ABLITASKO PALOTEADOA

ABLITASKO PALOTEADOA
Ficha técnica
Otras denominaciones: Dance, Paloteao
Descripción breve: <p>Paloteadoa (edo Makil dantza) herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa 1996an birsortzen dute Ablitasen, bide batez Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko bestak berreskuratuz. Dantzariek Birjinarekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldean antzezpenean zehar tartekatuz arku dantza, makil dantza, zinta dantza eta giza dorrea, besteak beste, dantzatzen dituzte.</p>
Tipos de danzas que hay en este ciclo:
Cuándo
Fecha: Urriaren lehengo larunbata, 19'30h; Urriaren lehen igandeko goiza
Periodicidad: Urtero
Dónde
Lugar: Foruen Plaza
Recorrido: Kale nagusia- Foruen Plaza- Eliza kalea- Eliza- Foru Plaza.
Descripción

Paloteadoa, berez, urriaren lehen larunbatean egiten da baina makil dantzariek bi egun pasatzen dituzte kalean: arratsalde hortan eta hurrengo eguneko goiza, orduan egiten den prozesioan.

Larunbateko arratsaldean, 19’30-20’00h aldera, makil dantzariak herriko Kale Nagusitik desfilatzen dira elizaraino. Aurrean neska makil dantzariak joaten dira Pasacalles de mujeres (Emakumeen Kalejira) dantzatzen, haien eskuetan zinta zuri-urdinez apainduriko arkuak daramatelarik. Haien atzetik mutil makil dantzariak doaz Paseo de palos (Karrika dantza) dantzatzen; eta hauen gibeletik gaiteroak. Nesken eta mutilen taldeek ez dute batera dantzatzen baizik eta  denboran eta espazioan tartekatzen.

Behin elizan, Los Kaiser peñako kideek Errosarioko Andra Mariaren irudia ateratzen dute eta prozesioaren aurreneko posizioan jartzen dira. Neskek Pasacalles de Mujeres delakoa dantzatzen dute eta gero Foru Plazarantz joaten dira, han baitago propio Paloteadorako prestatutako eskenatokia. Ama birjina egon behar den tokian jarri eta gero, neskek eguneko azken “Pasacalles de Mujeres” dantzatzen dute.

Paloteadoak urtean zehar mantentzen den barne egitura fijoa dauka, zeinean antzerkia eta dantzak tartekatzen diren. Berez, sei agerraldi ditu bakoitzak dantza bana duelarik. Dantzak ondoko hurrenkeran taularatzen dira: Vals de palos (Makila-Bals, Cortesias, Trenzado (Zinta dantza), Arcos (Arku dantza, Jota de palos (Makil Jota) eta Torre humana (Giza Dorrea). Beste ikuspuntutik begiratuta, Paloteadoak alde aldagaitz bat izango luke, denboran zehar aldatzen ez dena (1., 2., 3. eta 6. agerraldiak), eta beste alde aldakor bat, herrian urtean zehar edozein arloan gertatutako pasadizoak eta gertaerak islatzen duena eta, horregatik, aldakorra dena.

Paloteadoaren antzerti-aldea makil dantzariak ez diren beste pertsonaiek burutzen dute nagusiki: Mayoral (Artzain-maizterra, Rabadán (Artzaina), Ángel (Aingerua) eta Diablo (Deabrua). Lehendabizikoa herriko “aberatsak edo jabeak” ordezkatzen ditu; Rabadana, kontrara, Artzai-mazterrak kontratatutako artzaina da, herri xehea ordezkatzen duena; Aingerua eta Deabrua, onaren eta gaiztakeriaren ordezkariak dira.

Lehendabiziko agerraldia Mayoralak irekitzen du paloteadoaren aurkezpena eta Arrosarioko Birjinaren gorazarre egiten duela. Aurkezpen honen ondoren Makila-Balsa dantzatzen da.

Bigarren agerraldian Rabadana agertzen da eta bera eta Mayoralaren arteko liskarra dakar eginbeharrekoen kunplimendua dela eta. Birjinaren omenez Cortesiak dantzatzen dira orduan. Cortesietan makil dantzari bakoitzak bertso batzuk botatzen ditu eta Rabadanak eta Mayoralak erantzuten dio.

