ARAIZKO INGURUTXOA

ARAIZKO INGURUTXOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p dir="ltr">Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Uztaileko hirugarren asteburuko igandean.
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Arribeko plazan (Na-1300 errepide eta Kale Nagusiaren artean dagoena)
Recorrido: Sin datos
Descripción

Herriko pesten hirugarren egunean, igandean, dantzatu nahi duen oro biltzen da, bikoteka, plazan Ingurutxoa dantzatzeko. Dantzak bi postu bereziak ditu: lehendabizikoa eta azkena. Bereziak dira Zortzikoa dantzatzen jakin behar dutelako. Dantzariak bikoteka sartzen dira plazan biribilketa baten doinuarekin. Behin tokia eginda, hasten da Ingurutxoa. Erritmo eta koreografiari dagokionez, bi Inguru dantza daude: Inguru haundia (2/4ko erritmoan) eta Inguru txikia (3/8an). Ingurutxoa Inguru haundiarekin hasten da. Lehendabiziko biren ondoren, buruan eta azken tokian doazen dantzariek Zortzikoa dantzatzen dute aurrez aurre. Hirugarrenaren ondoren lehendabiziko zubia egiten da. Bikote guztiek altxatzen dute estekatzen dituzten zapiak eta sortutako zubi horren azpitik hasten dira denak pasatzen, azken bikotea lehena delarik. Modu honetan azken bikotea zena lehendabizikoa bihurtzen da. Orduan laugarren Inguru haundia eta bigarren zubia egiten dira, denak beren hasierako posiziora itzultzeko. Ondoren, Inguru txikia. Dantzariak askatuak dantzatzen dira, besoak gora dituztelarik. Eta Inguru txikia bukatzen denean, kalejira bat plazatik ateratzeko.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Beltan, J.M. (2016). Larraungo Herri-dantzak. Soinuenea Fundazioa. Oiartzun.

Garmendia Larrañaga, Juan (2009). Tolosa zahar-berriak. Juan Garmendia Larrañaga Bilduma, 59. Eusko Ikaskuntza.

Galería de videos
Araizko ingurutxoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Araizko ingurutxoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Araizko ingurutxoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Ez da jantzi berezirik erabili behar

Música
Músicos: Arribe eta inguru herrietako txistulariak
Instrumentos: Txistuak, danbolinak eta atabala
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Sin datos
Evolución:

Juan Migel Amundarain (1867-1936) da gure informatzaileak oroitzen duen txistularirik aspaldikoena. Arriben txistularirik bazegoen ere, informatzaileak Uitziko «anaia txistulariak» aipatzen ditu. Joan Mari Beltranek (2016) dokumentatzen ditu Uitziko txistulariak:

1930 hamarkada bukaeran 1940 hasieraren inguruan Uitziko txistulariek txanda hartu zioten Zubietako Xalbador Mutuberriari. Hauek izan ziren herriko txistulari taldea osatu zutenak eta Uitzin 1948ra arte Ingurutxoa jo zuten azken txistulariak. Geratxoeneako Joakin Sukuntzak txistua eta akordeoia jotzen zituen, eta elizan harmoniuma ere bai. 1930-1940 inguruan Joakinek «txistu banda» laukote klasikoa osatu zuen. Txistuak,Joakin Sukuntza eta bere iloba Bautista Sukuntza Sagastibeltza (1930. urtean jaioa); silbotea, Pako Balda; atabala, Juan Luis eta Nikolas Balda (Beltran, 2016, 27)

Juan Antonio Sarasola izan zen Arriben ingurutxoa jo zuen beste txistulari bat. Hau ere Bedaiokoa da. Bere biografian aipatzen da bere jaioterri musikala:

Nafarroako Arribera joaten zen txistua ikastera, han Alfonso Juanbeltzekin ikasi zuen, eta Juan Migel Amundarainekin ere ikasten zuen (Zubeldia, 2008).

Honen ondoren, ematen du Anjel Alduntzin leitzarra izan zela txistuari, eta beraz, ingurutxoari segida eman ziona Arriben.

Descripción histórica

Txistulariak egon diren bitartean, dantzaren egoera ona izan da eta dantzatu egin da, urtero ez bada, maiztasun haundiarekin. Bi denbora tarte ezberdin daitezke. Hasiera batean, dantzaren tradizioa Bedaioko eta Arribeko txistulariengan zegoen. Baina jakiteko zaila den une batetik aurrera, Leitzako Anjel Alduntzin izan zen Arribeko pestetara etortzen zen txistularia. Hark, une batean erabaki zuen ingurutxoa dantzatu behar zela. Honela kontatzen du Nieves Lopetegi (1931an jaioa):

Lehenbiziko urtetan ez zun kasurik egin beino, urte batean esan zien: bueno, ingurutxoa erakutsiko dizuet. Ingurutxoa erakutsi zien plazan zeudenei. Gero urtero jotzen zen… Leitzarrak diferente erakutsi zigun… Oso antzekoa, pixkoat aldatua iruditu zat, baina oso antzekoa erakutsi zigun Anjelek.

Aldatu den beste gauza bat data izan da. Duela 20-30 urte arte, herriko pestak sanmigeletan ospatzen ziren, irailean. Garai hartan ingurutxoa astelehenean dantzatzen zen:

Astelehenean puska biltzea egiten zen, orain ez da egiten et gero aparie, soziedadean aparie. Eta apaldu ondoan denak dantzatzen ziren, zaharagoak, gazteagoak, umeak, denak… Sanmigeletan izaten ziren ordun pestak, eta sanmigelen hirugarrena edo laugarrena izaten zen astelehena eta orduan, astelehenean beti, gauean, despeditzeko, ingurutxoa dantzatzen zen… Ingurutxoa bakarrik pestetan dantzatzen zen (Nieves Lopetegi, 2023/07/16)

Participantes-dantzaris:

Parte hartze librea da

Transmisión y salvaguarda
Transmisión: Sin datos
Procedencia de la información: Karlos Irujo, Mikel Lasarte - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos