ALMUTE DANTZAK
Ficha técnica
Cuándo
Dónde
Descripción
Almutea laboreak neurtzeko tresna izan da. Larralde txistulariek ematen digute saskitoaren deskribapena:
Lau kantonekoa 14,1 zm barnetik eta 17 zm kanpotik; sakontasuna edo ondure 8,9 zm (Larralde, 1991, 32)
Almutearen bestelako neurriak J.M. Beltranek eman zizkigun:
Iribasko Almuteak, kanpotik, luzera-zabalera, alde bakoitzak 175mm. eta alturaz 107mm ditu, barrutik 137mm x 90mm (Beltran, 1995, 35).
Baztanen mantendu da soilik eta hau ere han sortutako dantza taldeetan dantza-maisuei esker. Bere hedapena oso haundia izan da Euskal Herrian. Nafarroan ia-ia mendialde osoan aurkitzen da izen ezberdinekin.
Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari dagokio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Luzaiden bertsio bitxi bat dago. Hemen saskitoaz edo lakaz landa, baldosa baten gainean egin daiteke.
Berez, almute dantzaren esparrua zabal liteke beste dantza batzuetara, zeinetan dantzariaren trebetasuna «leku ttipi eta berean» (Sagaseta, 2011, 297) dantzatzen neurtzen den, hala nola, Argi dantzak edo Killun dantzak eta Baso dantzak.
Documentación asociada
Arrarás, F. (1987). Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, I y II. Institución «Príncipe de Viana».
Azkue, R.M. de (1968). Cancionero Popular Vasco. Gran Enciclopedia Vasca.
Beltran, J.M. (1995). Silla-dantza eta Almute-dantza. Iribasko bi dantza-jokuak. Sukil. Cuadernos de Cultura Tradicional, I. Ortzadar Euskal Folklore Taldea.
Beltran, J.M. (2016). Larraungo herri-dantzak. Soinuenea Fundazioa.
Donostia, J.A. de (1994). Obras Completas. Cancionero Vasco. IV Danzas. Eusko Ikaskuntza.
Sagaseta, M.A. (2011). Luzaideko Ddantzak. Herritar Berri/Astero.
Galería de videos
Indumentaria
Música
Descripción histórica
Transmisión y salvaguarda
Soilik Baztanen irakasten da bertako dantza taldeetan