AGOIZKO INGURUTXOA

AGOIZKO INGURUTXOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Sin datos
Descripción breve: <p>Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago. Agoitzen ingurutxo berria sortu dute eta Ingurutxo, Jota, Porrusalda eta Karrika dantza osatzen dute.</p> <p>Ingurutxoa Agramondarren eta Beaumondarren dantzetako bat da.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Abuztuaren 2. asteburuan (herriko festak, egunero 21h-etan) eta Sanmigeletan (irailaren 29an)
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Nafarroa Behereko Plaza
Recorrido: Sin datos
Descripción

Agoizko Ingurutxoa bi momentutan dantzatzen da. Lehenik eta behin «Agoizko dantzak» izeneko dantza multzoa egiten denean, sanmigeletan, irailaren 29an. Dantza hauek Multzo horren barruan «gerrako dantzak» eta «bakearen dantzak» daude eta lehendabizikoak dantzatu eta gero, bigarrenen baitan Ingurutxoa dago. Azken hau dantzatzen da, bera bakarrik, herriko festetan, abuztuaren bigarren asteburuan.

Agoizko Ingurutxoa herriko jaien giroan dantzatzen da. Arratsaldero dantzaldia egiten da plazan txistulari eta gaiteroekin eta hor, Agoizko Txistulariek jota, ingurutxoa dantzatzen da. Ingurutxoa lau dantzek osatzen dute: ingurutxo izenekoa, jota, porrusalda eta biribilketa. Ingurutxoa dantza irekia da, edonork parte har dezake dantzan. Dantzatu, korro irekian egiten da dantzariak bi lerroetan daudelarik. Jota eta porrusalda, aldiz, korro itxian eta lerro bakar batean egiten dira.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Agoizko Dantzari Taldea (2018). Nuevas danzas de Aoiz. Dantzariak, nº63, pp. 120-138

Galería de videos
Agoizko ingurutxoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Agoizko ingurutxoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Agoizko ingurutxoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria

Herriko festetan bakoitzak daramana, ez da jantzi berezirik. Sanmigeletan «Agoizko dantzetan» erabiltzen dena (Ikus Agoizko dantzak)

Música
Músicos: Agoizko Txistulariak
Instrumentos: Txistu taldea
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Agoizko Txistulari Taldea
Evolución: Sin datos
Descripción histórica

Agoizko ingurutxoa dantza berria da eta bere ezarpena hasi besterik ez da egin. "Agoizko dantzak" izeneko dantza hauek Agoizko taldeak karrikaratu zituen, lehen aldiz, 2015ean. Dantza taldearen helburua Agoizko historia dantza batzuen bidez irudikatuko zuen zerbait egitea zen (Agoizko dantzariak, 2018). Horretarako, gertaera historiko bat baliatu zen: 1479an agramondarren eta beaumontarren artean Agoitzen sinatutako bakea, Nafarroako erresumako barne gerra bati amaiera eman ziona. Hori gogoratzeko, «Agoizko dantzak» edo «Agramontarren eta Beaumonten dantzak» asmatu ziren (izen honekin ere ezagutzen dira). Dantza horien bidez gerra eta bakea irudikatzen dira: gerrako dantzak eta bakearen dantzak. Bakearen dantza horien artean dago Agoizko Ingurutxoa.

Ingurutxoaren koreografia Agoizko Dantzari Taldeak sortu zuen eta dantzen musika Carlos Peñaranda musikariak.

Participantes-dantzaris:

Edonork parte har lezake festetan dantzatutako Ingurutxoan. Sanmigeletan, Agramondarren eta Beaumontarren dantzetan parte hartzen dutenak.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Dantza taldearen barruan. «Agoizko dantzetan» taldekoaz aparte herriko jende aunitzek parte hartzen du. Dantzak irakasteko aurreko hilabetean entseguak egiten dira eta bertan irakasten dira dantzak, Ingurutxoa barne.

Procedencia de la información: Karlos Irujo - Ortzadar
Diagnóstico: Sin datos