ARANTZAKO DANTZA LUZEA

ARANTZAKO DANTZA LUZEA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Arantzako dantza, Arantzako zortzikoa
Descripción breve: <p><span id="docs-internal-guid-d14e8c9e-c60c-db24-6f8e-f57867100b54">Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.</span></p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 15, 12etan
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Herriko Pilotalekuan, karrikan eta plazan
Recorrido: Sin datos
Descripción

Herriko bestatako egun nagusian, Ama Birjina egunean hain zuzen ere, meza ondotik jendea frontoira inguratzen hasten da, bertan herriko dantzariak ikustera. Dantzan parte hartzen duten dantzari eta txistulariak plazan esperoan egoten dira. 

Kalejira batekin frontoira sartzen dira bikoteka (neska eta mutilak) osatutako ilara luze batean txistularien gibeletik. Txistulariak frontoi erdian kokatzen dira eta mutilek lehenengo mutil dantza edo zortzikoa dantzatzen dute lehendabizi. Bitartean, neskak geldirik esperoan gelditzen dira. Zortzikoa bukatzen dutelarik, mutilen ilaratik bigarrena eta azken bigarrena nesken bila joaten dira eta Nesken biltzea dantzaren protokoloarekin dantzaren sokan sartzen dituzte, mutilen artean tartekatuta. Denak zapiekin elkartuz, soka dantzarako prest izaten dira. Hau eginda, mutilak sokatik askatzen dira eta ixkin batean gelditzen dira neskek Neska dantza egiten duten bitartean.

Neska dantzaren ondotik mutilek Hiru bueltako mutil dantza egiten dute, neskak bazterrean geratzen direlarik.

Dantzaldia bukatzeko, Zubi dantza. Soka dantzaren koreografia berarekin dantzariek bi zubi egiten dituzte eta, eguraldi ona baldin bada, herriko karriketan barna abiatzen dira dantzan.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

FERNÁNDEZ DE LARRINOA PABLOS, Kepa (2003): Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan (1984): Carnaval en Navarra. Haranburu editor. San Sebastián.

 
Galería de videos
Arantzako dantza luzea.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Arantzako dantza luzea.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Arantzako dantza luzea.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Neskak: Espartzin xuri-gorriak (lokarri gorriekin), gerritarainoko media zuri finak, gona zuria fieltrozko bi marra gorriekin (hauen arteko distantziak berdina behar du gona guztietan), mauka luzedun blusa zuria eta txaleko gorria.

Mutilak: Espartzin xuri-gorriak (lokarri gorriekin), galtza zuriak, gerriko gorria, galtzerdi zuriak, ator zuria mauka luzeduna, lepoan painulu gorria eta zapel gorria.

Bai mutilek eta bai neskek, lepoan bertze painulu handia daramate, denak ezberdinak.

Garapena: Aintzinako argazkietan bertzelako jantziak ere ikus daitezke. Horrek dantzatzen zen egunarekin izaten ahal du lotura ala egiten duen eguraldiarekin. Adibidez, 1925eko argazkian, emakumeek garaiko jauntzia zeramaten (gona luzea, blusa zuria...) eta gizonezkoek besta eguneko arropa (galtza iluna, txalekoa batera eta ator zuria). Bestetik, 1931eko argazkian, mutilek gaur egungo dantzarien antzera jaunzten ziren.

Bertzaldetik ere, inauterietarako janzteko modua haiekin lotura zuzen izango zuen. Garmendia Larrañagak (1984, 18), bere inauteriari buruzko liburuan Arantzako dantzak aipatu gabe, "mozorro zuriak" nola janzten ziren aipatzen digu: 

“Zapel gorria zinta anitz koloreduna eta edozein koloreko zapia lepoan janzten zuten. Atorra eta galtza, kolore berekoak, horiak, gorriak ala berdeak izan zitezkeen. Eguraldiaren arabera, botak ala ezpartzin zinta koloredunak janzten zuten".

 
Música
Músicos: Txistulariak eta atabalaria
Instrumentos: Txistu taldea (txistu eta atabala)
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución:

Txistua eta atabala izan dira ohiko soinu-tresnak. Lehengo garaietan txistulariei “ttunttunlaiak” erraten zitzaien. Txistulari zaharragoek gazteagoei irakasten zieten.

Gaur egun jotzen dutenak: 

Txistulariak: Nerea Altzuri, Aintzane Pikabea, Amaia Apezetxea, Leire Mitxelena, Amaia Telletxea.

Atabalaria:  Raul Iparragirre.

Inauterietan mozorroek dantzatzen zutenean eta txistulariak falta zirenean, akordeoia ere lagun izaten zuten, zortzikoa dantzatzeko.
Descripción histórica

Edozein herri adierazpenarekin gertatzen den gisan, Arantzako dantza luzea dantzatzen hasi zeneko data zehatzik ez dago, ez eta bere garapen historikoari buruzko daturik. Daukagun informazio bakarra argazki zaharrek ematen digute. Dauzkagun argazkirik zaharrenak  1925 eta 1931koak dira eta hor janzkeran aldaketak ikus daitezke.

Gerra Zibilak (1936-1939) tradizioaren lehengo etena suposatu zuen, harik eta 1943-44 urte inguruan eta lehendabiziko aldiz, dantzak berreskuratu ziren.  Zehatu gabeko urte batzuetan dantzatu ondotik, berriz ere etenaldia etorri zen.

1973-74 urteetan Tolosako Erketz Dantzari Taldeal eta Iruñeko Ortzadar Dantzari Taldeak herrira inguratu ziren bertako dantzen nondik norakoaz ikertzera. Agian interes horrek akuilatuta, urte horietan berriz ere dantzatu ziren abuztuaren 15ean eta herriko plazan. Musikari-dantza erakusleekin eta etxean ere ikasten zuten dantzari gaztetxoek, gurasoek bazekizkitelako. Gurasoak seme-alabei erakusten aritu ziren. 

Arantzako dantzak herriko inauterietan eta bertze ospakizunetan ere dantzatzen zituzten.

Azken berreskuratzetik hona ez da tradizioa eten. Aldiz, herrian ez ezik, bertze herri aunitzeko plazetan ere (Baztandarren Biltzarrean, Iruñean edota Durangon ospatu ziren Dantzari egunetan, kasu) dantzatu izan dira.

Participantes-dantzaris:

Ez dago partehartzaile kopuru zehatzik. Dantza ikasi duen edozeinek dantzatzen ahal du eta, beraz, eguna iritsi arte ez da jakiten zehazki zenbat dantzari izanen diren. Gaur egun herriko haur eta helduek batera dantzatzen dute. Azkeneko urtean 40tik gora herritar atera ziren dantzara, haur eta heldu. Gehienetan neska gehiago izaten dira mutilak baino.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo. Amaia Telletxea
Diagnóstico: Sin datos