ALTSASUKO MOMOTXORROEN DANTZA

ALTSASUKO MOMOTXORROEN DANTZA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Momotxorroen dantza Altsasuko inauterietako pertsonaia hauek inauterietako astearte arratsaldean egiten dutena da. Momotxorroak, herrian zehar sakabanatuta, adar-jotze batek biltzen ditu. Dantza honen egitura dantza egiten den lekuaren araberakoa da: biribilean plazetan, bi ilaratan edo taldean kalean, etab.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Inauterietako asteartean
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Altsasu
Recorrido: Zelandi, Isidoro Melero, Zelai, San Juan, Zumalakarregi, Arkupeko aldapa, Alde Zaharra, Foruen Plaza
Descripción

Inauterietako asteartea da Momotxorroen dantza dantzatzen den eguna. Parte hartu behar duten gazteak bazkari herrikoia egiten dute elkarrekin frontoian. Momotxorroak arratsaldeko zazpiak inguruan biltzen dira Zelandiko eskolen esparruan, mozorrotzeko eta «odolaren errituala» deritzona egiteko, non aurpegiak, besoak eta mozorroak odolez zikintzen dituzten. Inauterietako konpartsa osoa Zelandin biltzen da, adar baten soinuak deiturik. Hortik Altsasuko kaleak zeharkatzen dituzte Foruen Plazan 21:00ak aldera amaitzeko. Momotxorroen irteera beldurgarria eta zaratatsua izaten da. Eta momotxorroekin batera gainerako konpartsak ateratzen dira: juantranposoak, maskaritak, akerra eta sorginak, etab. Ibilbidean zehar Momotxorroen dantza dantzatzen da hainbat alditan.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Comisión de Investigación E.D.B.-Navarra, Altsasuko Dantzari Taldea, Zelaia, E. (1986). El carnaval de Alsasua. Dantzariak, nº 35. Euskal Dantzarien Biltzarra

Fernández de Larrinoa, K. (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.

Andra Mari Euskal Dantzari Taldea (2025). Momotxorroak, kaos baten istorioa (Bideodokumentala).

Galería de videos
Altsasuko momotxorroen dantza.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Altsasuko momotxorroen dantza.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Altsasuko momotxorroen dantza.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Alkandora zuria eta kotoizko galtza urdinak, beheko aldeak galtzerdi zurietan bilduta. Oinetan kautxu beltzezko abarkak. Buruan bi behi- edo idi-adarrez apaindutako saski bat eta kopetan ipuruko bat (idien kopetan jartzen den larruzko aurrealdea) daramate. Saskia koroatuz eta bizkarrera eroriz, ardi larru bat. Larru hau, gerrian, zintzarri batzuk zintzilik dituen soka batez lotuta dago. Aurpegia ipurukoaren beheko ertzetik erortzen diren zapi batekin edo zaldi edo behor zurdarekin estaltzen da. Lepotik zintzilik eta bularra eta belaunak ere estaliz, maindire zuri bat mantar gisa, odolez zikindua. Besoak ere odolez zikinduta. Eta eskuan egurrezko sarde bat.

Jantziak norberarenak dira.

Bakoitza biltzeko tokira nahi duen moduan joaten da, jantzita ala jantzi gabe. Normalean jantzita joaten da eta bertan odolez bustitzen dira eta buruko saskia orduan janzten dute.

Jantziak oso gutxi aldatu dira hasieratik. Batzuk saiatzen dira bere ikusgarriago, deigarriago egiten eta, adibidez, bi adarren ordez, lau jartzen dira, edo sorbaldan dagoen larrua, beltza jartzen dute…

Música
Músicos: Txaranga; noiz behinka txistuak ere jo dute
Instrumentos: Sin datos
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: J.P. Urizar eta Asier Urizar; Iñaki Azketa - Ortzadar
Partituras:
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Altsasuko Inauteria 1935. urtearen inguruan ospatzeari utzi ondoren, 1982an berreskuratu zen (C.I.-EDB et Al, 1986, 7), nahiz eta inauteri osoak, bere pertsonaien konpartsarekin, 1916ko azken agerpen-data duen (Andra Mari, 2017). Galdakaoko Andra Mari Dantzari Taldeak ikertu zuen inauteria 1973tik aurrera. Iñaki Aldasoro eta Amaia Oiharbide izan zituen berriemaile nagusiak. Andra Marik berreskuratu zuen, bere errepertorioari gehitu zion eta jendaurrean aurkeztu zuen 1976an (Andra Mari, 2017), Tolosako zezen-plazan. 1981ean, Galdakaoko Andra Mari taldea Altsasun inauteriak antzeztera gonbidatu zuten, herri horretan jada lanean ari zen inauterien aldeko kolektibo baten ekimena indartzeko. 1982an, Altsasuko gazteek hartu zuten lekukoa Andra Mariren laguntzarekin, eta gaur egun arte iraun duen inauteria antolatu zuten.

Andra Marik inauteriak berreskuratu zituen hainbat pertsonaiarekin: momotxorroak, idiak goldearekin, ereilea, ziripotak, goldea, etab. (Andra Mari, 2017). Geroago pertsonaia gehiago gehitu ziren: akerra, sorginak, etab. Baina Altsasuko inauteriak identifikatzen dituzten pertsonaiak momotxorroak dira. Momotxorroen kopurua aldatu egiten da eta denborarekin handituz joan da.

Momotxorroen kalejiraren doinua Aita Jorge de Riezuk jasotako partitura batetik dator eta koreografia J.A. Urbeltz eta Enrike Zelaia Altsasuko akordeoi jotzailearen elkarlanari zor zaio. Enrike Zelaiak berak azaltzen du prozesua:

Juan Antonio Urbeltz me dio una vez unas partituras para que indagase yo sobre ellas en Altsasu. Eran ingurutxos, eran cuatro o cinco canciones… Había una que se prestaba para poder utilizarla porque no sabía los pasos de la coreografía con que se bailaba. Se me ocurrió decir: esta le va como anillo al dedo, la melodía me encaja porque representa esa mentalidad del pasado. Además le hice unos pasos basándome en la danza hegemónica altsasuarra como es el zortziko [Juan Antonio Urbeltzek partitura batzuk eman zizkidan, nik Altsasun partitura horiek azter nitzan. Ingurutxoak ziren, lauzpabost kantu... Haietako bat aproposa zen erabili ahal izateko, ez nekielako zer urratsekin dantzatzen zen. Hau ezin hobeki zihoakiola esatea bururatu zitzaidan, melodia egokia iruditzen zait iraganeko pentsamolde hura irudikatzen duelako. Gainera, Altsasun hegemonikoa den zortzikoa bezalako dantzan oinarrituz pauso batzuk eman nizkion] (Andra Mari Dantzari Taldea, 2025)

Participantes-dantzaris: Sin datos
Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Herri Inauterien Batzordeak antolatzen dituen ikastaroetan

Procedencia de la información: Karlos Irujo
Diagnóstico:

Nafarroako Interes Turistikoko festa 2012tik