Hirugarren agerraldian Rabadanak dio Deabrua ikusi duela lanean ari zela. Deabrua agertzen da orduan eta ikuslego eta herria mehatxatzen ditu. Mayoralak eta Rabadanak Birjinaren babesa erregutzen dute eta Aingerua agertzen da. Orduan Aingerua eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa ematen da, ona eta gaiztakeriaren arteko borroka, hain zuzen. Espero litekeen bezala, Aingeruak irabazten du eta biak eskenatokitik atera eta gero Trenzadoa (Zinta dantza) dantzatzen da.

Aurretik ezarritako egitura segituz, laugarren agerraldian Mayoral eta Rabadanaren arteko liskarrak jarraituko du, baina orain egoera politikoaren kritika izango da nagusi. Arku dantzarekin bukatzen da agerraldia.

Bosgarren agerraldian jarraitzen du kritika politika baina orain herriko egoerari dagokiona. Bi agerraldietan Mayoralak boterearen jarrerak defendatuko ditu eta Rabadanak kritika egingo dio. Bosgarren agerraldi honetan ere, bi pertsonaiek herrian gertatuko pasadizoen azaleratuko dituzte, beti ere, umore onean. Agerraldia Jota de palosarekin (Makila-Jota) bukatzen da.

Seigarren eta azken agerraldia Paloteadoa despeditzeko erabiltzen da eta bertan Torre Humana (Giza Dorrea) egiten da.

Behin antzerkia bukatuta, Ama birjina prozesioan eramaten da elizara, ekarritako modu berean.

Igande goizean makil dantzariak, Rabadana eta Mayorala herrian zehar desfilatzen dira Paseo de palos (Karrika dantza) dantzatzen eta bidean neska makil dantzariak biltzen dituzten haien etxeetan. Haien etxeetako atarietan Cortesiak dantzatzen dituzte eta Rabadanak edo Mayoralak neskari buruzko bertso satiriko edo zirikatzaileren bat botatzen du. Egoera horretan, etxe bakoitzean etxeko nagusiek, neskek, opilak eta moskatela ateratzen dute makil dantzarientzat eta Mayoralaren makilarentzako xingolaren bat edo oparitzen da. Xingola hauek edozeinek oparitu dezake eta kasu horretan bere etxea ere bisitatzen da.

Neskak jaso izaten diren heinean arkuekin desfilatzen dira, oraingo honetan orri eta loreekin apainduta. Taldea osatu denean elizara joaten da prozesioa egitera. Makil dantzariak elizaren atarian itxoiten dute Birjina atera arte eta haiek egindako Arkuaren azpitik eliz segizioa pasatzen da. Prozesioan zehar, bezperan bezala, mutil makil dantzariak eta neskak tartekatzen dira dantzatzeko. Dena bukatzen da elizaren atarian beste Arku batekin, oraingo honetan segizioa elizan sartzeko.

Documentación asociada
Informantes: Urtero
Bibliografía:

Aranburu Urtasun, Mikel (1998): Tradición recuperada, tradición imaginada. La revitalización del Paloteado de Ablitas a la Virgen del Rosario. En “Fronteras y puentes culturales. Danza tradicional e identidad social. Ed. Kepa Fernández de Larrinoa. Ed. Pamiela. Iruña.

Arellano Sada, Pedro (1933): Folklore de la Merindad de Tudela. En Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, nº 13, pp. 147-218. Folklore de la Merindad de Tudela (Navarra).

Galería de videos
Ablitasko paloteadoa.Navarra Cuatro Estaciones 1964. Carnaval de Lantz.
Ablitasko paloteadoa.Raices RTVEko dokumentala año 1974.
Ablitasko paloteadoa.Carnavales de Lanz 2008. E. Monesma Pyrenne.
Galería de fotos
Indumentaria
Sin datos
Música
Músicos: Gaiteros de Tudela-Tuterako Gaiteroak
Instrumentos: Gaitak eta atabala.
Audios:
iconoPrev iconoPlay iconoNext
iconoStop
00:00 01:03
Uharte Arakil. Zortzikoa. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Fandangoa, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Porrusalda, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Uharte Arakil. Kalejira, 2013. Iruñeko Gaiteroak. F.: Dantzan.eus
Autor de las grabaciones: Gaiteros de Tudela
Evolución:

Ablitasko paloteadoaren inguruko albisteak oso urriak ziren, bakarrik dantzatu egin zela jakiten zen. Horregatik berreskurapena birsortze oso bat izan zen. Ablitasko Paloteadoaren dantzen melodiak Tuterako Gaiteroak taldeko Javier Perez de Obanosek sortu zituen.

