarekin aberasten du. Berak dioen bezala “dantzari gonbidapena” da. Mutilek soka bat sortu behar zuten. Horretarako  gazteen danbolinausiak edo maiordomoak plazara ateratzen ziren eta dantzatu behar zuten gainontzeko gazteak batzen zitzaizkien. Eskutik helduta mutil guztiak soka batean kateatuak geratzen ziren muturretan danbolinausiak zeudela. Soka osatzeak bere musika zeukan. Ondoren, zubia egiten da eta danbolinausien zerbitzariek (beraien ondoan dauden mutilek) neskak sartzen dituzte sokan. Behin neskak sokan zeudela mutil guztiek Belauntziko dantzatzen dute neskaren aurrean, zapi batez berari lotuta. Belauntzikoa (oraingo Zortzikoa) gaur eguneko ingurutxoan mantendu da, baina bi danbolinausiek elkarren aurrean dantzatuz.

Participantes-dantzaris:

Herriko gazteak

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Eskolan ingurutxoa, jota eta porrusalda estraeskolarra bezala irakasten dute gazte batzuek.

Eskolan ingurutxoa, jota eta porrusalda estraeskolarra bezala irakasten dute gazte batzuek.

Procedencia de la información: Karlos Irujo-Xabier Olazabal
Diagnóstico: Sin datos