Descripción histórica

Ablitasko Paloteadoa XIX. mendearen erdialdean galdu egin zen eta 1996. urtean Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak berreskuratu zuen. Bere barne antolaketa eta koreografiei buruzko informaziorik ez zegoenez, Paloteado berri bat egite izan zen aukera bakarra. Horretarako ereduak Nafarroako Erriberan egiten ziren beste makil dantzak izan ziren.

Herriko festa nagusiak urrian egiten ziren 1936ko gerra aurretik, baina gero irailera pasatu ziren mahats-biltzearekin bat egiten zutelako. Baina herriko zaindaria zenez eta hein berean Laborarien Kooperatibarena, urriaren 8ko festa mantendu egin zen hainbat ekintzen antolatzen zirela. Zaindariaren omenezko Paloteadoa egitea erabaki zenean, data hori probestea erabaki zen.

Paloteadoaren pertsonaiak lau izan dira hasiera hasieratik, baina bere eginbeharrak zehazten joan dira denboran zehar. Hasiera batean betebehar eta funtzio zehatzak bazituzten ere, era askotan moldatu dira. Deabruaren kasua da, adibidez: hasiera batean bigarren mailako eta eliza kritikatzeko betekizuna zuen, baina orain rol nagusia hartu du, bere kritika arlo sozialari, polirikari, tokikoari etabarri zabalduz.

Ezin dugu ahaztu bertso-antzerki dela, hau da, dena bertsoz esaten da. Hasiera batean bertsoak Mendianike Taldeko hiru pertsonek egiten zuten (Toño Arellano Baigorri, Ana Arellano Baigorri eta  Pedro Santos) eta horrek homogenotasuna eta nolabaiteko hari bat ematen zion gidoiari. Gero eta paloteadoa gizarteratzeko asmoarekin, Asociación de Amigos del Paloteado de Ablitas (Ablitasko Paloteadoaren Lagunen Elkartea) sortu zen eta ordutik, bere barnean antolatutako komisio bat arduratzen da bertsoekin. Pertsonen aldaketek, deszentralizazioak eta herriko jendearen ekarpenek (gizarte sareen bidez bertsoekin parte hartzeko deia egiten da) hasierako egitura garbi hura lausotu egin dute eta, horren ondorioz, gaur egun argumentuaren haria ezartzea zailago da.

Emakumeen partaidetza ere, denboran zehar aldatuz joan da. Berreskurapenaren hasiera batean, aintzinako paloteadoen gizonezko izaera mantentzea deliberatu zen Mendianike Taldean: horrela egiten zen Erribera aldeko gainontzeko paloteadoetan.(Aranburu, 1998, 53). Pasacalles de Mujeres deloakoa (Emakumeen Kalejira), nesken parte hartzea bermatzeko sortu zuten, baina prozesioaren barruan egiten zen eta horrek Paloteadotik at uzten zuen. Hau guztia aldatu egin da denboran zehar eta gutxienez 2012tik paloteadoren dantzak mistoak dira (Pasacalles de Mujeres izan ezik). Azkenaldi honetan mutilen parte hartzeak beherantz egin du eta urte batzuetan neskak bakarrik atera dira taulara. Gero eta zailtasun handiago dago mutilen parte hartzea lortzeko eta neskek bere gain hartzen dute paloteadoa ateratzeko erantzunkizun nagusiena.

Participantes-dantzaris:

8 neska-mutil makil dantzari eta zortzi neska Paseo de Arcoserako.

Transmisión y salvaguarda
Transmisión:

Mendianike Dantza Taldeak bermatzen du

,

Mendianike Dantza Taldearen barruan ikasten da

Procedencia de la información: Karlos Irujo. Ana Arellano
Diagnóstico: Sin datos